Jendartean
Hasiera » Hezkuntza » Irakaskuntza pribaturantz
Api17 4

Irakaskuntza pribaturantz

Atalak: Hezkuntza

Protesta Altsasuko Lanbide Heziketako Institutuan.

Sistema publikoa ahultzea da pribatizazioaren ardatzetako bat. Zerbitzu publikoaren lan-baldintzak kaskartzen dituzunean, nahikoa inbertitzen ez duzunean, baliabideak murriztu eta kudeaketa txarra egiten denean… muzin egiten diozu kalitate ona mantentzeari. Sistema publikoarekiko irudi txarra zabaltzen duzu, eta are gehiago, jendeari sinestarazten diozu zerbitzu publikoak ez direla eskubidea, pribilegioa baizik, testuinguru ekonomikoak baldintzatuta. Hezkuntzarekin ari da gertatzen (eta laster izango dugu Osasun arloko murrizketa neurrien berri).

PPren Gobernuak erabaki du hezkuntzan dirua murrizteko modu ona dela, besteak beste, ikasgeletako haur kopurua handitzea, irakasleek eskola-ordu gehiago ematea eta bajan dauden irakasleen ordezkapenik ez kubritzea lehenengo bi asteetan. Nafarroako Gobernuak esan du Madrilgo aginduak beteko dituela, eta Jaurlaritzak dio eskumenak nori dagozkion aztertuko duela, baina Espainiako Gobernuaren presioa handia izango da neurriok Estatuko erkidego guztietan bete daitezen.

Kurioski, hezkuntza publikoari murrizketak egitearekin batera, seme-alaba pribatuan izateagatik jaso daitezkeen onura fiskalak handitu egin ditu PPk bere gobernupean dauden hainbat erkidegotan. Ez litzateke harritzekoa izango irakasleek lan-baldintza hobeak bilatzea ikastetxe pribatuetan, eta gurasoek ere pribatuen aldeko apustua egitea seme-alabei kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko.

Ados, irakaskuntza publikoan ildo ugari daude hobetzeko, euskarari eskaintzen zaion tratamendua eta Curriculuma kasu, baina kalitatezko hezkuntza publikoak izan behar du helburua, eta berau ahultzea, murriztea, eta pribatizazioaren aldeko estrategian baztertzea ez da bidea.

4 Iruzkin

  1. Jon Albizbeaskoetxea | 2012-04-17 at 14:04

    “irakaskuntza publikoan ildo ugari daude hobetzeko, euskarari eskaintzen zaion tratamendua eta Curriculuma kasu” esaten duzunean, arinkeriaz eta eskola publiko gehiengoaren errealitatea asko ezagutu barik diozula ematen du. Gure ikastetxean bi puntu horiek dira bereziki ardatz moduan ditugunak, eta nik ezagutzen ditudan ikastetxe publiko gehienek ere (eta asko dira hauek). Pribatu kontzertatu eta sasi ikastola askori buruz arituko zinen agian.
    Mesedez zaindu gehiago esaten duzuna, besteon lana eta errealitatea ez gutxiesteko. Nahi duzunean zabal frogatuko dizut erratuta zaudela.
    Lemoako J.B. Eguzkiza Meabe LHIko zuzendaria

    Reply
  2. mikel-garcia | 2012-04-17 at 14:50

    Eskerrik asko zure erantzunagatik, Jon, baina ez dut uste inoren lana gutxietsi dudanik; alderantziz, eskola publikoari behar dituen baliabideak eskaintzearen alde idatzi dut, etorkizuna hor dagoela uste baitut. Dena den, hezkuntza publikoan ildo ugari hobetzeko daudela pentsatzen eta berresten dut, kontrakoa begiak ixtea litzateke. Egungo hezkuntza ereduan adar askori buruzko eztabaida dago zabaldua, baina zehazki nik aipatzen ditudanetan ez naiz ari ikastetxe jakinen lanaz, baizik eta erabaki politikoen ondorioz (eta hezkuntza publikoa horren menpe dago, zoritxarrez) jarraitzen den metodologia orokorraz: “euskarari eskaintzen zaion tratamendua”z mintzatzen naizenean ari naiz Nafarroan zonalde batzuetan euskaraz ezin ikasteaz (eskola publikoan) edota Jaurlaritzak martxan jarri nahi duen hiru eleko ereduaz. Eta “curriculuma” aipatzen dudanean, inguruko irakasleek beraiek aitortu didate gabeziak eta hobetzeko kontuak daudela bertan, adibidez konpetentzien gaia (egun hain bogan) praktikara eramateko zailtasunak.

    Reply
  3. Fultxo | 2012-04-18 at 10:50

    Errore handia iruditzen zait balantzaren beste aldean irakaskuntza pribatua jartzea. Irakaskuntza osotasunean ateratzen da kaltetuta neurri hauek hartzen direnean.
    Pribatuan lan egiten dugunon lan baldintzak ez dira publikokoak baino hobeagoak eta neurri hauek hartzen badira ez dira hobera joango.
    Irakaskuntzen alde egin behar dugu, kasu honetan balio ez duten dikotomia nekagarriak, erabili gabe.

    Reply
  4. inaki | 2012-04-27 at 20:40

    Irakaskuntza sistema osoaren aurka doaz. Murrizketak ez dira soilik eskola publikoan aplikatzen, kontzertatuetan ere. Denon ardura da neurri hauen aurka egitea, teorikoki hezkuntza sailetik hobetzen diren baloreak eta konpetentzien aurka doaztelako. Gero kalitateari buruz hitzegingo dute.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA