Gizarte arrakalak agerian utzi ditu koronabirusak
Denek ez dugu berdin jasango berrogeialdia. Etxegabeak, euren segurtasuna bermatu gabe enplegu prekarioetara joaten segi behar dutenak, lanetik kaleratuko dituztenak eta fakturei aurre egin ezingo dietenak, indarkeria matxista etxean pairatzen dutenak, zaintza lanek zamatuak, balkoirik gabeko espazio gutxiko etxeetan bizi direnak, migratzaileen zentrotan pilatuta segitzen dutenak… Egoera ugari ikusgarriago eta are zaurgarriago bilakatu ditu koronabirusaren krisiak. Eguneroko erritmo...
Read More“Beldurgarria da zerbitzariok bezeroengandik jasaten dugun tratua eta despertsonalizazioa”
Kontsumitzaile rola hartzen dugunean, maizegi eta errazegi zapaltzaile bihurtzen al gara herritarrok? Gogoetarako salaketa utzi du Oihane Agirre zerbitzariak: “Ostalaritzako langileok, zerbitzu bat eskaini beharrean morrontza egoeran gaudela dirudi; egundokoak entzuten ditugu astebururo”. Botere harremanak konplexuak dira batzuetan, langile prekarioa dena esplotadore bihurtu daiteke beste testuinguru batean, dirua ordaintzeak bestea azpiratzeko eskubidea emango baligu bezala. Zerbitzu...
Read MoreZurientzat, menua garestiago
New Orleansen (AEB), jatetxe nigeriar bateko menuak 12 dolar balio ditu, eta zurientzat gomendatzen duten prezioa berriz, 30 dolarretakoa da. Zurien eta gainerakoen arteko soldata arrakalaren aurrean, prezioa batzuen eta besteen ahalmenera egokituz desoreka orekatzea da asmoa. Datuek argi diote: hiri horretako familia beltzen etxeetan, batez beste 25.085 dolarreko diru-sarrerak dituzte urtean, eta familia zuriko etxeetan berriz, 64.377 dolarrekoa. Arrakala horren aurrean neurriak hartzea...
Read MoreZergatik da hobea lau eguneko lan-astea?
“Irudikatu neurri bat, lortuko lukeena langabezia eta prekarietatea drastikoki jaistea, herritarron osasuna hobetzea, laneko produktibitatea handitzea, ingurumenari laguntzea, kontziliazioa erraztea, gizonak etxeko-lanetan gehiago inplikatzea, eta gainera jendea zoriontsuagoa izatea. Fantasia dirudi, baina neurri hori existitzen da: lau eguneko lan-astea du izena”. Owen Jones zutabegilea da hala mintzo dena. Eta puntuz puntu argudiatu du proposamena. Hona laburtuta: 1- Jende askok lan...
Read MoreDiru publikoaren 0,01: horra gaitz guztien jatorria
Iruzurraren Aurkako Taldea sortuko du Jaurlaritzak, udaltzain eta ertzainekin elkarlanean: Ustelkeria kasuetan, komisio ilegaletan edota azpiegiturei lotutako pelotazoetan milioika euro eramaten dituztenak pertsegitzeko? EAEn urtero 2.000 milioi euroko zuloa (13.500 milioikoa ikuspegi ezkorrenen arabera) uzten duten iruzurgile fiskalak harrapatzeko?… Ez ba, %0,3ra iristen ez den diru-laguntzetako iruzurra zorrotz kontrolatzeko sortuko dute taldea Lanbiden. Iruzurgile kopurua bakarrik ez,...
Read More“Ez gara manteroak merkatari txikiak kaltetzen ditugunak, enpresa handiak baizik”
Udako festetan oso presente izan ditugu kale-saltzaileak, beti poliziaren atezuan. Euskal Herrian baino askoz gatazkatsuago eta gaiztoago dago eztabaida Bartzelonan, eta bideoa atera du aurten hango Manteroen Sindikatuak, beraiei buruzko hainbat uste gezurtatzeko asmoz. Produktu ilegalak saltzen dituzue. Daouda Dieye: “Gezurra. Badalonako nabeetan erosten ditugu produktuak eta mundu guztiak daki nabe horietan saltzen dena Bartzelonako portuetatik datorrela. Erosi eta kalean berriz saldu,...
Read More“Zuregatik jarraituko dugu borrokan, zure balore, indar eta alaitasun berarekin, beldurrik gabe”
Berta Cáceres Hondurasko ekintzaile ekologista hil zutenetik sei hilabete pasa direnean, eskutitza idatzi dio haren alaba Berta Zúñiga Cáceresek. “Justizia bilatzea oinazez beteriko bidea izan da, isiltasunez betea, baina baita beso, esku eta bihotz askoz beteriko bidea ere, Berta Cáceresen heriotza inpunitatean geratzea onartuko ez dutenenak”. Hondurasko herri indigena ugari ari dira borrokan haien bizitokiei zuzenean eragiten dieten zentral hidroelektrikoen eta meatzeen aurka eta...
Read More“Haurtzaroa medikalizatzeko historiako kanpaina handienaren aurrean gaude”
“Hemendik urte batzuetara, haurrak gehiegi medikatzeagatik sortutako gaixotasunez kezkatzen hasiko gara eta ea nola desegiten dugun egindako guztia”. Miguel Jara da mintzo dena, osasun gaietan espezializatutako kazetaria. Hiperaktibitateari buruz elkarrizketatu dute Jara, hiperaktibitateagatik medikatuta dauden haurren portzentajea handia delako eta hazten ari delako. Garbi du kazetariak, laborategi farmazeutikoak daude atzean, gizartean kanpaina bortitza eginez, psikiatra eta medikuak...
Read MoreHerritarrez ez, bankuez errukitu da Europa
Klausula abusiboen bidez milaka herritarrei bankuek lapurturiko dirua bere osotasunean itzuli ala ez erabaki behar zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatuak. Justizia egin baino, ordea, nahiago izan du bankuen aldeko erabaki politikoa eta praktikoa hartu (praktikoa batzuentzat, uler bedi): “Salbuespen gisa”, adierazi du, “kontsumitzaileen babesa” baino garrantzitsuagoa jo du bezeroei dagokien dirutza hori itzultzeak bankuei sortuko liekeen zuloa eta “ondorio...
Read More“Mercadona sekta bat bezalakoa da”
“Abusuzko tratua”, “presio psikologiko jasangaitza” eta hautaketa eta formazio prozesuetan “doktrinamendua” leporatzen diote Mercadonako langileek supermerkatu kateari, “sekta bat bezalakoa” delako: “Aginduak zalantzan jarriko ez dituen menpeko langile otzana lortzea dute helburu”. Ondo dator hitzok gogoratzea, jakinik maiatzaren 27an Mercadona irekiko dutela Irunen, eta oso denbora gutxian 45 saltoki aurreikusi dituztela Hego Euskal Herrian. Lan baldintzen inguruan sarri...
Read More
Iruzkin berriak