Kontzentrazio-esparru erraldoia Europara ihes egin nahi duten migratzaileentzat?
“Zenbat eta urrutiago, hobe” premisapean, Afrika iparraldean edo Balkanetan gune itxi bat altxatu eta zaborra bailiran Europara ihes egin nahi duten migratzaileak bertan kontzentratzea da Europar Batasunaren azken proposamena. AEBek ume migratzaileak kaioletan nola sartzen dituzten ikaraz ikusten dugun bitartean, Europar Batasunak neurri harrigarria eztabaidatu nahi du datorren astean Bruselan: lege eta hitzarmenak berriz ere nahieran apurtuz, eta errefuxiatuen krisia beste behin...
Read MoreNeofaxismoak baditu milaka aurpegi
Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko. Berdin dio atentatu bakoitzaren ondoren komunitate musulmanak gertakariak gaitzestea; berdin dio errefuxiatuak terrorista horiengandik...
Read MoreNorbere etxea errefuxiatuekin partekatzeko ekimen arrakastatsua
Etxean lekua duzula? Partekatu denboraldi batez aterperik ez duen migratzaile edo errefuxiatuarekin. Asiloa lortzeko prozesuan kateaturik etxerik gabe, lan egiteko baimenik gabe eta administraziora jotzeko beldurrez daudenentzat aukera paregabea izaten ari da PAIH elkartearena, Britainia Handian. 2015 aurretik, elkarteak 600 gau inguruko aterpe-eskaintza bermatzen zuen urtean; 2015etik hona, herritar askok erabaki dute izena ematea eta eskaintza 29.000 gauetaraino handitu da. Arrazoi nagusiak,...
Read More“Oso garrantzitsua da onartuak garela sentitzeko aukera ematea migratzaile guztioi”
“Herrialde berri batera iristen zarenean, ez daukazu herrialde horretako ezagutza kultural eta historiko sakonik, eta sarri gai garrantzitsuetan hanka sartzen duzu. Gizartearen konplexutasuna azaldu eta bertan barneratzen lagundu didan jendea izan dut inguruan eta hori zortea izan da, errefuxiatu askok ez duelako aukera hori –dio Yahia Kodook, Siriatik Gasteiza duela bost urte iritsia–. Oso garrantzitsua da migratzaile guztiei aukera hori ematea, onartua dela sentitzeko eta itxaropentsu...
Read MoreErraza da Trump kritikatzea
Eta kritikatu behar dugu, bortitz eta gupidagabe, bere migrazio politika bezalatsu, baina ez diezagutela saldu hark lotsagabe eta baldarki egiten duena hemengoek modu sotilagoan egiten dutelako zintzoagoak direnik, aukera ederra ikusi baitute Europako agintariek, Trumpen aitzakian euren burua zuritzeko. “Trumpen neurriak errefuxiatuei zor zaien nazioarteko laguntzaren aurka doaz”, bota du Angela Merkel Alemaniako lehen ministroak, migratzaileen kanporaketak bizkortu dituen berberak,...
Read MoreErrefuxiatu bat Alemanian ezkutuan sartu zuelako espetxeratu nahi dute
Abuztuan, Italian oporretan zegoela, ezagun baten eskaria jaso zuen Diether Dehm alemaniarrak: ama galdu eta gerratik ihes egin zuen 20 urte baino gutxiagoko afrikarra (datu gehiago ez dute eman nahi izan, badaezpada) eramango al zuen autoan ezkutaturik Alemaniara, han bizi den aitarekin elkartu zedin. Laguntzea erabaki zuen Dehmek, baita helburua lortu ere, baina nahi gabe azaleratu egin da sekretua eta zigortu egin nahi du fiskalak; poliziak ere espetxea eskatu du herritar...
Read MoreGreziako ikastetxeetan txalo artean hartu dituzte ikasle errefuxiatuak
Haur eta gazte errefuxiatuak Greziako ikastetxeetan eskolatu dituzte azkenean. Guraso batzuek jarrera arrazista erakutsi duten arren, leku gehienetan harrera beroa egin diete ikasle, guraso eta irakasleek. Txalo artean hartu dituzte zenbait eskolatan, malkoren bat edo beste tarteko (bideoa, bukaeran). Hibai Arbide kazetariak kontatu du, Greziatik bertatik: errefuxiatu guneetan eskolatu dituzte batzuk, baina gehienak ikastetxe normaletan. Salonikako ikastetxe batean, adibidez, “ongi etorri!”...
Read More
Iruzkin berriak