Presioak presio, arbitro homosexualak eraso homofoboa salatu du
“Buztanjale bat zara eta ipurtzuloa apurtu diezazutela da gustatzen zaizuna, marikoia. Nazkatu arte jango dituzu zakilak. Kanpoan zure zain egongo naiz”. Halakoak jasan zituen, kadete mailako futbol partidu batean, Jesús Tomillero arbitro andaluziarrak. Publikoki bere homosexualitatea onartu duen Espainiako Estatuko lehen arbitroa da bera eta gertatutakoa ezkutuan mantentzeko presioak jasan dituen arren, erasoa salatzea erabaki du. 21 urteko arbitro honen erabaki batekin ados ez, eta...
Read MoreOngi etorri Gipuzkoara… aberatsa bazara
Bai EAJk bai PSEk gogor kritikatu zituzten Javier Maroto eta popularrak, hainbat kolektibori Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatu nahi izan zietelako. Orain Gipuzkoako Foru Aldundia da Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntzak kenduko dituena, eta PPk egin zuen bezalaxe, orain EAJ da etorkinak diru-laguntzetatik bizitzera datozela iradoki duena. Laguntza horiek “migrazio isuri artifiziala” eragin omen dute, “erakartze efektua”, Maite Peña Gizarte Politikako legebiltzarkideak argudiatu...
Read MoreIjito eta feminista
Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez. Emakume izateagatik diskriminatuak eta ijito izateagatik diskriminatuak. Eta ijito komunitatearen barruan ere, ez da erraza emakume izatea, baina argi dute: “Ijito komunitatea matxista den? Orokorrean bai, baina baita...
Read MoreKontziliazio parekidea lortzeko sei neurri eraginkor
Seme-alaben zaintzaren eta lanaren artean kontziliazioa lortzeko, eta kontziliazio hori gizon eta emakumeek maila berean partekatu dezaten, eredu ona izan daitezke Suedian hartu dituzten neurriak. Salvados telebista saiotik jaso ditugu: – Gaixotu den haurra zaintzeko baimen bereziak. VAB hitza sortu dute Suedian, “umea zaintzen etxean geratuko naiz” esaldiaren siglekin osatua. Haurra gaixo badago, gurasoetako batek lanera deituko du, lanera ez dela joango adierazteko, ondoren...
Read MoreEgin kasu Mafaldari
50 urte bete dira aurten, Mafaldaren istorioek egunkaritik liburura salto egin zutela. Ingurua etengabe auzitan jartzen zuen neskato argentinarraren gogoeta zorrotzek zer pentsatua ematen dute oraindik. “Ez ote da izango, egungo bizitza modernoak gehiago duela modernotik bizitzatik baino?”. Esaldi filosofiko burutsuak utzi dizkigu Mafaldak. Ados, pesimista handia da, baina pesimista umoretsua, azkarra, garratza. Erdi mailako familiaren ajeez, lanaren esklabotzaz, kapitalismoaz, emakumeek...
Read MoreHanditan Pippi izan nahi dut
Ilobei esker berreskuratu dut harremana Pippi Galtzaluzeren istorioekin. Azkarra, independentea, bihurria, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta, alaia da Pippi, inguruan duen helduen mundu zurrunarentzat eredu deserosoa. Bederatzi urte ditu eta ez doa eskolara, neska txintxoa izan beharraz eta genero rolez trufatzen da, aurre egiten dio autoritateari, nahi duen bezala janzten da, eta askori kaotikoa irudituko zaion etxetzarrean bakarrik bizi da,...
Read MoreGizonentzako aldizkarietako titularrak emakumeentzako aldizkarien gisakoak balira?
“Seat baten motorra konpondu bitartean sexy mantentzea posible da”; “Pitopausia, mitoa ala errealitatea?”; “Random aktoreak bere bizitzako paperari egin beharko dio aurre: aitatasuna”… Titular faltsuz jantzita ageri da gizonentzako aldizkaria, emakumeentzako aldizkarietan zabaltzen diren mezuak imitatuz. Umore ukituz, emakumeei zuzendutako agerkariek etengabe zein balio igortzen dituzten irudikatu nahi izan dute Beatriz Serranok eta Marcos Chamizok. Hona...
Read MoreMaitasuna kontrolarekin parekatzen duen iragarkia, jasotako kritikengatik baztertua
Harreman berriak egiteko Tinder aplikazioan elkar ezagutu duten bi gazte dira iragarkiko protagonistak. Mutilak etengabe kargu hartzen dio neskari, badakiela neskak Tinder erabiltzen jarraitzen duela eta “atsegin dut” ematen diela beste mutil batzuen profilei. Azkenean, amore ematen du neskak, beste mutilen profiletan “atsegin dut” gutxiago sakatzen saiatuko dela hitz ematen dio. Maitasuna ulertzeko modu hau, El Corte Inglés kateak San Valentin kanpainaren baitan sareratutako bost film...
Read MoreGizon zientzialarien biografiak emakumeak bailiran idatziko bagenitu?
“Atleta baten fisikoa eta aktore baten aurpegia zeuzkan. Baina Oliver Sacks-ek nahiago izan zuen zientzia, glamourra baino”. “Senar eta aita eredugarria, Darwinek etxeko lanekin uztartzen zuen bidaietatik ekarritako bildumen ikerketa”. “Inork ezin zuen imajinatu Newtonen begi itzel eta gorpuzkera hauskor horren atzean munduko burmuin liluragarrienetako bat ezkutatzen zenik”. Daurmith tuiterlariaren ariketa izan da, gizon zientzialarien biografia laburrak egitea, emakumeak bailiran;...
Read MoreAspergerra duen aita-bakarrak gizartearen aurreiritziak apurtu ditu
“Normaltasun” parametroak betetzen ez dituenaren gaitasunak zalantzan jartzera ohituta dagoen gizarte honetan, lezio ederra eman du Bryan aita-bakarrak: sare sozialetan publikaturiko gutunaren bidez, munduari erakutsi nahi izan dio Asperger sindromea duen arren eta zailtasunak zailtasun, gauza dela haurra bakarrik hezteko. “Emozioekin eta harremanekin borrokatu naiz bizitza guztian”, onartu du Bryanek. Autismo Espektroaren Nahasmenduaren baitan, Asperger sindromea du,...
Read More

Iruzkin berriak