Isilik geratu nintzen
Bankariak hipoteka ordaindu ezin zutenen bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez baininduten etxetik kanporatu. Poliziak herri mugimenduak eta ahots kritikoak eraso zituenean, isilik geratu nintzen, ni ez nindutelako atxilo eraman. Politikariek etorkinak jarri zituztenean jomugan, ez nuen protesta egin, ni ez nintzelako etorkina. Enpresariek langileak, gazteak, emakumeak, haurdunak, langabeak… zanpatu zituztenean, isilik geratu nintzen, nik lan duina...
Read MoreObuluak izoztea, kontziliazio tranpatia
Mónica de Oriolek botatakoak eta gero, emakumeen ibilbide profesionala mintzagai da berriz, Apple eta Facebookek martxan jarriko duten neurria medio: obuluak izozteko aukera emango eta ordainduko die enpresak langileei, urte ugalkorrenak lanari buru-belarri eskaini ahal izateko eta seme-alabak gero izan ditzaten, zaharragoak direnean. Eskaintzen dituzten abantaila ugarien artean, bat gehiago baino ez dela diote enpresa hauetako buruek, beti ere emakumearen hobe beharrez, profesionalki...
Read MoreHaurdun geratzen direnak legez babestea akatsa da, Espainiako Enpresarien Elkarteko presidentearen esanetan
“Emakume bat haurdun geratzen bada eta arrazoi horregatik umea izan ondorengo 11 urteetan ezin bazaio lanetik kaleratu, nor kontratatuko du enpresariak? Nahiago dut 45 urte baino gehiago edo 25 baino gutxiago dituen emakumea kontratatu, bestela, zer egingo dugu arazoarekin?”, adierazi du berriki Mónica de Oriol Espainiako Enpresarien Elkarteko presidenteak. Emakume batek, “zuzendaritzako postu batera iristeko, edo funtzionario batekin ezkondu behar du, edo umeak oso gustuko dituen...
Read MoreMarotoren gezurrak agerian
Javier Maroto Gasteizko alkatearen “kanpaina xenofobo, arrazista eta klasista” deseraikitzen duen txosten mamitsua kaleratu du Gasteizko Alde Zaharreko La gente rula kolektiboak. “Etorkinak gizarte laguntzetatik bizitzera datoz”, dio Marotok, eta horrek “erakarri” egiten ditu kanpotarrak. EAEn, ordea, 2012an baino kanpotar gutxiago zenbatu zituzten 2013an (3.730 inguru gutxiago) eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren arabera, krisiak eraginda EAEtik alde egiten dutenen %85...
Read More“Etorkinaren aldeko diskriminazio positiboa egiten dute instituzioek”
“Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta instituzioek etorkinaren aldeko diskriminazio positiboa egiten dute, eta bitartean zakarrontzietan bila dabiltzan espainiarrak ikusten ditugu. Jende babesgabe asko dago, eta horiek laguntzea da gure helburua”. 24 urteko emakume madrildarra da mintzo dena, filosofian lizentziatua da, eta Mugimendu Sozial Errepublikarreko kidea. Mugimendu eskuindar horretako kideak eraikinak okupatzen ari dira Espainiako Estatuan, soilik espainiarrak direnak laguntzen dituzten...
Read MoreSemeak soinekoak janzten ditu eta ongi iruditzen zait
“Asher nire semeak 2 urte ditu. Galtza motzak eta kamiseta janzten dizkiot, baina arropa erauzi eta ‘soinekoa’ hitza oihukatzen hasten da behin eta berriz. Sidney ahizparen soinekoren bat hartu eta ‘hau’ esaten dit”. Semeak soinekoak jantzi nahi dituela-eta, inguruan izandako erreakzioak eta bizitako esperientzia kontatu du artikulu batean Seth Manachem idazle eta aktore estatubatuarrak. Hona hainbat pasarte euskaratuta. “Beraz, egun gehienetan semea Disneyko printzesatxoa...
Read MoreAbortatzeko eskubidearen alde 30.000 lagun bildu zituen mobilizazioaren dokumentala
Espainiako Estatuan inoiz egin den manifestazio feminista jendetsuena mobilizatu zen Madrilen, joan den otsailaren 1ean. Estatu osoko 30.000 lagun baino gehiago elkartu ziren, abortatzeko eskubidea murriztu nahi duen lege-erreformaren aurka. Dokumentala aurkeztu dute orain. http://vimeo.com/99974636 Yo decido. El tren de la libertad (Nik erabakitzen dut. Askatasunaren trena) du izena dokumental kolektiboak eta lege-erreformaren kontrako protesta itzela du ardatz. Manifestazioaren ideia...
Read MoreEzetza ezetz da!
Sei urte dira Sanferminetan José Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela; haren proposamen sexualei neskak ezetz esatea onartezina zitzaion, nonbait. Krimen krudela. Eta hala ere, hainbati entzun behar izan genion ea zergatik igo zen Laffage Yllanesen etxera, ez bazuen ezer nahi. Are gehiago, herri-epaimahaiak zera galdetu zion Nagoreren amari epaiketan: “Zure alaba oso mutilzalea (muy ligona) al zen?”. Garbi erantzun zuen amak: “Nor ari dira juzkatzen? Hiltzailea ala nire alaba?”....
Read MoreBergarako Gure Esku Dagon bizitakoa, iruditan
Goizeko 9:30ean Bergara erdigunetik giza-katerantz abiatutako kalejirak eman zion hasiera egunari. Bakoitza bere lekuan kokatzea izan zen hurrena. Eta 12:00etan, denok eskutik helduta. Debagoiena bailaran, 18.000 lagun baino gehiago bildu zituen igandeko giza-kateak. Giza-katearen ostean, 150 autobusetik gora eta 10.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren Bergarara. Bazkalordurako onena, itzala. Bazkalostea, argazkiak ateratzeko eta...
Read MoreZeinek garbitzen du hobeto arropa, emazteak ala amaginarrebak?
Rouco Varela gustura uzteko moduko familia eredu matxista, ustel eta atzerakoia islatzen dute Ariel detergente ezagunaren Twitter kontuko (32.200 jarraitzaile) mezuek. Tuiterlarien erantzun haserretuei entzungor, bereari eutsi dio Arielek… orain arte. Leire Narbaizaren txioak eraman nau garbigarriaren Hego Amerikako kontura. “Zeinek garbitzen du hobeto, emazteak ala amaginarrebak?”, “Etxeko lanetan laguntzen duen senarrak gol ederra sartzen du!”, “Maitasuna, kariñoa eta Ariel:...
Read More
Iruzkin berriak