Ama txarra dela esanez etengabe epaitzen dutenei barre egin die emakume honek
Kirolaz mintzatzen da sare sozialetan (entrenatzaile pertsonala da), baina uzten dizkioten komentario askok ama bezala epaitzen dute: ama txarra dela haurdun zegoenean entrenatzeagatik, abdominalak izateagatik, seme-alabekin batera lo egiteagatik, haurrak nahikoa ez estaltzeagatik… Zerrenda luzea da eta testuz lagundutako argazki bat eskaini die kritika horiei guztiei; ardoa edaten ageri da bertan, alaba txokolatea jaten eta semea tabletarekin. “Denok gaude lasterketa berean, ahal dugun...
Read MoreZurientzat, menua garestiago
New Orleansen (AEB), jatetxe nigeriar bateko menuak 12 dolar balio ditu, eta zurientzat gomendatzen duten prezioa berriz, 30 dolarretakoa da. Zurien eta gainerakoen arteko soldata arrakalaren aurrean, prezioa batzuen eta besteen ahalmenera egokituz desoreka orekatzea da asmoa. Datuek argi diote: hiri horretako familia beltzen etxeetan, batez beste 25.085 dolarreko diru-sarrerak dituzte urtean, eta familia zuriko etxeetan berriz, 64.377 dolarrekoa. Arrakala horren aurrean neurriak hartzea...
Read MoreHain juxtu zuria zarelako ikusi behar duzu super-heroi beltzaren filma
“Zuria bazara, behingoz zure azal kolorea ez duen norbait ikusiko duzu pantaila handian gaizkileen aurka borrokatzen, agintean, pertsona errugabeei bizia salbatzen. Hain juxtu horregatik joan behar duzu Black Panther ikustera”. Hala dio Preeti Varathan kazetariak, Marvel estudioek super-heroi beltz bat pantailaratu dutela-eta. Harrera eta kritika oso onekin estreinatu da filma, baina batez ere duen garrantzi kulturala azpimarratu du kazetariak, kontuan hartuta Hollywoodek oraindik ere...
Read MoreKlase gatazka hezkuntzan
Aurre-matrikulazio garaian gauden honetan, gogoeta interesgarria egin du Aitor Etxarte Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak Berrian: aporofobiaz mintzatu da, pobreenganako fobiaz, edo nola inklusioaren eta aukera-berdintasunaren alde azaltzen garen publikoki, baina gero datuek kontrakoa dioten. Beharbada horregatik, herri eta hiri askotan ikastetxe markatuak daude oraindik, kasik ghetto bihurtuak, non profil jakineko eta maila sozioekonomiko ahulagoko familien seme-alabak diren nagusi....
Read More“Gai hori nire emazteak darama”
“Badakizue zerk apurtzen didan bihotza? –aitortu du irakasle batek– Ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta erantzuten didanean, ‘gai hori nire emazteak darama’. Zein gairi buruz ari zara? Zure seme-alabaren hezkuntzaz? Bere bizitzaz? Eta sarri gertatu zaidan zerbait da”. “2018, eta oraindik badirudi seme-alaben zaintza emakumearen esklusibitatea dela. 2018, eta oraindik irudi hau: ‘Aitatxori ez gogaitu...
Read MoreMesedez, utzi ume afrikarrekin argazkiak ateratzeari
Afrikara bazoaz, mesedez ez atera argazkiak ume beltzekin gero sare sozialetara igotzeko, utzi argazki moloietan Afrikari buruzko topiko iraingarriak zabaltzeari eta gainditu ezazu “txuri salbatzailearen konplexua”. Kontzientziazio kanpaina abiatu dute Norvegian. “Errespetatu pertsonen duintasuna”, “argazkia atera aurretik baimena eskatu” edo “gogoeta egin, zertarako igo nahi duzu benetan argazki hori sare sozialetara?” bezalako gomendioen bidez, Afrikara bidaiari edo proiektu...
Read MoreAlaia, euskalduna eta musulmana
Guraso marokoarrak ditu Alaiak, baina Lazkaon jaioa da bera; 19 urte ditu, unibertsitateko ikaslea da eta berak erabakitzen duenean, buruko zapia edo hijaba janzten du. Pertsonaia indartsu honen bizipenak eta jasaten duen diskriminazioaren kontra naturaltasunez daraman borroka kontatzen du Alaia, euskalduna eta musulmana komikiak. Diskotekan buruko zapiarekin sartzeko dituen arazoak, kuadrilarekin pisu bat alokairuan aurkitzeko edo lana bilatzeko jartzen dizkioten zailtasunak, lagunek Alaiaren...
Read MoreZergatik da hobea lau eguneko lan-astea?
“Irudikatu neurri bat, lortuko lukeena langabezia eta prekarietatea drastikoki jaistea, herritarron osasuna hobetzea, laneko produktibitatea handitzea, ingurumenari laguntzea, kontziliazioa erraztea, gizonak etxeko-lanetan gehiago inplikatzea, eta gainera jendea zoriontsuagoa izatea. Fantasia dirudi, baina neurri hori existitzen da: lau eguneko lan-astea du izena”. Owen Jones zutabegilea da hala mintzo dena. Eta puntuz puntu argudiatu du proposamena. Hona laburtuta: 1- Jende askok lan...
Read MoreBortxatuak izango direnentzako bost ohar
Bortxatzen bazaituzte, 1) egiozu aurre erasotzaileari, baita bost gizonkote badira ere; shock egoeran, isilik eta geldi, begiak itxita jasaten baduzu bortxaketa, sexu-erasoa onartu ote zenuen planteatuko dute epaiketan eta iritzi publikoan; bortxaketa bera jarriko da zalantzan. 2) Ez eman musurik inori, ondoren gehiago nahi ez baduzu ere, dagoeneko seinale argia eman diozulako gizon horri eta bere lau lagunei, bortxatu zaitzaten. 3) Zure psikologoak eta adituek esan arren bizimodu normala...
Read MoreBai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke
Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez. “2013an konturatzen hasi ginen zerbait egin behar genuela. Facebook eta Twitterren ditugun jarraitzaileek esaten ziguten katalogoko argazkietako batzuk sexistak zirela. Ez...
Read More
Iruzkin berriak