Luma duen gizon gehiago behar dugu pantailan
Telebistako lehiakide heterosexual bat gogor iraindu dute, luma dexente izateagatik. Nonbait, luma eta heterosexualitatea ez dira bateragarriak. Baina luma duen gizon gutxi baduzu inguruan, ez da gizon femeninorik ez dagoelako, presioaren eta lotsaren bidez askori txikitatik ezaugarri hori kamustu diotelako baizik. Azkar ikasten dute mutilek luma ezkutatzen, gorputz mugimenduak zurruntzen eta jarrera gogortzen, serio har ditzaten. Datozen belaunaldiak kamusten ez jarraitzeko, luma duten gizonak...
Read MoreEskandalua hezkuntzan
Guraso batzuei eskandalagarria iruditzen zaie hezkidetza eta sexualitatea lantzea eskoletan. Baina 8 urterekin pornografia kontsumitzen duten mutilen eta 14 urterekin beren alua ongi ezagutzen ez duten nesken aroan, eskandalua da seme-alabentzat heziketa sexu-afektiborik nahi ez izatea, identitate sexual anitzak ez onartzea, harreman osasuntsu eta orekatuak lantzen dituen Skolae programa arbuiatzea genero berdintasuna lortua dagoela argudiatuz. Guraso horiek eramango nituzke nik epailearen...
Read More5 urteetatik hasita, sexu heziketa derrigorrezko ikasgaia izango da Quebeceko eskoletan
Hastear den ikasturte honetan, derrigorrezko ikasgai berria emango dute Quebeceko ikastetxe publiko nahiz pribatu guztiek: sexu heziketa. Lore eta erleen metaforarik gabe, ugalketa prozesuaz zintzo hitz egingo diete 5 urteko haurrei, baita familia eredu anitzez edota bulba eta eskroto hitzen esanahiaz ere. Ikasgaiak jarraipena izango du derrigorrezko hezkuntzan, 16 urtera arte. 6-7 urterekin, adibidez, genero estereotipoez eta sexu erasoez hitz egingo dute ikasgelan; 8-9 urterekin,...
Read More“5 urteko alabari ez diot bikiniaren goiko zatia erosi nahi”
5 urteko alabentzat bainujantzia erostera joan da Laura Pinyol, baina apenas aurkitu duen azpiko galtza bakarrik duen jantzirik, ia denak doaz bularretakoaz lagunduta. “Neskatoei bikinia erostea da onartuta daukagun hipersexualizaziorik inuzente eta ohikoena”. 4-6 urteko neskentzako bainujantzietan, Terrassa hiriko Decathlon dendan Pinyolek ikusi dituen 21 jantzietatik 2 baino ez dira soilik azpiko galtza, Zaran 36tik 8, Calzedonian 31tik 10, Bóbolin 24tik 3, eta Okaïdïn 10etik 2. Eta...
Read MoreAita da balleta egin nahi duen mutikoaren traba nagusia
Balleta egitea aukeratzen duten mutilek dituzten zailtasunez dokumentala prestatzen ari da Scott Gormley (gertukoa du gaia, bere semea balletean dabil): gehien-gehienek erasoak jasan dituzte, ahozkoak edota fisikoak, baina arreta deitu dio deskubritzeak gaitzespen handiena sarri aitarengandik jaso dutela, semea gay bihurtuko zaien beldur. Gutxiengoa dira balleta egitera “ausartzen” diren mutikoak, eta horiek ez dute gurasoen, bereziki aitaren, babesa izaten: %32ak baino ez du...
Read MoreSexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa
Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen...
Read MoreArazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik
Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz ikasteko prestatuta ez dauden gorputzak (garunak) ditugu ikastetxeetan. “Zaila da umeak lurrean bueltaka ikustea, zuhaitzetara igotzen edo jirabiraka, jolasgaraia murriztu egin da curriculumak behartuta, eta aire librean...
Read MoreEz, mutilok, pixa eserita egitea ez da hain traumatikoa
Iñakiri galdetu diot zergatik ez duen etxean pixa eserita egiten, zutik eginda batzuetan ingurua zipriztinduta uzten omen duela-eta. Ez dizkit aipatu ohitura edo erosotasuna, ondorengoa baizik: “Etxean, pixa eserita egiten arrebak ikusi ditut beti eta arraroa egingo litzaidake, oso femeninoa”. Eta halaxe dugu askok barneratua: ‘benetako gizonek’ txiza zutik egiten dutela, hori dela maskulinoa, eta esertzea berriz, emakumeen pare jartzea –emakumeen mailara makurtzea–. Baina etxean...
Read MoreGorputz ez estandarrak normalizatzea lortzen ari den yoga irakaslea
“Emakumea, beltza eta obesoa”. Horrela definitzen du bere burua Jessamyn Stanley estatubatuarrak. Yogari buruzko bere irakaspenek jarraitzaile andana eta helburu garbia dute: egungo estetika irizpideetatik at dauden gorputzak ikusaraztea eta gorputz horiek guztiek lotsarik sentitu gabe yoga egin dezaketela adieraztea. “Gure gizartean deskonexio handia dago jendeak egin dezakeenaren eta egin dezakeela esaten diogunaren artean. Niri yogak erakutsi dit berau praktikatzeko indartsua eta...
Read MoreHiru dimentsioko klitoriak, sexu-heziketa osasuntsurako tresna
Historikoki protagonismo gutxi eman zaio klitoriari, liburuetatik desagertzera iristeraino. Gaur egun oraindik organoaz ezezagutza handia dagoela ikusita, hiru dimentsiotan inprimatutako klitoriak tresna eraginkorra dira, “sarri mito eta tabu izaten jarraitzen duen edo errua, beldurra eta lotsari lotuta dagoen sexu-organo honen irudi zehatza ikusarazteko eta normalizatzeko”. “Baginan zentratzen da diskurtsoa” Gorputza ezagutzeko bakarrik ez, sexu-praktikarako ere garrantzitsua da...
Read More
Iruzkin berriak