Emozionatu ez den burmuinak ez du ikasgaia barneratu
Gero eta pedagogia gehiagok argi dutena berresten du neurozientziak: “Emozioa da ikas-prozesuaren funtsezko elementua, maite den hori baino ezin delako ikasi, zerbait berria esango diguna, inporta zaiguna. Emoziorik gabe ez dago jakin-minik, ez dago arretarik, ez dago ikaskuntzarik, ez dago memoriarik”. Francisco Mora neurozientifikoaren hitzak dira, ikuspegi neurologikotik egin diren ikerketen ildoan. Esaterako, sentsore elektrodermikoa jarri zioten 19 urteko unibertsitario bati eta ikusi...
Read MoreEskola honetan genero-markarik gabe funtzionatzen dute
“Izan gaitezen norberak nahi duena”, dio soineko arrosez jantzitako mutilaren posterrak. Argazkia Nicolaigarden haurreskolan dago, Suediako hiriburuan, eta ongi irudikatzen du ikastetxearen oinarri nagusietakoa: mutil eta nesken arteko bereizketa kontziente/inkontzienteak eta genero-estereotipoek ez dute lekurik bertan. Lanketa integrala eta berezia egiten dute horretarako, 5 urte arteko umeentzako eskola honetan. Stockholmeko ikastetxean, ipuinak irakurtzerakoan rolak aldatzen dituzte,...
Read MoreZergatik den arantzatsua Jaurlaritzak legegintzaldi berrirako iragarri duen Hezkuntza Legea
Jaio aurretik kontra ditu eskola publikoko ordezkariak, eztabaida piztu du ikastolen eta eskola publikoaren artean, eta arautuko dituen hainbat punturekin ez datoz bat eragileak. EAErako Hezkuntza Legea, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak legengintzaldi honetarako aurreikusi duena, bero dator. Hona afera ulertzeko gakoak: Abiapuntua bera, eztabaida iturri Euskal Eskola Publikoaren Legea da aurrekaria: 1993an atera zuen Jaurlaritzak, eskola publikoa berritu eta ikastolak sare publikoan...
Read MoreEstereotipoetatik aske diren neska-mutilak hezteko unitate didaktikoa
Genero markadun estereotiporik gabe, garapen pertsonal askeak bultzatzea batetik; indarkeria jasateko beldur barik askatasunean bizitzeko beharrezkoak diren errespetu eta neurri sozialen kontzientzia hartzea bestetik. Helburu horiekin, ikastetxeetan adin eta maila ezberdinetan lantzeko material didaktikoa sortu dute. Indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltan sortu du materiala Steilasek, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara egokitua. Askatasuna da oinarria, ikasleei “zer da...
Read MoreEta ikasgeletan pornoa aztertuko bagenu?
Eskolan pornografia ikusi eta aztertu beharko litzatekeela proposatu eta denetik esan diote Jenni Murray kazetariari, heriotza mehatxuak jasotzeraino. Ez izan inuzenteak, dio berak, hainbat azterketaren arabera pornoa sexu-heziketa iturri nagusia da gazteen %60rentzat: ezikusiarena egin eta utzi dezakegu internetek hezi ditzala sexualki, edo horren aurrean zerbait egitea erabaki dezakegu. “Zergatik ez duzu pelikuletan bezala garrasi egiten?” Besteak beste, Girls and sex ikerketa...
Read MoreLOMCE eta gero, zer?
LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat (LOMCE urardotu/moldatu bat beharbada, bestelako proposamena agian), frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko dugun zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako...
Read More“Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrena zaitez zeu, utzi umeari pozik jolasten”
“Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrena zaitez zeu… Bitartean utzi zure seme-alabari pozik jolasten”. Haurren arteko partidetan, halako kartelak jartzen hasiak dira joko-zelaietan, gurasoei zuzenduak. Edo beste hau: “Mesedez, gogoratu: umeak dira; hau jolas bat da; entrenatzaileak boluntarioak dira; arbitroak gizakiak dira; hau ez da Munduko Kopa”. Izan ere, harmailetan batzuetan ematen diren ikuskizun tamalgarriek bi errudun nagusi dituzte, adituen esanetan: txikitatik lantzen...
Read MoreGreziako ikastetxeetan txalo artean hartu dituzte ikasle errefuxiatuak
Haur eta gazte errefuxiatuak Greziako ikastetxeetan eskolatu dituzte azkenean. Guraso batzuek jarrera arrazista erakutsi duten arren, leku gehienetan harrera beroa egin diete ikasle, guraso eta irakasleek. Txalo artean hartu dituzte zenbait eskolatan, malkoren bat edo beste tarteko (bideoa, bukaeran). Hibai Arbide kazetariak kontatu du, Greziatik bertatik: errefuxiatu guneetan eskolatu dituzte batzuk, baina gehienak ikastetxe normaletan. Salonikako ikastetxe batean, adibidez, “ongi etorri!”...
Read MoreKamerak ikastetxeetan?
Bullying edo eskola-jazarpen kasu batzuetan, “ikastetxean kamerak ezartzea beharrezkoa” dela adierazi dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Vocento taldeari, “kasu batzuk lekukorik gabe ematen direlako. Bitartekoak jartzea beharrezkoa da, beti ere hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuz”. Ertzaintzak hamar hilabetez ikerturiko kasu bat, El Correok argitaraturikoa, hartu du adibide fiskal nagusiak, kameren laguntzaz atzeman ahal izan zutelako ikasle erasotzailea. Gehienetan,...
Read MoreHaurrak eskolara oinez eta beren kabuz, hain sinplea, hain iraultzailea
Haurrak ikastetxera eskolakideekin joan daitezela, oinez eta taldean, herria deskubrituz, ingurua biziz eta gozatuz, txiki eta nagusiagoekin batera bidea autonomoki eginez, kalea eta kaleko oztopo eta plazerak euren gain hartuz. Auto barruan edonora goazen garaiotan, duela gutxira arte naturala zena berreskuratzea dute helburu gero eta herri gehiagotan. “Haurrak mugitzen direnean, gero eta maizago gurekin mugitzen dira, gure kotxean, atzeko jarlekuan. Modu honetan, haurrak ez du hiria...
Read More
Iruzkin berriak