Ikasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
Jaurlaritzak ez dizkienez nahikoa baliabide pertsonal jarri, eskola bateko irakasleek laguntza eskatu diete gurasoei 5 urteko ikasleekin berdeguneetara atera ahal izateko. Hezkuntza ikuskariak, ordea, galarazi egin du gurasoek halakorik egitea, baina kanpora irteteko irakasle gehiago ere ez dizkiete esleituko. Haurrek ezingo dute hortaz ikasgelatik atera. Zertarako daude ikuskariak, ikastetxeari laguntzeko ala protokoloaren aitzakian alternatiba bideragarriak zapuzteko? Frustragarria da gero....
Read MoreEskolak kanpoan emateko antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe gero eta gehiago
Hezkuntza eskumena duten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskolak aire zabalean emateko apusturik –ez baliabiderik, ez planik– egiten ez dutenez, ikastetxeak eurak jarri dira martxan. Batzuek beren kabuz erabaki dute jarduerak kanpoan egitea, beste batzuk herri mailan ari dira antolatzen, edo udalarekin elkarlanean dihardute… Batasuna eta indarra irabazten ari da ekimena, ikastetxeen zerrenda gero eta luzeagoa baita. Otxandion, ekainean hasi ziren udalarekin hartu-emanean:...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreNatura eta eskola, gogoetarako hainbat apunte
Baso-eskolei buruzko “Naturaz eta naturan ikastea” ikastaroan izan ginen, EHUren Udako Ikastaroen baitan. Hona hausnarketarako entresaka labur batzuk arriskuez, kontrolaz, berdeguneez, elitismoaz eta Euskal Herriak duen potentzialitateaz, entzundako hitzaldien artetik arrantzatuak: •“Kanpo-espazioek erronka bermatu behar dute, arrisku maila bat. Umeak badu autorregulaziorako gaitasuna, arriskuak neurtzekoa, eta gainbabesten badugu aurrera egitea oztopatu diezaiokegu”, zioen Iñaki...
Read MoreIkasleek anfibio eta narrastiez putzuan ikasitakoa liburu bihurtu dute
Garai batean putzu izandakoa baina denborarekin galdutakoa berreskuratu zuten Hernaniko Ereñotzu auzoan Txirrita eskola txikiko hezitzaile, ikasle eta gurasoek, eta putzua baliabide ezin hobea bihurtu zen matematikak, aldaketa klimatikoa, toponimia, animalien metamorfosia… eta oro har curriculumeko gaiak lantzeko. Ziraba proiektuan ikasitakoa liburura ekarri dute orain. Proiektu haren bidez, Zepadi putzua birsortzea lortu zuten, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, eta urtebetean...
Read MoreEgur birziklatuz eraikitako Erraldoi Ahaztuak
Thomas Dambo artista daniarraren azken artelana dira: egur birziklatuz eta boluntarioen lanari esker eraikitako sei erraldoi, Kopenhage inguruko baso eta zelaietan ezkutatuta, altxorraren mapa erabiliz edo arroketan idatzitako olerkien arrastoak jarraituz aurkitu daitezkeenak. Hiritik atera eta naturan murgiltzeko, gozatzeko aitzakia izan nahi du obrak. “Aurkitzen banauzu, elkarrekin jolastu dezakegu, baina gizakiengandik ezkutuan bizi gara. Erraldoi Ahaztuak gara”. Tilde, Thomas, Oscar,...
Read More“Zuregatik jarraituko dugu borrokan, zure balore, indar eta alaitasun berarekin, beldurrik gabe”
Berta Cáceres Hondurasko ekintzaile ekologista hil zutenetik sei hilabete pasa direnean, eskutitza idatzi dio haren alaba Berta Zúñiga Cáceresek. “Justizia bilatzea oinazez beteriko bidea izan da, isiltasunez betea, baina baita beso, esku eta bihotz askoz beteriko bidea ere, Berta Cáceresen heriotza inpunitatean geratzea onartuko ez dutenenak”. Hondurasko herri indigena ugari ari dira borrokan haien bizitokiei zuzenean eragiten dieten zentral hidroelektrikoen eta meatzeen aurka eta...
Read More
Iruzkin berriak