Zure umeak galtzen ba al daki?
“Irabazi edo galdu, berdin dio” esaten diegu seme-alabei, baina Errege Kopako finalak islatzen du nola bizi dugun gaia helduok, eta umeak ez dira inozoak. Irabazi nahi dute, eta horretarako prestatzen ditugu. Zein lezio handia den, ordea, bizitzan galtzen ikastea. “Umetan galtzeari iheska ibilita ez da ezer ikasten”, dio Iñaki Artola pilotariak. Ez du arrazoirik falta. Maiz gurasoak saiatzen gara joko eta jolasetatik lehia ezabatzen, edo zuzenean haurrari irabazten uzten, gozatzeari...
Read More7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?
Ikerrek 7 urte ditu eta sentitzen du eskolan bakarrik geratzen ari dela, bere adineko gainerako mutilek futbolean jokatzen dutelako jolas-garaian. Futbolak duen gehiegizko protagonismoari aurre egiteko estrategia bideratu nahi du ikastetxeak, eta gaia landu duten eskolen esperientzia eta ereduak bildu nahi ditu horretarako. “Baloirik gabeko eguna(k)” orokortu egin dira ikastetxeetan, eta patioa eraldatzeko proiektuetan ere, futbolzentrismoari aurre egitea izan ohi da helburuetako bat....
Read MoreZein udalekutara doaz zure seme-alabak?
Aisialdi antolatuari aitortzen badiogu garrantzitsua dela bai haurren garapen integralerako, bai kontziliazio familiarrerako, zergatik ez da bermatzen haur guztiek aukera izatea udaleku irekietan parte hartzeko (etxeko ekonomia edozein dela)? Zergatik da hain mugatua udaleku publikoen eskaintza, askok pribatura jo behar izateraino? Zein balore sustatzen dute zure seme-alaben udalekuek? Zein baldintzatan egiten da lan bertan? Aisialdiari lotutako galdera ugari –eta heldu beharreko erronka...
Read MoreEskola kirolari ostikoa
Asteburuetan kirol norgehiagokak egin daitezke EAEn… kirol-klub edo federazio bateko kide bazara, gimnasioa edo kiroldegia ordaintzen baduzu, edota profesionala bazara (harmailak ikusle andanez beteta). Eskola kirola egiten baduzu, ordea, ez dago baimenduta. Berriro ere egin du Jaurlaritzak. “Ez dela hainbesterako” diote batzuek, eskola kiroleko entrenamenduak mantendu direla eta asteburuetako norgehiagokak baino ez dituztela bertan behera utzi –sarri haurrengan ilusio berezia pizten...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreIkastetxe bakoitzaren aurrean plaza bat, Bartzelonaren apustua
Zenbat ikastetxek dute parez pare errepidea edo hiriko paisaia grisa? Eskola inguratzen duen espazioa ere inportantea delako, erronka potoloari ekin dio Bartzelonako Udalak: autoei lekua kendu eta egoteko eta jolasteko plazak egingo ditu ikastetxeen aurrean. Ikasgelatik harago ume eta gazteen heziketan espazioak duen garrantziaz jakitun, gero eta gehiago dira patioa eraldatzen ari diren ikastetxeak. Urrats bat gehiago eman du Ada Colauren udal gobernuak, eskola inguruak ere moldatuz: 100 milioi...
Read MoreHaurrak eta zalaparta igerilekuetan
“Txio asko irakurtzen ari naiz, ‘zeinen jasangaitza, umeak igerilekuan oihuka’ tankerakoak; baina zer nahi duzue, izkina batean eser daitezela Sartre irakurtzen, ala?”. Komentarioak eztabaida piztu du Twitterren. Igerilekuetan umeek zarata gehiegi egiten dutela eta garrasi egin gabe eta gogaitu gabe jolastu daitekeela erantzun dio hainbatek Javieloren komentarioari. Gehienek gurasoengan jarri dute ardura: guraso askok paso egiten dutela, umeari nahi duena egiten uzten...
Read MoreArbitrorik gabeko saskibaloi liga horizontala eta autogestionatua
Horizontala, autogestionatua (arbitrorik gabea), doakoa eta mistoa, horrelakoa da Alacanteko Saskibaloi Liga Kooperatiba. Kirol-kluben filosofiatik at eta ohiko ligek suposatzen duten dirutzatik ihesean, 2017 bukaeran jaio zen eta dagoeneko 80 jokalari dira, zortzi taldetan banatuta. Auzoak bizi mantentzen dituztela eta kirola beste modu batera ulertzen dutela diote. Falta zalantzagarriak daudenean, zer? Dirurik ez da behar parte hartzeko, baina bai inplikazioa. Azken finean, ez dago...
Read MoreEskolako jolastoki grisa nola bihurtu duten eremu berde eta anitza
“Lau urteko prozesu parte-hartzailearen ostean, jolas-eremu berria estreinatu dugu Kurutziaga ikastolan. Neska-mutikoei aukera berdinak eskainiko dizkiena, inguru natural batean integratua eta euren ametsetatik sortua”. Halaxe aurkeztu dute urtarriletik gozatzen duten jolastoki eraberritua. Datorren larunbatean egingo dute inaugurazio ofiziala. Ikastetxeko kanpo-espazioak ohiko ereduari erantzuten ziola ikusi zuten: futbol eta futbito zelaiek (eta bigarren maila batean saskibaloi kantxak...
Read MoreEraldatutako hainbat jolastokiren esperientzia jaso dute “Patioa denona da” liburuan
“Espazioaren transformazioa aitzakia besterik ez da jolastokiko dinamikak aztertu eta aldatzeko”. Filosofia horrek gidatuta, 2014tik hainbat ikastetxe laguntzen aritu da Elkartoki ekimena, jolastokiak birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan. Bidean ikasitakoa eta sortutako zalantzak liburu batean bildu dituzte orain: Patioa denona da. Tipi diseinatzaileek bultzatutako ekimena da Elkartoki, eta ikastetxe bakoitzean eskola komunitate guztia inplikatzea izan dute abiapuntu, ikastetxeko...
Read More
Iruzkin berriak