Kultura gozatu, baloratu, lagundu
Kultur emanaldi libre eta irekiak antolatzen dituzte Irungo Kabigorri Ateneo-tabernan. Ugaria eta anitza da eskaintza, kontzertuak, antzezlanak, literatur irakurraldiak, erakusketak, bertso-saioak, hitzaldiak… tarteko. Bide Ertzean, Mursego edo Itxaro Borda bezalako izen ezagunekin batera, artista ezezagunek ere tokia dute bertan. Kultura doan ikusteko aukera izateak, ordea, ez du esan nahi kultura doakoa denik. Sustengatu eta finantzatuko duenik behar da, eta horren jakitun, baina aldi...
Read MoreKultura zerbezaren truke. Bi kultur eredu eta proposamen bat
Astebeteko epean, hiru kultur ekitaldi ikusi ahal izan ditut Irungo Kabigorri Ateneoan: musika eta poesia uztartzen dituen performance bat, bakarrizketa antzeztu bat eta bertso saio bat. Irungo Amaia Antzokira, aldiz, aspaldi ez naizela gerturatu. Formatu txikiko eskaintzak dira Kabigorrikoak, anitzak (kontzertuak, antzezlanak, irakurraldiak, hitzaldiak…), maiztasun handikoak eta doakoak, eta lagun ugari bertaratu ohi da (jendez lepo zegoen bertso saioan). Aldi berean ateneoa eta taberna den...
Read MoreEuskaldun izatea zein nekeza den
Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen du Ruperrek eta berresten du Nagore Aranburuk, Bodologuak saioan taularatzen dituen bi bakarrizketetatik batean. Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal eta hirurak herriz herri dabiltza ordubete inguruko saioa eskainiz, boda batetik itzultzen direla aitzakia hartuta txandaka bakarrizketan. “Euskal” izatearen zamaz dihardu Aranburuk, ikastolen jaiak, txosna-lana, Euskal Herriari buruz giriei eman beharreko azalpenak edota kirolarekiko obsesioa argudio. Eta...
Read More
Iruzkin berriak