“Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
Bi mutikoren arteko telesail ospetsu batean protagonista izan ostean, Kit Connor aktorearen sexualitatea espekulazio iturri izan da, eta hain prozesu intimo eta pertsonala behar lukeena, norbere tempoak eta zalantzak errespetatuz, esposizio publiko deserosoa bihurtu da Connorrentzat: bisexuala dela haizatu du, gogoz kontra. Armairutik ateratzea eskubidea da, ez obligazioa. Bere sexualitatearen inguruan garbi ez mintzatzea izan da Connorrek askoren ahotik jaso duen kritika, eta definitu beharra...
Read MoreKritikoa eta borrokalaria ez bada, ez da Harrotasuna
Jaia eta ospakizuna gauza ederra eta beharrezkoa dira, sexu askapena, luma eta genero disidentzia kalera ateratzea bera inportantea da, baina jaiaren aitzakian LGBT komunitatea desitxuratzea, Harrotasun mugimenduak bere baitan daraman sugar borrokalaria ezabatzea eta interes komertzialengatik kolektiboaren aldarrikapenak instrumentalizatzea ez da zilegi. Hala salatu du hainbat eragilek. Ortzadarrez jantzi dituzte eraikin publikoak, sexua eta maitasuna nahasten dituzten mezu xaloak zabaldu...
Read MoreEskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
Zeinen inportanteak diren keinu txikiak, heteronormatik at dauden ikasleek senti dezaten eskola espazio eroso eta segurua dela haientzat. “Gakoa da ikasleei oxigeno bolak jaurtitzea, eredu hegemonikoarekiko kontrakorrontean doazenak”; errealitatea anitza dela erakustea baita bizitza askeagoak izateko lehen urratsa. 1) Hezkuntza-curriculumean, edukietan, ikasgaian erabiltzen diren adibideetan, irakaslearen komentarioetan… kanon heterosexuala da nagusi, heterosexual ez ziren pertsonaia...
Read MoreHaurrak eta LGBT apologia
Apologia arriskutsua irudituko zaio hainbati, LGBT banderak banatzeko haur-parkea aukeratu izana Irunen, ekainaren 28an. Umeak tartean direlarik, sexu askapenaren aldarrikapen edo ikusgarritasun hutsak umeen inozentzia perbertitzen duela uste dute batzuek, Disneyren azken filmarekin edo makillatzen den gizon irakaslearekin berriki ikusi dugun moduan. Alderantziz da ordea, beren identitatea eraikitzen, osatzen eta ezagutzen ari diren sasoian, zeinen baliagarria zaien ikustea abanikoa zabala...
Read MoreLuma duen gizon gehiago behar dugu pantailan
Telebistako lehiakide heterosexual bat gogor iraindu dute, luma dexente izateagatik. Nonbait, luma eta heterosexualitatea ez dira bateragarriak. Baina luma duen gizon gutxi baduzu inguruan, ez da gizon femeninorik ez dagoelako, presioaren eta lotsaren bidez askori txikitatik ezaugarri hori kamustu diotelako baizik. Azkar ikasten dute mutilek luma ezkutatzen, gorputz mugimenduak zurruntzen eta jarrera gogortzen, serio har ditzaten. Datozen belaunaldiak kamusten ez jarraitzeko, luma duten gizonak...
Read MoreAEBetako hautagai gaya zergatik ez den berri pozgarria LGBTQ borrokarentzat
Pete Buttigieg publikoki gay da eta AEBetako alderdi demokrataren presidentegaia izan daitekeelako pozik dira batzuk LGBTQ+ komunitatean, homosexualitatearen normalizazioari lagunduko diolakoan. Buttigiegek, baina, gay zuri, txintxo eta pribilegiatua ordezkatzen eta defendatzen du, “jende onak” onartzeko moduko bertsio homosexual heteronormatiboa, eta bere diskurtsoak ez ditu maite marika eroak eta bollera transgresoreak, trans marjinatuak eta queer zapalduak. Ez du aniztasuna maite...
Read MoreFutbolean ez dago gayrik
Gizonen futbolean ez dago homosexualik, mundu guztiak daki hori; izatekotan, kasu isolaturen bat edo beste. Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaile ohiak garbi esan zuen, duela hamarkada bat: “Ez dago futbolari gayrik Espainian, horregatik ez dira armairutik ateratzen”. Egungo panorama ikusita, horixe da oraindik ere txikitatik haurrek jasotzen duten mezua: futbol munduan ez dagoela edo ez dela onartzen homosexualik, futbola ez dela marikoientzat. Kontrakoa pentsatu ahal izateko,...
Read MoreAitor kantinera aterako da eskolako Alardean
Aitorrek 13 urte ditu, “luma” dauka eta bullying homofobikoa jasan du ikastetxean, baina genero arauak zorrotz bete ordez, iseken jomuga izan daitekeela jakin arren, Irungo jaien aurretik ikasleek eskolan egiten duten Alardean kantinera izatea hautatu du. Bejondeiola. Gauza handia egin du Aitorrek: apal eta ezkutuan nahi dutenen aurrean, harro eta ikusgarri agertuko da, muga mental eta sozialak apurtuz, maskulinitatearen aginduak deseraikiz. Gazte ausarta da eta lezio ederra eman digu,...
Read MoreIrakasleak armairutik ateratzea, ikasleentzat mesedegarri
Norbere identitatea natural bizi eta ikusgarri egiteko beharretik harago, beste arrazoi inportante bat ere aipatzen dute ikastetxean armairutik ateratzea erabaki duten LGTB irakasleek: eskolako curriculumetan aniztasuna oraindik hain hutsala denean, erreferente bihurtzen dira bakarrik sentitu daitekeen LGTB ikaslearentzat eta oro har ikasle guztientzat, eta bullyinga murrizteko lagungarria da. “Gure identitate sexuala ikusgarri egiteak lagundu egiten die ikasleei aniztasuna naturalizatzen...
Read More
Iruzkin berriak