Horrela ari dira prestatzen eskolak aire zabalean emateko
Jakina da koronabirusa kutsatzeko arriskua leku itxietan baino txikiagoa dela aire zabalean –20 aldiz txikiagoa, Japoniako ikerketa baten arabera–. Aukera baliatzen ari dira hainbat hiritan, ikasturte berrian klaseak kanpora ateratzeko. New Yorkeko alkateak, esaterako, iragarri du hiriko eskola publiko guztiei eta baita pribatuei ere eragingo diela kanpoan eskolak emateko udalak prestatu duen planak: irakaspenerako patioak baliatuko dituzte ikastetxeek, eta behar izanez gero, aire zabaleko...
Read MoreNondik hasi eskola birpentsatzen?
Hezkuntza komunitateak online i(ra)kaskuntzan murgildu behar izan duelarik, agerian geratu da zer botatzen dugun faltan aurrez aurreko eskoletatik eta zer igaro den bigarren mailako izatera. Izan daitezela faltan bota ditugun horiek hemendik aurrera nahi dugun eskolaren lehentasun. Faltan bota ditugu, adibidez, harremanak: eskola ere badelako lezio eta lezio artean dagoen bizitza hori guztia, ikastetxean sortzen den ekosistema berezia. Ikaskideak, lagunak, lagun ez ditugunak, kitzikatzen...
Read MoreKlaseak aire zabalean emateko aprobetxatuko bagenu egoera?
Eskola presentzialetara itzultzean, ahal den neurrian klaseak aire zabalean izatea gomendatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, leku itxietan errazago transmititzen baitira birusak. Hormarik gabeko eskolak, dena den, ez dira kontu berria, batzuek aspaldi deskubritu zituzten espazio irekien onurak. Baso-eskolak tradizio handiagoa duen Europa iparraldean, hainbat herrialdek kasu egin dio Osasunaren Mundu Erakundearen proposamenari, eta ikastetxeetara itzultzearekin batera klaseak ahalik eta gehien...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreNatura eta eskola, gogoetarako hainbat apunte
Baso-eskolei buruzko “Naturaz eta naturan ikastea” ikastaroan izan ginen, EHUren Udako Ikastaroen baitan. Hona hausnarketarako entresaka labur batzuk arriskuez, kontrolaz, berdeguneez, elitismoaz eta Euskal Herriak duen potentzialitateaz, entzundako hitzaldien artetik arrantzatuak: •“Kanpo-espazioek erronka bermatu behar dute, arrisku maila bat. Umeak badu autorregulaziorako gaitasuna, arriskuak neurtzekoa, eta gainbabesten badugu aurrera egitea oztopatu diezaiokegu”, zioen Iñaki...
Read MoreIkasleek anfibio eta narrastiez putzuan ikasitakoa liburu bihurtu dute
Garai batean putzu izandakoa baina denborarekin galdutakoa berreskuratu zuten Hernaniko Ereñotzu auzoan Txirrita eskola txikiko hezitzaile, ikasle eta gurasoek, eta putzua baliabide ezin hobea bihurtu zen matematikak, aldaketa klimatikoa, toponimia, animalien metamorfosia… eta oro har curriculumeko gaiak lantzeko. Ziraba proiektuan ikasitakoa liburura ekarri dute orain. Proiektu haren bidez, Zepadi putzua birsortzea lortu zuten, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, eta urtebetean...
Read MoreEgur birziklatuz eraikitako Erraldoi Ahaztuak
Thomas Dambo artista daniarraren azken artelana dira: egur birziklatuz eta boluntarioen lanari esker eraikitako sei erraldoi, Kopenhage inguruko baso eta zelaietan ezkutatuta, altxorraren mapa erabiliz edo arroketan idatzitako olerkien arrastoak jarraituz aurkitu daitezkeenak. Hiritik atera eta naturan murgiltzeko, gozatzeko aitzakia izan nahi du obrak. “Aurkitzen banauzu, elkarrekin jolastu dezakegu, baina gizakiengandik ezkutuan bizi gara. Erraldoi Ahaztuak gara”. Tilde, Thomas, Oscar,...
Read MoreUmeak lokatzetan jolastu eta zikintzea gomendatzen du zientziak ere
“Zure seme-alabak egunero zikin itzultzen ez badira, behar bezala aritu ez diren seinale”, dio Mary Ruebush zientzialariak. Haurrak lokatzetan aritzearen onurak berresten ditu zientziak. Badakigu, ikuspegi pedagogikotik, umeei mesede egiten diela aire librean aritzeak, lokatza, lurra, belarra, hostoak, makilak… eta oro har natura eta ingurua esploratzeak, jolas librearen bidez motrizitatea, sormena, autonomia, autokontrola, norberaren trebezia eta potentzialtasunak, mugak eta interesak...
Read More
Iruzkin berriak