Sexu-esplotazioaren aurka borrokatzeko, biktimak abokatu bihurtzen dituen eskola
Sexu-esplotazioaren biktimak izan diren eta hortik ateratzea lortu duten emakumeentzat, ikastetxe aitzindaria ireki berri dute Indian: Zuzenbideko karrera egingo dute bertan, hain juxtu prostituziora behartzen dituzten eta zigorgabetasunean jarduten duten horiek kartzelara eramateko asmoz. Lata 16 urterekin ezkondu zuten eta handik bi hilabetera senarrak putetxera saldu zuen. Ihes egitea lortu ostean, Justiziaren Eskola izenekoan ari da orain Lata, eta bere ikaskideen antzera, argi du:...
Read More“Zuregatik jarraituko dugu borrokan, zure balore, indar eta alaitasun berarekin, beldurrik gabe”
Berta Cáceres Hondurasko ekintzaile ekologista hil zutenetik sei hilabete pasa direnean, eskutitza idatzi dio haren alaba Berta Zúñiga Cáceresek. “Justizia bilatzea oinazez beteriko bidea izan da, isiltasunez betea, baina baita beso, esku eta bihotz askoz beteriko bidea ere, Berta Cáceresen heriotza inpunitatean geratzea onartuko ez dutenenak”. Hondurasko herri indigena ugari ari dira borrokan haien bizitokiei zuzenean eragiten dieten zentral hidroelektrikoen eta meatzeen aurka eta...
Read MoreEmakumeen Hiria, Kolonbiako emakume desplazatuek eraikia
“Autoeraikuntzan trebatu ginen eta guk geuk egin genituen gure etxeak. Esan ziguten ez ginela kapaz izango, zailtasunak jarri zizkiguten”, mehatxuak eta asmo txarrez eragindako suteak tarteko, baina 98 etxebizitzako auzoa sortu zuten. Kolonbiako gatazka bortitzaren biktimak dira, Emakume Desplazatuen Ligakoak, eta babestuta sentitzeko gunea lortu dute: Emakumeen Hiria. Emakumeen Hiria, hala deitzen diote Turbaco herri kolonbiarreko auzoari. Datu ofizialen arabera 220.000 hildako eta sei...
Read MoreEuroparen joko zikina, bost puntutan
Errefuxiatuak gainetik kentzeko denak balio du. Etikatik eta legetik urrun dagoen politika darama 2012an Bakearen Nobela jaso zuen Europar Batasunak. – Ostikoa Turkiara. Grezian pilatuta dauden errefuxiatuak, Europar Batasunaren ustez babesa behar ez dutenak –errefuxiatu ekonomikoak direlako edo Europaren arabera herrialde nahikoa gatazkatsuak ez direlako– Turkiara kaleratuko dituzte. Berdin dio horretarako Erdoganen Gobernuari 6.000 milioi euro ordaindu behar izatea, Turkiak giza...
Read MoreZergatik harritzen gaitu Pariskoak eta beste bost galdera
Zergatik da Parisen gertaturikoa “gizateriaren kontrako erasoa” (Barack Obamak esan duen moduan), baina apenas hitz egiten den Estatu Islamikoak egunero Sirian eta beste herrialde batzuetan hiltzen duen jendeaz? Zergatik harritzen dira batzuk hainbeste, gerra Europako mugetatik at balego bezala, atzerriko gatazketan Frantziak eta Mendebaldeak oro har esku-hartzerik ez balu bezala edo armak salduko ez balizkie bezala? Zergatik daude musulmanak kasik derrigortuta Estatu Islamikoa ez dela...
Read MoreEtxean 24 errefuxiatu hartu dituen bikotearen esperientzia
Siria, Irak eta Afganistango 24 errefuxiatu izan dituzte etxean, pasa den uztailetik, Alemaniako Dirk Voltz eta haren bikotekideak. Beldurraren mezua zabaltzen dutenen aurrean, bizitako esperientzia aberasgarria kontatu du Voltzek sare sozialetan, eta lau haizetara zabaldu da bere idatzia. “Irak edo Siriako gonbidatuak etorri aurreko leku berean jarraitzen dute labainek (…) tipula, baratxuria eta haragia ‘hiltzeko’ baino ez dira erabili –dio, ironikoki–. Hemen egon diren musulmanek...
Read MoreErrefuxiatuekin “poli ona-poli gaiztora” jolasten ari da Europa
Europako liderrek errefuxiatuen harrerarako 100.000 plaza adostu berri dituzte Bruselan, baina mugak zorroztea eta poliziez indartzea ere hitzartu dute, agerian geratu da euren arteko zatiketa, badirudi nork errefuxiatu gutxiago hartu dela Estatuburuen kezka nagusia… eta oraindik betetzeko dituzte aurretik hartutako konpromisoak. Solidaritatea eta ardura eskatu du Angela Merkelek, baina bere herrialdean erreforma legala egin du Alemaniako Gobernuak, kanporaketak bizkortzeko eta migratzaileei...
Read MoreErrefuxiatu ez diren gainerako etorkinei, ostikoa?
Merkel-Hollande tandemak argi utzi du: Europara iristen diren errefuxiatuen erregistro zentroek dute lehentasuna, eta “baldintzak betetzen ez dituztenak” lehenbailehen itzuliko dituzte euren jatorrizko herrialdeetara. Estatuburuek ez ezik, gainerako politikari eta herritarrek ere, kontziente edo inkontzienteki, ondo barneratu dugu bereizketa: errefuxiatuak batetik, eta gainerako etorkinak bestetik, migratzaileen artean eskubide mailaketa egitea zilegi bailitzan. Baina zuzenean gerratik ez...
Read MorePresio herritarraren aurrean entzungor mantenduko al dira Europako agintariak?
Herritarrek eta udalek errefuxiatuak hartzeko prest daudela ozen aldarrikatzen duten bitartean, errefuxiatu horiei bidea irekitzeko erabakimena duten Europako agintariek arduragabekeria politiko eta sozialean tematuta jarraitzen dute. Errefuxiatuak hartu ditzatela eskatu diete euren udalei herritarrek, etxean hartzeko prest agertu dira, iritsi berriei arropa, janaria eta babesa ematen ikusi ditugu alemaniarrak… Gizartearen eta tokian tokiko politikarien borondatea garrantzitsua eta...
Read MoreGu ere izan ginen errefuxiatu
Eta eskuzabal hartu gintuzten hainbat lekutan, adibidez Mexikon eta Britainia Handian (britainiarren kasuan herritarrek, ez ordea gobernuak). 1936ko Gerrak milaka euskaldun behartu zituen erbestera. 1939an, Espainiako Estatutik alde egindako 200.000 errefuxiatu baino gehiago zeuden Frantzian, gehienak bertako kontzentrazio esparruetan gatibu. Egoera horretan, Amerikara ihes egitea aukeratu zuen askok, eta Mexiko izan zen abegikorrena, jende guztiari herrialdean sartzeko aukera eman baitzion,...
Read More
Iruzkin berriak