AEBetako hautagai gaya zergatik ez den berri pozgarria LGBTQ borrokarentzat
Pete Buttigieg publikoki gay da eta AEBetako alderdi demokrataren presidentegaia izan daitekeelako pozik dira batzuk LGBTQ+ komunitatean, homosexualitatearen normalizazioari lagunduko diolakoan. Buttigiegek, baina, gay zuri, txintxo eta pribilegiatua ordezkatzen eta defendatzen du, “jende onak” onartzeko moduko bertsio homosexual heteronormatiboa, eta bere diskurtsoak ez ditu maite marika eroak eta bollera transgresoreak, trans marjinatuak eta queer zapalduak. Ez du aniztasuna maite...
Read MoreLOMCE eta gero, zer?
LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat (LOMCE urardotu/moldatu bat beharbada, bestelako proposamena agian), frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko dugun zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako...
Read MoreBozkatzera joan eta deskubritu zuten euren partez bozkatu zutela jada
Ez bat, ez bi, kongregazio bereko hiru mojari gertatu zaie, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan bozkatzera joan direnean: izena esan eta horra sorpresa, ezin dutela bozkatu erantzun dietenean, postaz aurretik botoa emana zutelako jada… euren izenean. Haserre mintzatu ziren mojak Irungo hautes-mahaian, eurek ez zutela postaz bozkatu eta beraien izenean bidali zuten eskutitza irekitzeko, ea zein alderdiren aldeko botoa eman omen zuten ikusteko. Mahaikoek zalantzarako zuten telefonora...
Read MoreTxosnak eta bizikidetza
Udaltzainek birritan ohartarazi zieten Euskal presoak Euskal Herrira bandera zintzilik zeukan txosnako kideei, kontuz ibiltzeko. Arrazoia, Irungo Udalak duen arauetako bat: txosnetan “debekatuta dago bizikidetza edo jai ekitaldiak normaltasunez gauzatzea arriskuan jarri ahal duten kartelak edota ikurrak erabiltzea”. Antza, batzuen iritziz presoen dispertsioa salatzeak “bizikidetza” edota jaiak “normaltasunez” ospatzea oztopatu dezake. Zerrenda egin beharko luke Udalak, zein kartel...
Read MoreEmakumeen Hiria, Kolonbiako emakume desplazatuek eraikia
“Autoeraikuntzan trebatu ginen eta guk geuk egin genituen gure etxeak. Esan ziguten ez ginela kapaz izango, zailtasunak jarri zizkiguten”, mehatxuak eta asmo txarrez eragindako suteak tarteko, baina 98 etxebizitzako auzoa sortu zuten. Kolonbiako gatazka bortitzaren biktimak dira, Emakume Desplazatuen Ligakoak, eta babestuta sentitzeko gunea lortu dute: Emakumeen Hiria. Emakumeen Hiria, hala deitzen diote Turbaco herri kolonbiarreko auzoari. Datu ofizialen arabera 220.000 hildako eta sei...
Read MoreEta 16 urteko gazteek bozkatu ahalko balute?
Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea 16 urtera jaistea proposatu du ERCk Espainiako parlamentuan: proposamena eztabaidatzearen kontra agertu dira PP eta Ciudadanos, eta abstenitu egin da EAJ. Lan egiteko, zergak ordaintzeko, juridikoki zigortuak izateko… adina aitortzen bazaie, zergatik ez bozkatzekoa? Zeren beldur dira alderdiok? Ezezkoaren eta abstentzioaren alderdietatik argudio pobreak nagusitu dira, tekniko-burokratikoak, baina ez diote mamiari heldu. Zergatik ez dute gustuko gazteenek...
Read More“Ez goaz gu harrian kontra, harriak jotzen gaitu gu”
Dispertsioaren amaiera, preso gaixoen askatasuna eta salbuespenezko legedia bertan behera uztea eskatuko dute larunbatean Bilbon eta Baionan, Mugitu daitezen harriak lelopean. Irungo Kabigorriko bertso-saioan gaiaz aritu da Odei Barroso Urruñako bertsolaria: Baiona eta Bilbo zer dira? Herri bat eta bi mundu: denok berdina aldarrikatzen dugu segunduz segundu. Familiei eta presoei nork behar die lagundu? Gure bidean jada aspaldi harri bat topatzen dugu, baina ez goaz gu harrian kontra, harriak...
Read MoreZergatik harritzen gaitu Pariskoak eta beste bost galdera
Zergatik da Parisen gertaturikoa “gizateriaren kontrako erasoa” (Barack Obamak esan duen moduan), baina apenas hitz egiten den Estatu Islamikoak egunero Sirian eta beste herrialde batzuetan hiltzen duen jendeaz? Zergatik harritzen dira batzuk hainbeste, gerra Europako mugetatik at balego bezala, atzerriko gatazketan Frantziak eta Mendebaldeak oro har esku-hartzerik ez balu bezala edo armak salduko ez balizkie bezala? Zergatik daude musulmanak kasik derrigortuta Estatu Islamikoa ez dela...
Read MoreErrefuxiatuekin “poli ona-poli gaiztora” jolasten ari da Europa
Europako liderrek errefuxiatuen harrerarako 100.000 plaza adostu berri dituzte Bruselan, baina mugak zorroztea eta poliziez indartzea ere hitzartu dute, agerian geratu da euren arteko zatiketa, badirudi nork errefuxiatu gutxiago hartu dela Estatuburuen kezka nagusia… eta oraindik betetzeko dituzte aurretik hartutako konpromisoak. Solidaritatea eta ardura eskatu du Angela Merkelek, baina bere herrialdean erreforma legala egin du Alemaniako Gobernuak, kanporaketak bizkortzeko eta migratzaileei...
Read MoreAlderdiek euskarari ematen dioten garrantzia
Irungo udal aldizkaria iritsi zait etxera. Ataletako batean, udalean ordezkaritza duen alderdi bakoitzak agintaldi berriko lehen mezua helarazi die herritarrei, batzuek eta besteek hizkuntzarekiko dituzten politika antagonikoak agerian utziz. Argazkiari erreparatuz gero, gaztelaniazko zatia beltzez dagoen testua da eta euskarazkoa berriz, gorriz dagoena: – EH Bildu da idatzia euskara hutsean igorri duen bakarra, %100 euskaraz – EAJ-k bere idatziaren %42 eskaini dio euskarari –...
Read More
Iruzkin berriak