Zinemaren etorkizuna: zeluloidetik digitalera
Fronte desberdinetatik datozkion aldaketa ugariei aurre egin beharko die zinemak etorkizun hurbilean. Teknologia berriek ahalbideturiko pirateria eta home cinemen ondorioz, geroz eta jende gutxiago hurbiltzen da zinema-aretoetara eta ondorioz hauei ezinbestekoa zaie birmoldatzea: aretoak komunikazio zentro gisa ulertu beharko ditugu hemendik aurrera, dituzten aukera guztiak aprobetxatuko dituztenak (zuzeneko gertakariak proiektatzeko edota bideojokoetan aritzeko, adibidez), eta ez soilik...
Read MoreZinemaldia 2008. Ekialdearen garrasia
Zabaltegiko sari nagusia, Zuzendari Berrien Altadis Saria, Cao Baoping txinatarrak eskuratu du, Li mi de cai xiang filmagatik. Hain zuzen, edizio batzuetatik hona nabaria da Ekialdeko zinemagintzak mendebaldarron artean piztu duen interesa. Aurten, zinema japoniar beltzak sail oso bat hartu du eta Zabaltegin bertan, Indiakoa bezalako industria zinematografiko indartsuaren arrastorik izan ez dugun arren, 36 pelikuletatik sei Txinako edo Japoniako ekoizpenak izan dira. Primeran iruditu zaigu,...
Read MoreAtzera begiratu gabe korrika
Zabaltegi sailean, Woody Allenek eta Cohen anaiek bereganatu dute jaialdiko lehen egunetako arreta handiena. Euren filmez gain, ordea, beste hainbat lan interesgarri ikusteko parada izan dugu. Gabriel Velázquez espainiarrak bakarrik zuzendu duen lehen pelikula gomendatzen dizuegu hemendik: Amateurs. Gai unibertsala da bakardadea, zineman –eta oro har arte guztietan– hainbestetan errepikatua. Amateursen ere, ama hil ostean bakarrik geratuko da Blanca, 16 urteko neskato frantsesa. Eta...
Read MoreZinemaldia 2008. Anekdotarioa (Gorka Bereziartua / Mikel Garcia)
Zer uste zenuten, aurreko urteko abenturekin aski izan genuela? Hemen gara, Bernstein eta Woodward berriak, Zinemaldiko Watergate guztiak aireratzeko prest. Zintzilik Hala geratu gara, zintzilik, hain zuzen behar dena zintzilik ez eramateagatik. Noski, akreditazioaz ari gara. Iazko anekdotarioan Zinemaldian hain ohiko diren mutanteez barre egin genuen: bi begi, bi belarri, beso bi, hanka bi… eta beti akreditazioa lepotik zintzilik, argi geratu dadin ez direla gainontzekoak bezalakoak. Bada...
Read MoreGaldera sorta hezkuntzari
ENTRE LES MURS Zabaltegi Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Laurent Cantet. Aktore nagusia: François Bégaudeau. Frantzia. 124 min. Soldata altuak, opor asko eta lan ordu gutxi. Hori leporatu ohi diet (inbidiaz) ezagutzen ditudan irakasleei. Film honetako irakasle protagonistak ere agian ezaugarri horiek beteko ditu, baina ez nuke bere lekuan egon nahi. Parisko 20. distritoan, etorkinez edo etorkinen seme-alabez osatutako ikasgela kontrolatzea ez da batere erraza. Ikuslearen eserlekutik ordea,...
Read MoreArgazkia Tetuani
CHICOS NORMALES Zabaltegi Fitxa teknikoa. Zuzendaria eta gidoilaria: Daniel Hernández. 85 min. Afrika kontinente liluragarria da, inondik inora, eta ez gaude ohituta hango gizarte eta kulturara gerturatzen gaituen film asko ikustera. Horregatik, eskertzekoa da, eta oso aberasgarria, produkzio espainiarra izan arren Marokoko bizitzaz Marokoko pertsonaia, hizkuntza, sentsibilitate eta mundu ikuskerarekin mintzo zaigun lan hau. Tetuan (Marokon) da benetako protagonista; ukitu, usaindu, arnastu...
Read MoreWoody eta kito
VICKY CRISTINA BARCELONA Zabaltegi Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Scarlett Johansson, Rebecca Hall, Javier Bardem, Penélope Cruz. AEB-Espainia. 96 min. “Hori mania dena klasifikatzeko! Ez naiz ez gauza hau ez hura, ni naiz eta kito”, dio Cristinak (Scarlett Johansson) filmeko une batean. Berdin gertatzen da Woody Allenekin: zaila da klasifikatzen, bera da eta kito. Zinemaldian ikusmira gehientsuen piztu duen pelikula honek (zinema-aretoa bete-betea zegoen prentsarako...
Read MoreGiza robota nortasun bila
Saibogujiman kwenchana, Hego Korea, 2006. 105 m. Zuzendaria: Park Chan-wook. Aktoreak: Lim Soo-jung, Su-jeong Lim, Jung Ji-hoon, Rain. Fitxa teknikoak dio komedia erromantikoa dela, baina inork ez dezala Pretty Woman antzeko zerbait espero. Komedia? Bai, barre ugari egin dugu; erromantikoa? Agian, protagonistek laguntasun istorio polita bizi dutelako. Baina askoz harago garamatza errealismoa, fantasia eta haluzinazioak nahasten dituen pelikula surrealista honek. Adi bestela Cyborg bat naiz...
Read MoreSuspensea kanpai-dorrean
Vertigo pelikularen 50. urteurrena bete da aurten; mende erdi Alfred Hitchcock handiak lan hau zuzentzeagatik Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuenetik. Iaz, gainera, munduko hamar pelikula onenen zerrendan sartu zuen Amerikako Zinema Institutuak. Ez dakigu James Stewartek antzezturiko Vertigo famatuak halako ohorea merezi duen, film on asko –eta beste hainbeste txar– pantailaratu direlako Lumière anaiek zinematografoa asmatu zutenetik, baina dudarik gabe Hitchcock...
Read More3 dimentsioko zinema, aretoetako iraultza berria
Filmak kasik estreinatu aurretik Internetetik jaisteko eta teknologia berriei esker norberak bere etxean pantaila eta soinu sistema txukuna izateko aukera dagoen garaiotan, zinemaren gainbehera nabaria da. Nola lehiatu horren aurka? Zinema estudioen apustua 3Dko pelikulak dira. Orain arte 3 dimentsioko proiekzioek sortzen zituzten arazoak gaindituta, etorkizun hurbileko iraultza izango omen da. Sistema digital berriek grabazio estereoskopikoa delako teknika ahalbidetu dute; hots, 3Dko filmak...
Read More
Iruzkin berriak