Zine lokala, zine globala
Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta. Ziurrenik, euskal kulturari eta imajinarioari lotuta pelikulak dituen erreferentzi guztiak ez ditu deszifratuko kanpotarrak –“etxeko” hainbatek ere ez–, baina erraz asko hautemango du sakoneko gaia, iraganeko mundu tradizionalaren eta egungoaren arteko talka; lokalak asko izan ohi duelako unibertsaletik. Horren isla, Donostiako...
Read More“Black Mass”, gangsterrei buruz dagoeneko bagenekiena
Bostonen kokaturiko thriller mafiosoa da Black Mass, eta generoaren barruan ongi mugitzen da, baina ez du bestelako ekarpenik egiten. Sentsatzioa dugu hamaika aldiz ikusitako trama, eszena eta diologoak errepikatzen dituela, Martin Scorsesek zuzenduriko pelikula baten bertsio kaskarragoa bailitzan. Johnny Depp-ek ederki antzezturiko capoak (adi aktorearen karakterizazio bitxiari) gidatzen du Boston Hegoaldeko mafia, eta FBIko lagunarekin duen harremanak harilkatuko du istorioa, kasik mafiosoa...
Read More“Son of Saul”: ahaztu holokaustoaz orain arte ikusitakoa
Ahaztu holokaustoaz ikusi dituzun filmak, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan barneratu eta ikuspegi ezohikoa eskaintzen baitu Saul fia (Son of Saul) pelikulak, bai edukian, bai forman. Artifiziorik, soinu bandarik eta eszena anpulutsurik gabe, soila eta gordina da emaitza, intentsua hasieratik bukaeraraino. Auschwitzeko errausketa-labeetan lan egiten duen preso hungariarra da Saul; bertan hil dutenetako bat semea dela sinetsita, errabino bat bilatzea eta semearen gorpua behar bezala...
Read More“El clan”, mafia argentinar erara
Mafia italoamerikarraz dakigun guztia Sopranotarrek eta Corleonetarrek oparitu digute, bada mafiaren bertsio argentinarra dira Pucciotarrak, El clan pelikulako protagonistak. Generoaren kodigoei muzin egin gabe, elementu berriak eskaintzen ditu pelikulak, emaitza potentea lortuz. Familia babesten eta zaintzen duen bitartean hiltzen eta bahitzen duen capoa, eguneroko lasaiaren atzean ezkutatzen den bizimodu kriminala, mahaiaren bueltan errezatzen duen bezala estortsioa eta mehatxua praktikatzen...
Read More“Mountains May Depart”, melodrama atipikoa
Melodrama atipikoa da Shan He Gu Ren (Mountains May Depart), gaztaroko ametsak helduaroan nola zapuztu daitezkeen erakusten digun istorio ausarta eta bitxia. Une batzuetan sakona eta ederra, une batzuetan irregularra eta galdua. XX. mende amaierako Txinan du abiapuntua pelikulak: 25 urteko hiru lagun, bizitzak eskaintzeko daukan guztiaz gozatzeko irrikaz. 2025. urtean amaituko da filma (bai, oraindik bizi ez dugun etorkizunera ere bagaramatza zuzendariak, horrek ahalbidetzen dizkion lizentziak...
Read More“Taxi Téhéran”, errealitate gordinaren zipriztin umoretsuak
Jafar Panahi zuzendariak taxilari plantak egin eta kamera ezkutuz grabatu ditu bidaiariak, Taxi Téhéran dokumental faltsuan. Irango hiriburuko gizarte anitz eta zabaletik, zipriztin batzuk baino ez dizkigu aurkeztuko, taxira igo diren herritar gutxi batzuekin izandako solasaldiak baino ez, baina haien kontakizun berezi eta xelebreek agerian utziko dute errealitate gordina: gobernuaren errepresiopean dagoen gizarte bat. Pelikula eta telesail zentsuratuekin trafikatzen duen gizona,...
Read More“Irrational Man”, %100 Woody Allen
Ados, ezagunak zaizkigu existentzialismoz betetako dialogoak, maitasunari buruzko gogoetak, Woody Allenen ahotik ari bailitzan protagonistak dituen obsesio, beldur eta desioak. Sentsazioa daukagu pelikula hau dagoeneko ikusi diogula zinemagile estatubatuarrari, eta hala ere, originala, probokatzailea eta zirikatzailea da Irrational Man, zaleek gustura ikusiko dutena. Une pertsonal zaila bizi duen Filosofia irakasle berria iritsi da unibertsitatera. Bere ikasleetako batekin hasiko duen...
Read More“Hitchcock Truffaut”, zinefiloentzako masterclass ederra
“Logika aspergarria da”, dio Alfred Hitchcock zine-zuzendariak, dokumentalaren une batean. Izan ere, suspentsearen maisuak logika baino maiteago zituen misterioa, tentsioa eta jolasa. Horretaz guztiaz mintzatzen entzungo diogu dokumentalean Hitchcock berari, zinemari buruzko masterclass bikain honetan. François Truffaut zuzendari frantziarrak Hitchcock elkarrizketatu zuen zortzi egunez, eta material horrekin liburua osatu zuen (Le cinéma selon Hitchcock), edozein zuzendariren oinarrizko...
Read More“Me and Earl and The Dying Girl”. Zimikoa bihotzean
Komedia dramatiko batzuk gai dira, istorioa eta egoera bortxatu gabe, barrea eta negarra eragiteko, bidean dibertitzeko, tristatzeko, hunkitzeko, eta emozio goitibeheraren amaieran, bihotzean zimiko baten sentsazioa uzteko. Halakoxea da Me and Earl and The Dying Girl. Institutuan ikusezin izan nahi du Greg gazteak, urte zail horiek lasai igaro nahi ditu. Harik eta kontrolpean duen eguneroko horretan, leuzemia duen Rachel bizilaguna gurutzatzen den arte. Hortik aurrera, ohiko gaiak jorratuko...
Read More“Sicario”, tentsioa tiro artean
Basatia da hasiera, etorriko denaren aurrerapena. Tiroak, ezustekoak eta odola borborka ditu Sicariok, generoaren maitaleentzat pelikula handia, eta gainerakoentzat, ezin ukatu, bi orduz tentsioan mantentzen zaituen lana. Mexikoko droga kartelak eta polizia estatubatuarrak, beste behin, aurrez aurre, gerra zikinaren joko arriskutsuan nahasturik. Juárezera garamatza Denis Villeneuve zuzendariak, bortizkeriaz, torturaz, senideekin maitagarriak diren capoez eta eskrupulu gutxi duten poliziez...
Read More
Iruzkin berriak