Sexu erasotzailea txosnagunetik bota zutenekoa
Uda honetan gertatu da, Lizarrako jaietan. Porco Bravoren kontzertu erdian, bi emakume oholtzara igo eta mikrofonotik ozen mintzatu zaizkigu: “Sexu erasotzaile bat dago gure artean eta hau denontzako espazio askea eta segurua izatea nahi dugunez, erasotzaileak gunetik alde egin arte kontzertua eta txosnetako jarduna geldituko dugu”. Onena izan da inor ez dela kexu agertu musika eta parranda eten digutelako, alderantziz: presio moduko bat sentitu da berehala giroan, zurrumurruak eta...
Read MoreAusarten Kluba, bullyingari aurre egiteko
Jazarpen kasuak azaleratu eta konponbidea aurkitu ahal izateko, ikaslez osaturiko Ausarten Kluba sortu dute Terrassako ikastetxe batean: “Ausarta eta salataria ezberdindu behar dira: salataria da sekretu bat gordetzen ez dakiena, baina sekretu horren erruz norbait sufritzen ari bada, kontatzea da laguntzeko modua”, diote 10 urteko Sanaa eta Antoniok. “Benetako ausartek biktima defendatzen dute” Isiltasuna apurtzearen garrantzia, laguntasuna, enpatia, erasotzailearen aurrean taldeak duen...
Read MoreEskola garaian jasan zuen bullyinga komiki arrakastatsu bihurtu duen idazlea
10 urte zituenean, Fanny Britt idazle kanadarrak eskola jazarpena sufritu zuen, urtebetez. Batez ere bi heldulekuk atera zuten zulotik: liburuetan aurkitutako babesak, eta ezagutu zituen beste neska batzuen laguntasunak. Jane, le renard & moi (Jane, azeria eta ni) komikian jaso du “haurtzarotik bizkar gainean daramadan istorioa”, nerabeentzat eta hezitzaileek material gisa erabiltzeko aproposa. Pintadak komunean eta txutxu-mutxuak 12 hizkuntzatara itzulia (berriki azkena,...
Read MoreLekuko pasiboak konplizeak gara
Denok egin dugu noizbait: whatsap taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu, pareko espaloian eskutik emanda doazen bi mutilei marikoi deitzen ari zaizkien arren entzungorrarena egin, lagunarteko makina bat komentario arbuiagarri pasatzen utzi… Bullyingaren aurkako metodo arrakastatsuek erakutsi...
Read MoreKamerak ikastetxeetan?
Bullying edo eskola-jazarpen kasu batzuetan, “ikastetxean kamerak ezartzea beharrezkoa” dela adierazi dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Vocento taldeari, “kasu batzuk lekukorik gabe ematen direlako. Bitartekoak jartzea beharrezkoa da, beti ere hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuz”. Ertzaintzak hamar hilabetez ikerturiko kasu bat, El Correok argitaraturikoa, hartu du adibide fiskal nagusiak, kameren laguntzaz atzeman ahal izan zutelako ikasle erasotzailea. Gehienetan,...
Read MoreBullyingaren hamargarren urteurrenean hainbat gogoeta
Hamar urte beteko dira aurten: beherakoak jota, galtzak zikindu zituen mutikoak. Bere ikaskideetako batzuen irain, jipoi eta jazarpen zerrenda luze baten abiapuntua izan zen. Urtebetera, ikasgela komuneko paperaz bete eta “Beherakoaren urteurrena” idatzi zioten arbelean. Handik egun gutxira, eskolara joateari utzi ziolarik, bere burua Hondarribiko harresietatik behera bota zuen 14 urteko Jokin Zeberiok. Hamar urte iragan diren arren, bullying-a oraindik ere arazo larria dela agerian utzi du...
Read More

Iruzkin berriak