Hezkuntza oposaketetako deskalabrua
Hezkuntzako oposaketak abiatu dira EAEn, eta asko dira haserre dauden irakasleak. Hainbat arlotan, eskainitako plazak ez dira beteko, lehenengo fasean bertan gutxiago izan direlako azterketa gainditzea lortu dutenak. Hala gertatu da, adibidez, Historian, Fisikan edo Matematikan (eskainitako plazen herenak baino ez du gainditu lehenengo azterketa Matematikan, gutxi gorabehera), eta Teknologiako 60 plazetarako 60 irakaslek egin dute aurrera lehenengo fasean. 2016an antzera gertatu zen, eta orduan...
Read MoreBalio gehiago eman behar al zaio esperientziari hezkuntzako oposaketetan?
Espainiako Hezkuntza Ministerioak erkidegoetako ordezkariak deitu zituen pasa den ikasturte amaieran. Proposaturiko aldaketen artean, oposaketetan balio gehiago ematea irakasleen esperientziari. Eztabaida piztu da sarean, zein ote den filtrorik egokiena, azterketa ala urtetako lana. EAEko azken oposaketetan, gutxiago hartu dute aintzat esperientzia: lehen, azterketa gainditu gabe ere bigarren fasera pasa zitezkeen hautagaiak, eta esperientziak emandako puntuak aintzat hartzen ziren; orain,...
Read MoreErditze gelatik zuzenean azterketara: tratu bidegabea ala fabore-tratua?
Erditu berritan, lorik egin gabe, oraindik epiduralaren eraginez hankak ezin mugiturik eta odola zeriola, ebakuntza gelatik zuzenean ospitaleko beste gela itxi batera eraman zuten, gurpildun aulkian, oposaketetako azterketa gainerako hautagaien une berean egiteko. Deskantsatzen ez utzi izana eta azterketa baldintza negargarrietan egin izana salatu du Madrilgo emakume batek, baina kritiken jomuga ere bihurtu da emakumea bera, hainbatek dioelako haurdunek fabore-tratua jasotzen dutela azterketa...
Read MoreGure irakasleek ez dute maila ematen?
577 plaza betetzeko 3.000 irakasle baino gehiago aurkeztu berri dira oposaketetara EAEn, eta hala ere bete gabe geratuko dira plazetako batzuk, azterketa gainditu duten irakasleen kopurua eskainitako plazena baino txikiagoa delako, hainbat arlotan. Edo balio ez duten ehunka irakasle ditugu ikastetxeetan lan egiten, edo neurgailu desegokia eta antzua dira oposaketak. Oro har, oso azterketa zaila izan dela adierazi dute irakasleek, eta adibidez Matematikakoek (%80k ez du azterketa gainditu eta ez...
Read MoreOposaketak kontzertatuetako irakasleei?
Ikastetxe kontzertatuetako irakasleei oposaketa modukoak egiteko aukeraz aritu zaigu Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria: “Negoziazio batean egon daitekeen proposamena da, diru publikoa jasotzen dutela ikusarazteko”. Kontzertatuan lanean ariko balitz, hala egingo lukeela dio Mendozak, “irakasleen kontratazioetan gardentasuna frogatzeko, baina horrek ez du esan nahi kontzertatuetako kontratazioak gardenak ez direnik”. Gai arantzatsua, inondik inora, bi hari-muturren...
Read More

Iruzkin berriak