Espetxeak, mediku eta artapenik gabeko ospitale arriskutsu horiek
Hitzaldi polita eman zuten 21ean Juan Gervás eta Mercedes Perez-Fernandez doktoreek Iruñeko Katakraken. Medizina klasikoa edo akademikoa egiten duten senar-emazteok ezagunak dira bai beren El Mirador blog propioan eta bai CESCA taldean egiten duten lan kritiko garrantzizkoagatik. Katakrakera zetozen “La expropiación de la salud“ aurkeztera. Espetxeetan direnentzako oroimen bat eduki zuten. Kartzelak dira, zioten, sendategi edo ospitale erraldoiak artatze mediku barik jitoan...
Read MoreGipuzkoan EAJ-PSE errejimena garaile
Bihotzaren sakonean maite baititut munduak bizilagun eman dizkidan gipuzkoar guztiak, Atez Atekoaren kontra balkoietan zabor zorroak erakusten dituztenak barne, pronto nago entzuteko lurralde honek aginte guneetatik Syriza kanporatzeko eduki dituen arrazoi guztiak. Baita elkar ukatzen duten arrazoiak izanda ere. Hondakinetan azkarregi joan dira (Orion eta Urnietan nabarmen geratzen den bezala). Hondakinen azpiegiturak ez dituzte antolatu. Bake prozesuan aski sendo ez dute jokatu. ETAren...
Read More5.200 milioiko isunarekin estali nahi dute mega-bankuek Forex eskandalua
AEBetako auzitegiek ontzat eman dute hilabete luzez JPMorgan, Citigroup, Barclays, RBS, Bank of America eta UBS banku handiekin landutako ituna: 5.200 milioi euroko (6.000 milioi dolar) isuna ordainduko dute urte luzez elkar hartuta manipulatu dituztelako munduko moneten arteko eguneroko prezioak. Duela hilabete beste isun historiko bat ezarria zioten AEBetako agintariek Deustche Banki manipulazio beragatik. Handiak ala txikiak ote dira isunok? Hasteko, neurria. Zigorrok, zehazki esateko...
Read MoreClichy-sous-Bois: polizien absoluzioak gogorarazi ditu 2005eko gazteen heriotzak eta ondorengo liskarrak
2005eko urrian Frantziako Estatuko kaleak sutan jarri zituen gertakizunaz astelehenean, maiatzak 18, eman dute epaia: auzitegiak errugabetzat jo ditu poliziak eta Clichy-sous-Boisen motiborik gabe agenteengandik ihesi transformagailu elektriko batean ezkutatuta hil ziren bi gaztetxoen heriotza halabeharrari egotzi. “Polizia zurien hitzak irabazi du“, deklaratu du haserre gazteen familien abokatuak. Epaia finkoa da eta apelaziorik gabea. Europar askok liskar haietatik ikasi zuten...
Read MoreZorraren mekanika Yanis Varufakisek gu garen ezjakinoi esplikatua
Greziaren kiebra den ekaitz gobernagaitzaren kudeaketak izar mediatiko bihurtu duen Yanis Varufakis ministroaren liburu berri bat plazaratu da euskaldun gehienek ulertzeko moduko hizkuntza batera: “Economía sin corbata. Conversaciones con mi hija“. 2014an grezieraz argitaratu zen “Μιλώντας στην κόρη μου για την οικονομία” tituluz. Botoa emateko eskubidea aspaldi eskuratu arren mundua mugitzen duen diruaz gaztetxoak bezain ezjakin...
Read MoreFunesen astelehenean ez zen ezer berezirik gertatuko gipuzkoar askorentzako
Gaurko Diario Vasco miatu dut birritan Funes ba ote den begiratzeko. Nafarroan bizi ez garen euskaldunoi Berriak ezagutarazi digu albistea: “Bi behargin hil dira Funesen, oso gora igota zebiltzala erorita“. Garak ere bai: “Dos trabajadores fallecen en un accidente laboral en la empresa Ultracongelados Virto de Funes“. Orobat Noticias taldeko periodikoek: “Mueren dos operarios al caer de 50 metros en una obra en Funes” (nahiz eta bi obrero gaixoek metro...
Read More“Post Crash Economics” eguna ospatu dute ekonomia ikasleek mundu osoan
Garai garratzak izpiritu kritikoari eutsiz ekonomialari izan nahi duten ikasle gazteentzat: nork esan behar zigun 2015. urtean ikasketa planen artean Karl Marx, Paul Sweezy edo J.A. Shumpeter bezalako autoreak ezagutzeko eskubidearen alde borrokatu beharko zutenik? Ortodoxia neoliberalaren katalogoan sartzen ez diren beste ekonomialari inportanteak unibertsitateetako erreferentzien artean berriro sartzea, hori baizik ez dute eskatu 30 herrialdeetan maiatzaren 5ean. #PluralEconDay marka ezazu...
Read MoreTelefonica eta Movistarren dena da prekario, baita langileen greba ere
Lerroon aldameneko afixa txikiak (folio soil fotokopiatua, platanoaren gerriari celloz lotua) harritu ninduen duela hamabost egun Tolosako Triangulo plazan baina laster ahaztu nuen. Inon ez baita albisterik ez entzuten, ez ikusten, ez irakurtzen, Espainiako Estatuko konpainiarik handienaren langileek daramaten borrokaz. Nahiz eta apirilaren 7tik ari den luzatzen mobilizazioa. Euskaraz oso ondo idatzitako (biba zuek!) paskinean azaltzen dute zergatik doazen grebara Telefonicaren (Movistar da...
Read More
Iruzkin berriak