Fukushima+4: ahaztea da are latzagoa gertatu dakigun bide segurua
2011ko ekaineko LARRUN prestatzen ari ginela, Fukushimako istripuaz galdetu genion ingurumen gaietan Espainiako aditu handietakoa den Alfonso del Val Pankorbokoari. Hilabete gutxi lehenago gure begien aurrean gertatzen ikusia genuen Lurrak ezagutu duen hondamendi atomikorik bortitzena eta katastrofearen handiaz jendea oharturik, zentral nuklearren aroa ixten hasteko tenorea iritsia zela zirudien. Elkarrizketa inprimatuan modu borobilagoan bildu arren, gogoan dut galdetu niola: “Alfonso,...
Read More#fukushima Japoniatik hondamendiak jaurti 134 zesioa iritsi da Kanadaraino
Albistea The Vancouver Sun egunkariak zabaldu du: “Troubled waters: Nuclear radiation found in B.C. may pose health concerns. Discovery of Fukushima radioactivity raises concerns for local marine life, and the effect it may have on humans” (Urak arre datoz: Columbia Britainiarrean aurkitutako erradiaktibitateak osasunaz kezkatzeko modukoak dira. Fukushimako erradioaktibitatea aurkitu izanak piztu ditu hemengo itsas biziari buruzko eta gizakietan eduki ditzakeen ondorioei buruzko...
Read More#fukushima 3. urteurrenean ‘Furusato’, sorterria galdu dutenen kanta
Duela bi urte ezagutu genuen Furusato kanta ederra, orduan 15 urte zeuzkan Kokoro Fujinami telebistako aktoresak Fukushimaren oroimenezko elkarretaratze batean kantaturik. Bideo honetan entzun daiteke neskatilaren mintzoa ingelesezko azpitituluekin eta 04:20tik aurrera kanta bera, beheko aldean euskaraturik irakurtzen ahal direnak: «Egun on, guztioi, Kokoro Fujinami dut izena. Urtea bete da Japoniako ekialdeko lurrikara handia gertatu zenetik. Martxoaren 11z geroztik nire iritzien norabidea...
Read More#fukushima: Naoto Matsumura Europan dabil nuklearrak ixteko eskatuz
Fukushima-Daiichiko zentral nuklearraren hondamendiaren 3. urteurrenakari, Frantzia, Alemania eta Suitzako militante antinuklear andana batek Europara konbidatu du Naoto Matsumura “Fukushimako azken gizakia” deitu dutena. Joan den Asteko Net Hurbilen aurreratua dugu zerbait: “Fukushimako zentraletik oso hurbil Tamioka herrian bizi den gizon honen istorioa kontatu da aurreko Net Hurbil batean. Agintarien esana betez Matsumurak ere alde egin zuen arren, oharturik Japoniako...
Read MoreTEPCOk dirua jarri zuen politikari pro-nuklearren kanpainak pagatzeko (#fukushima)
The Asahi Shimbun egunkariak aurkitu du denek zekitena: “Utilities secretly buy tickets for pro-nuclear minister’s fund-raisers“, alegia, konpainiek ezkutuan lagundu zituztela politikari pro-nuklearren hauteskunde kanpainak). Hauteskundeetan enpresa nuklearretako buruzagiek esku hartzen zutela jakina zen, baina kasu honetan enpresek berek ezarri dute dirua. Anonimotasuna zaindu nahian, 200.000 yen (1.400 euro) arteko laguntza txiki ugaritan egin zuten. Horrela, Tokioko Gobernuan...
Read MoreFukushima: aterberik gabeko eskaleak, deskontaminazioan langile
Abenduaren azken egunean Reuters agentziak zabaldu du Mari Saito eta Antoni Slodkowski kazetarien kronika zorrotza: “Special Report: Japan’s homeless recruited for murky Fukushima clean-up” (Informe berezia: Japoniako aterperik gabeak kontratatzen dituzte Fukushimako garbiketa lan ilunetarako). Informazio aberatsez betetako argazkiez gain bideo zirraragarria ere eskaini dute: “Plight of homeless in Fukushima cleanup” (Fukushiman garbiketa lanetan ari diren etxerik...
Read MoreFukushima-4ko biltegia husten hasi dira
Azkenean gaur ekin dio TEPCO konpainiak Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari. “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)” kronikan azaldu ditugu operazio honen tamaina eta arriskuak. 400 tona erregai usatu oso erradioaktiboz ari gara, 1.300 barratan (batzuek 1.500 aipatzen dituzte) banatuta daudenez. Gauzak onbidean, operazio konplexu hau 2015 hasiera bitartean luzatuko da. Bide batez, gaur...
Read MoreEgin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)
Aste honetako Net Hurbilen gaia: “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten“. Azaroan ekin behar diote TEPCOren langileek Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen erregai biltegia husteari, nahiz eta operazioa aste pare baterako atzeratu duten “Fukushima-4ko erregai biltegia husteko lanak atzeratu egin dituzte” albistean aurreratu genuenez. Lurrikarak birrindutako eraikinean bi urte eta erdiz goiti egoera tamalgarrian edukitako erregaiok leku seguruago...
Read MoreFukushiman 7,3ko lurrikara, orain Francisco tifoia, laster Likema
Iturri batzuk aipatzen dute 7,3 gradukoa izan dela, zenbaitek 7,1ekoa, beste batzuek 6,8koa, gaur goizaldeko ordu biak pasatxotan (Euskal Herrian atzo ilunabarreko 7ak pasa berritan) Fukushima astindu duen lurrikara. Lehen momentuan agintariek tsunami alerta abian jarri duten arren, ez da horrelakorik gertatu, nahiz eta Fukuleaksek (“Tsunami Warnings Over, No Immediate Damage Noted At Fukushima Daiichi“) nuklearrean ari diren langileen iturrietatik jakin ahal izan duen beste zentral...
Read More‘Francisco’ eta ‘Likema’ tifoiak Fukushimara hurbiltzen ari
Bi tifoi (ez bakarra Diario Vascok gaur “Fukushima, en alerta por el segundo tifón en diez días” albistean dioen bezala) ari dira hurbiltzen Japoniako uharte nagusira: Francisco eta Likema dira. Arazoa da, Fukuleakseko kolaboratzaileek “More Typhoons Approaching, Landslides & Earthquakes At Fukushima Daiich” analisian azaldu dutenez, honek oso egoera ez-ohikoa eragin dezakeela, bata bestearen ondoan egonik, Likemak itsaso aldera jotzeko bidea itxi diezaiokeelako...
Read More
Iruzkin berriak