Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz berripapera: 26. zenbakia
Urr05 0

Soziolinguistikaz berripapera: 26. zenbakia

Atalak: Sailkatu gabea

26. zenbakia / 2009ko iraila

Word
dokumentua
/Pdf
dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

HAUSNARTU
– II Euskal Soziolinguistika Sarien. Deialdia

Soziolinguistika Klusterrak HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien
II. edizioaren deialdia egin du.

Sarituko dira euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren
inguruko lanak, eta beste ezagutza-esparruetatik ere (zuzenbide, soziologia,
ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia…)
euskal soziolinguistikaren eremura egokitutako lanak.

Hiru sari banatuko dira, 1.000 €, 700 € eta 500 €koak.
Lanak bidaltzeko epea 2009ko azaroaren 15a izango da.

Informazio gehiago:

  • http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3653

Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa. Ikerketa
lana burutu du soziolinguistika klusterrak

Proiektu honetan, beren harremaneko eguneroko hizkuntza gaztelaniatik
euskarara aldatu duten bikoteen kasuak ikertu dira. EAEn aldaketa hori
eman duten bikoteen ibildideak aztertu dira, aldaketa-prozesu horien klabeak
ezagutu eta orokortu nahian. Modu horretan, gainera, hizkuntza-ohitura
aldatzearen fenomenoari buruzko ezagutza bat ere eskuratu nahi izan da.

Proiektu honen ideia Buruntzaldeko transmisioa indartzeko programaren
baitan sortu zen, eta ikerketan eskuratu den informazioa, besteak beste,
Familia bidezko transmisioa indartzeko egitasmoetan erabil daiteke.

Informazio gehiago:

  • http://www.soziolinguistika.org/eu/proiektuak/erakus/3035
  • ARGIA: “ Gaztelaniatik euskararako abentura” http://www.argia.com/argia-astekaria/2198/hizkuntza-ohiturak-bikoteetan

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan Soziolinguistika
Klusterraren parte hartzea

Kongresuak Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza du gai nagusitzat,
eta Gasteizen burutuko da 2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an.

Kongresu horren baitan SL Klusterrak bi saio antolatu ditu Maria-Jose
Azurmendiren eta Pablo Suberbiolaren ardurapean. Bi saiook Hizkuntza ekologia
eta hizkuntzen garapen iraunkorra gaien inguruan izango dira. Saioak azaroaren
19an izango dira.

Informazio gehiago:

  • http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/congresos/xvii/
  • http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4000

BAT Aldizkaria 71. zenbakia kalean

BAT aldizkariaren 71. zenbakia Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren
omenez kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak.

Aldizkariaren sarreran urtetan lankide izan direnen hitzetan: “Laurogei
urte betetzear dituela eta, urteurren horrek aukera eman digu aspaldian
eskaini nahi genion omenalditxoa egiteko. Badakigu ale bakarrak nekez
estaltzen ahal duela Joxe Luisen itzala. Halaz guztiz, motz geratuko garela
jakinda ere, BAT aldizkariko ale hau eskaini nahi izan diogu. […]
Esan dezakegu konpromisozko lankidetza zintzoa eskaini digula: zenbaitetan
egoera zailek nahigabetuta, baina beti ilusioz gainezka. Landare arantzadunak
ingurumarian eta txilarrak loretan, horrela ezagutu dugu txilardegia.
Eskerrik asko, bihotzez, Txillardegi.”

Aldizkariak bildutako lanak:

  • Eskaintza. Olatz Altuna, Maria-Jose Azurmendi, Iñaki Martinez
    de Luna
  • Hitzaurre gisa. Belen Uranga

I. ATALA. Txillardegiren lanaren omenez

  • Ohar biografiko – bibliografikoa
  • Txillardegiren omenez: Aitortzak. Maria-Jose Azurmendi
  • Gogoetak. Maria-Jose Azurmendi
  • Omenez. Xabier Isasi
  • Euskararen erabilera aztertzeko oinarri zientifikoak. Xabier
    Isasi
  • Txillardegi glotopolitikan. Imanol Esnaola
  • Euskal Herria eta Euskara. Pilartxo Etxeberria
  • Hizkuntza eta nortasuna Txillardegiren lanean: ondaretik praktikara.
    Jacqueline Urla
  • Txilar sorta bat. Joxe Manuel Odriozola
  • Gizon begi-goritu. Paulo Agirrebaltzategi

II. ATALA. Txillardegiri eskainitako lanak

  • Txillardegirekin elkarlanean. Erramun Baxok
  • Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian. Erramun Baxok
  • Txillardegiren omenez. Ainhoa Beola
  • Txillardegiren omenez. Feli Etxeberria, Iñaki Pikabea,
    Beronika Azpillaga
  • Gazte unibertsitarioen bizipenak hizkuntza ikaskuntzan. Feli
    Etxeberria
  • Hiztunen generoaren eta adinaren pertzepzioaz. Iñaki
    Gaminde
  • Euskararen transmisioa familia bidez indartzeko tailer pilotua Buruntzaldean.
    Xabier Elortza, Alex Mungia, Nekane Goikoetxea, Iñaki Pikabea
  • Hizkuntza aldaketa bikoteen harremanean: ikuspegi teorikoa eta ikerketaren
    ondorioak. Pello Jauregi, Pablo Suberbiola

EKIMENAK
ETA KANPAINAK

HIZNET
Hizkuntza Plangintza Graduondokoan izena emateko epea zabalik

[HIZNET]

HIZNET Eusko Ikaskuntzaren ASMOZ fundazioak antolatzen duen ikastaroa
da, Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko titulua, eta Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzaren bermea duena.

Ikastaroa 2009ko azaroaren 2an hasiko da eta uztailaren 30a bitarteko
iraupena izango du. Hartzaileak egun euskara teknikari lanetan diharduten
edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiak dira,
egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean duten gaitasuna
eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten. Herri administrazioan,
hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun
publikoa dutenak, euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik
abia daitezen ere ikastaroaren hartzaileak izan daiteke. Izen-emateko
epea urriak 6a artean izango da.

Informazio gehiago:

  • http://hiznet.asmoz.org/index.php?option=com_content&task=view&id=12&Itemid=26

AEK eta HABEren matrikulazio kanpainak

Batzuetan biderik laburrena da onena lelopean
abian jarri du AEKk aurtengo matrikulazio kanpaina. Bere eskaintzaren
artean dago maila guztietako eskola hartzeko aukeraz gain, titulu homologatuak
prestatzeko aukera; administrazioko langileei bereziki zuzenduak, autoikaskuntza
bitartez burutu daitezkeenak, on-line ikastaroak eta baita ikasitakoa
praktikara eramateko programak ere.

Informazio gehiago:

  • http://www.aek.org/

HABEk ere, ikastaro berriari ekin dio. Donostian, irailaren 8an emandako
prentsaurrekoan izan ziren Ramon Etxezarreta, Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
Eugenio Mujika, HABEren zuzendari nagusia, Josu Esnaola, udal euskaltegien
ordezkaria eta Juan Carlos Murillo, euskaltegi pribatu homologatuen ordezkaria.

Informazio gehiago:

  • http://www.ikasbil.net/jetspeed/

KONTSEILUAK Lankidetza Hitzarmena sinatu du hogei
udal baino gehiagorekin

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatu
du hainbat udalekin. Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian
bildutako udaletako ordezkariekin, hizkuntza-politika hobetzea helburua
duen hitzarmena sinatu du Kontseiluak. Oraingoz hitzarmen horretan Kontseiluarekin
parte hartu duten udalak honakoak dira: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate,
Bergara, Berriozar, Deba, Elorrio, Eskoriatza, Hernani, Igorre, Legazpi,
Leitza, Lezo, Markina-Xemein, Muskiz, Ordizia, Pasaia, Segura, Uharte,
Urretxu, Villabona, Zumaia.

Informazio gehiago:

  • http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=147&lang=eu
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1254120518

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko ekimena
Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak

Mobilizazio-deia egin dute bi erakundeek, urriaren 24an Baionan, “Hizkuntza-politika
ausarta garatzeko euskarari lege-geriza. Euskara hizkuntza ofiziala”
leloarekin. Bilbon egindako prentsaurrekoan adierazi dute, deialdia euskaltzale
guztiei zuzenduta dagoela, behar-beharrezko baita guztien engaiamendua.
Manifestazioa, arratsaldeko bostetan izango da.

Informazio gehiago:

  • http://www.kazeta.info/euskalherria/hizkuntz-guttituen
  • http://www.deiadar.org

Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak
hitzarmena berritu dute

Irailaren 22an sinatu zuten Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutiak
eta Nafarroako Gobernuarenean Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak.
Akordioaren arabera 2009ko eginkizun nagusiak honakoak izango dira: Euskararen
Herri Hizkeren Atlasa egiteko Nafarroako 4 herritako grabazioak euskarritan
paratu eta ematea, Koldo Zuazoren Sakanako euskara. Burundako hizkera
argitalpenaren prestaketa, Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari dagozkion
lanei jarraipena ematea, Terminologia juridiko-administratiboari buruzko
jardunaldia eta Nafarroako euskalkien egoerari buruzko azterketa egitea,
besteak beste.

Informazio gehiago:

  • http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=514&lang=eu&view=article

ALBISTEAK

Eremu
mistoa zabaltzea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak eremu mistoa zabaldu eta euskararen legea aldatzeko
proposamena onartu du, PSNk, Nafarroa Baik eta Nafarroako Ezker Batuen
aldeko botoekin. UPNk ezezkoa. eta CDN abstenitu egin zen. CDN-ren abstentzioak
eragin zuzena izan du Nafarroako Gobernuan.

Informazio gehiago:

  • http://www.argia.com/albistea/eremu-mistoa-zabaltzea-onartu-du-nafarroako-parlamentuak-cdn-abstenitu-arren

Euskaltzaindiak 90 urte bete ditu

[Euskaltzaindia]

2008tik ari da ospatzen Euskaltzaindia bere 90. urteurrena. 2008ko urrian
Iruñean egin zen XVI. Nazioarteko Biltzarrarekin hasiera eman zion
Akademiak bere ospakizunari eta ordutik hona beste hiru ekitaldi egin
ditu Euskaltzaindiak: Gasteizen -Arabako Foru Aldundian-, Ipar Euskal
Herrian -Hazparneko Elgar Kultura Etxean-, eta Bilbon -Akademiaren egoitzan-.

Bilbokoaren ostean, datorren urrian egingo du Euskaltzaindiak urteurreneko
azken ospakizuna, Donostian, bi egunetan: urriaren 8an emanaldi artistiko
bat egingo da, Kursaalen, eta urriaren 9an ekitaldi instituzional bat
burutuko, Gipuzkoako Foru Aldundian. Akademia hor elkartuko da agintari
publiko eta gizartearen eta euskalgintzaren ordezkariekin.

Informazio gehiago:

  • http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=513&lang=eu&view=article
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1248072623

195 Entitate berrik eskuratu dute bai euskarari
ziurtagiria krisi garaian

[BAI Euskarari Ziurtagiri Elkartea]

“Krisi garaian euskaran inbertituz” izenburupean prentsaurrekoa
egin du Ziurtagiriaren Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunean. Rober Gutiérrez
Ziurtagiriaren Elkarteako zuzendariak Bai Euskarari Ziurtagiriak azken
urtean izan dituen lorpenen berri eman ostean, krisi garaian euskaran
inbertitzeko argudioak azaldu ditu. Gutiérrezekin batera agertu
dira Kiroljokoa enpresako marketing teknikari Imanol Amiano eta Arlan
enpresako zuzendari Igor Landaluze. Bi enpresek Bai Euskarari Ziurtagiria
daukate, eta euskarak nahiz Ziurtagiriak haien eguneroko jardunean nola
eragiten duten azaldu dute.

Informazio gehiago:

  • http://www.baieuskarari.org/
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1248157828

Nazio Batuen Erakundeko Umeen Eskubideen Batzordeak
gomendio berriak egin dizkio Frantziari hizkuntz eskubideen karietara

[KAZETA Info]

Dagoeneko Nazio Batuen Erakundeko hiru instantzia ezberdinetatik “oharpenak”
jaso ditu Frantziako Gobernuak. Espreski, aditu independenteak eginiko
txostenak eta eskubide sozial eta ekonomikotaz arduratzen den batzordeak
gomendioak egin zizkioten Estatu frantziarrari hizkuntz eskubideak aitortzen
ez dituelako. Hexagonoan gutxiengoak ez direla argudiatu du Frantziak,
umeek bere ama hizkuntzan hazteko duten eskubidea onartzen duen araua
errefusatu duelarik. Jarrera hori ikusita, NBEko Umeen Eskubideen Batzordeak
aholku berriak eman dizkio Estatu frantziarrari.

Informazio gehiago:

  • http://www.kazeta.info/euskalherria/nbeko-umeen-eskubideen-batzordeak-gomendio-berriak-egin-dizkio-frantziako-gobernuari-hizkuntz-eskubideen-karietara

AGENDA

KILOMETROAK,
urriaren 4an Donostian

[Argia.com]

Urriaren 4an ospatuko da Kilometroak, Hirekin mundura lelopean. Aurten
Donostiako Zurriola ikastolak antolatu du jaialdia, eta ekitaldiz beteriko
sei guneko zirkuitua prestatu dute. Horien artean, Mikel Laboari Txoriak
txori abesti ezaguna kantatuz eskainiko dioten omenaldia. Bildutako dirua
Zurriola Ikastolaren eta Barandiaran Lizeoaren hezkuntza eskaintza zabaltzeko
erabiliko da.

Informazio gehiago:

  • /http://www.argia.com/albistea/kilometroak-urriaren-4an-donostian

2010eko Araba Euskaraz Agurainen izango da

1985. urtean Lope de Larrea ikastolak antolatu zuen Araba Euskaraz.
25 urte geroago Aguraingo Lautada Ikastolak hartuko du lekukoa. Lautada
Ikastola berria da, Arabako Ikastolen Federazioan sartu berri da. Mariaren
Bihotza ikastetxea kudeatzen zuten mojek ardura utzi eta gero, gurasoek
kooperatiba bihurtzea erabaki zuten. Hil honetan hasi dute lehenengo ikasturtea
eta datorren urteko ekainaren 20rako, Gogo biziz lelopean, Araba Euskaraz
antolatuko dute.

Informazio gehiago:

  • http://www.argia.com/albistea/2010eko-araba-euskaraz-agurainen-izango-da

Hizkuntza gutxituak administrazioan: “Geroaren
oinarriak orainean finkatzen” jardunaldiak

[Argia.com]

Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean
finkatzen jardunaldiak urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizko Villa
Suso Jauregian, Eusko Legebiltzarrak antolatuta. Beste herrialde batzuetan
hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan nola erabiltzen diren ezagutzeko,
nazioarteko adituak etorriko dira. Baina jardunaldi hauetan bertako esperientziak
entzuteko aukera ere izango da. Izena emateko epea eta bideak uda ondoren
argituko dira, baina egitaraua jada prest dago.

Informazio gehiago:

  • http://sustatu.com/1248257507?utm_source=newsletter&utm_medium=email
  • http://www.argia.com/albistea/eusko-legebiltzarrak-hizkuntza-gutxituei-buruzko-jardunaldiak-antolatu-ditu-urrirako
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1252046813

LINGUAMON erakundeak eta Hizkuntza Aniztasunaren
Aldeko Munduko Sareak nazioarteko sinposioa ospatu dute

LINGUAMON erakundeak eta Hizkuntza Aniztasunaren aldeko Munduko Sareak
(Xarxa Mundial per la Diversitat Lingüística) Nazioarteko
Sinposioa ospatu dute, Bartzelonan, iragan irailaren 29 eta 30ean. Bere
helburua hirukoitza izan da: ziberespazioan hizkuntza guztien presentziaren
garrantziaz gizarte sentiberatasuna lantzea, interneten hizkuntzen presentzia
neurtzen dituzten tresnak ezagutzea eta hizkuntzalari eta teknologia berrietako
adituen arteko elkargunea sortzea izan da.

Informazio gehiago:

http://www10.gencat.net/pres_casa_llengues/AppJava/frontend/noticies_detall.jsp?id=252&idioma=1

IRITZIAK
– ELKARRIZKETAK – ARTIKULUAK

  • Karmen Irizar. Aitzakia tekniko berriak; arrazoiak,
    betikoak http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1245652813
  • Rober Gutierrez: Euskara: berrikuntzarako balioa.
    http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1253516057
  • Battittu Coyos: Gaur egungo euskara eta euskarazko
    eskola-irakaskuntza Ipar Euskal Herrian. http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1247726700
  • Yolanda Ruiz de Zarobe. Es un mito que haya gente
    con un talento natural para aprender lenguas. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/07/16/sociedad/gipuzkoa/d16gip10.1541461.php
  • Jean Paul Bronckart. Hizkuntza bat baino gehiago
    erakusteko muga bakarra baliabide falta da. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-09-18/013/004/%C2%ABHizkuntza_bat_baino_gehiago_erakusteko_muga_bakarra_baliabide_falta_da%C2%BB.htm

ARGITALPEN
GOMENDATUAK

HABE Liburutegiak
eskuratu berriak

  • Pere Comellas :Contra
    l’imperialisme lingüístic : a favor de la linguodiversitat
  • Michel Candelier : Conscience
    du plurilinguisme : pratiques, représentations et interventions
  • José Jesús de Bustos Tovar Silvia Iglesias Recuero:
    Identidades
    sociales e identidades lingüísticas

MULTILINGUAL MATTERS Argitaletxea

  • Jasone Cenoz: Basque
    Educational Research from an International Perspective

EUSKALTZAINDIA

  • Jurgi Kintana Goiriena: Intelektuala
    nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Lasarte-Oriako gazteak
  • Euskararen historialariak
  • Aipatzen eta aipatzen
  • Algoritmoa(k)
  • 10 ohar (arin) maorierari buruz

Iruzkin berriak

  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan
  • Barbarizazioa - Garaigoikoa(e)k A casa do amo bidalketan
  • Lehen jabetze eskola sortu da Gasteizen(e)k Zer da soziolinguistika domestikoa? bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA