Euskaldunak edo aukerak: bizi-praktikak
Jakinek ekaina amaieran jardunaldi oso interesgarriak egin zituen Herria, estatua, nazioa eta euskara izenburupean. Dena interesgarria izanda, nik Eduardo Apodakaren aipu hau nabarmendu nahi dut:
“Garai batean egiten ziren nazio erroldak eta nazio erroldetan jendea zenbatzen da modu askotan, zenbat gizon eta zenbat emakume, edo zenbat euskaldun eta zenbat erdaldun. Aspalditik esaten dut niri berdin zaidala zenbat euskaldun dauden esate baterako Tafalla batean. Nik jakin nahi dudana da zenbat bizi-praktika egiten diren euskaraz Tafalla baten. Eta hara baldin banoa, zer aukera dudan nik euskaraz egiteko eroso eta pareko. Aukeretan jartzen dut nik arreta eta aukeretan galtzen dugu asko. Euskaldun kopuruak zenbatu beharrean aukerak zenbatzen baldin baditugu, galtzen dugu asko.”
Zer pentsatu latza ematen du Apodakarenak.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks