Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Hiztun oro normalizatzaile bihurtu
Ira14 0

Hiztun oro normalizatzaile bihurtu

Atalak: Sailkatu gabea

Argia aldizkarian idatzi dudan artikulua. Eskerrik asko Onintza!

Gurean ez da oso ohikoa esaldi berean hizkuntza normalizazioa eta
justizia soziala berbak aurkitzea. Gurean ez da oso ohikoa honen moduko
galderak egitea: izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz? Hori dela
eta, Galizia aldera jotzea erabaki nuen uztailean,
hango udako ikastaro batera.

Hizkuntza teknikarien koordinadorak eta A Coruñako (Galizia) unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan uztailean.

Hizkuntza teknikarien koordinadorak eta A Coruñako (Galizia)
unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan uztailean.

Ikastaroa Carballo herrian izan zen, A Coruñan. CTNLk (Coordinadora de
Traballadores/as de Normalización da Lingua, hango hizkuntza teknikarien
elkarteak) eta A Coruñako unibertsitateak antolatu zuten, hiru
egunetan. Hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala jarri nahi izan
zituzten harremanetan. Horretarako, ekologistak, etorkinak,
ekintzaileak, feministak, lesbianen eskubideen aldekoak, gazteak eta
abar gonbidatu zituzten jende aurrera.

Galizieraren alde egitea zuzena da, bidezkoa da. Eta zuzenak diren
beste aldarrikapenekin bat egin behar du galizierak. Horixe da
jardunaldietan antolatzaileek ateratako ondorio nagusia. Beste ondorio
batzuk atera ditut nik bederen. Agian, horiek gure hizkuntza egoerara
egokitzeko bide ez oso malkartsua izan dezakete.

Behin baino gehiagotan aipatu zuten autokonfiantza hitza hizlariek eta
jardunaldietako partehartzaileek, modu horretan zein bestelakoetan
(harrotasuna, boteretzea…). Galizieraren alde jardun dutenak orain arte
goi mailako funtzioei begira aritu dira: unibertsitatea, komunikabideak,
irakaskuntza, administrazioa, justizia… Goi mailako funtzioei begira
eta maiz administrazioari eskean.

Baina gauzak aldatzen ari dira, apurka bada ere. Hor daude azken urtean sortu diren partaidetza herritarreko komunikabideak (Sermos, Praza, Dioivo), partaidetza herritarreko eskolak (Semente, Galiza co galego ekimena), interbentzio eredu berriak (Burela eredua) eta abar.

Eta agian, ziaboga hartzeko unea heldu dela adierazi zuten
jardunaldian. Agian, estrategia aldatzeko unea heldu dela. Horrek ez du
esan nahi goi mailako funtzioen aldeko lana bertan behera utzi behar
denik, ez du esan nahi administrazioari eskatu behar ez zaionik. Inola
ere ez. Baina lan ildo berriak lantzeko momentua heldu da akaso.

Hiztuna mimatu

Orain arte, galizieraz egiten duenari ez zaio behar besteko jaramonik
egin. Ez dira hiztunen jarrerak sakon landu, ez da leialtasuna modu
zuzenean jorratu. Eta bada garaia galizieraz egiten dutenak zaintzeko,
bada garaia horiek babesteko, horiek baitira normalizazioaren benetako
protagonistak, benetako akuiluak.

Eguneroko praktika ohikoei garrantzia eman behar zaie, leialtasunaren
hauspoa puztu. Ezinbestekoa da konfiantzaz eta harrotasunez lepo dauden
hiztunak izatea. Komunitate bakoitzak bere burua jagon egin behar
duelako, bere burua gobernatu. Baina horretarako komunitatean sinisten
duten hiztunak behar-beharrezkoak dira.

Komenigarria da oso, beste mugimenduek –bidezkoak diren beste aldarriak
dituzten mugimenduek– erabili dituzten tresnak aztertu eta, ahal den
neurrian, hizkuntza normalizazioari egokitzea: adibidez, feministek
erabilitako boteretze-estrategiak, aurreiritziak zapuzteko teknikak,
administrazioarekin negoziatzeko eta borrokatzeko moldeak…

Helburua: eredu izango diren hiztunak sortzea eta babestea. Galizieraz
egiten duen oro, hein batean bada ere, normalizatzailea da, hizkuntza
aldaketaren (edo aldaketa ezaren) bultzatzailea. Galizieradunek
barneratu behar dute normalizatzaile direla eta euren hizkuntza jarrerak
aldatzeko bideak hartu. Horretarako, beharrezkoa da hiztun horiek
mimatzea.

Bestelakoez ere aritu ziren han: jasangarritasunari buruz, hizkuntza
transmisioaz, arnasguneei buruz, gertutasunari buruz, inperialismo
linguistikoaz, sare horizontalei buruz, Interneti buruz…

Aldeak alde, eta hizkuntzak hizkuntza, jardunaldietan bizitakoa ez da
gurean bizi dugunaren oso ezberdina. Kontu batzuetan, ia-ia Galizia
jartzen den lekuan Euskal Herria jarri eta emaitza berdintsua izan
daiteke. Hala ere, aberastu egiten da bat bestelako errealitateak eta
kezkak jasotakoan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA