Azatzak 44: literatur mikropilulen farmazia
Udako oporren ostean, azatzak inoiz baino beharrezkoagoak ditugu gure soloa behar den moduan haz dadin. Eta, horregatik, gaurkoan 44. azatza.
Literatur mikropilulen farmazia dugu gaurkoan. Internet-en sortutako ekimen xume, baina polit horietako bat. Komunitatearen laguntza eskatzen dute eta pilulatxoak eman gura dizkigute, literatur pilulatxoak, gure gaixotasunak sendazeko (lanaren edo langabeziaren gaixotasuna, adibidez).
Eta zer dira mikropilulak ba? Euren berbetan, prosa, olerkia ala olerki proisaiko ala prosa lirikoa… Berdin da: garrantzitsuena, drogaren elementu aktiboa da, eta honek pazienteengan produzitzen duen estimulazioa, sorginkeria, adikzioa, afrodisiakoa, adorea, extasia… dira euskal farmazia honetan
bilatzen ditugun osagaiak.
Ekin! Zure 8 – 20 lerro arteko mikropilularen zain gaude, laborategi honetara ekarri eta ahal bezain lasterren plazaratuko dugu. (Dena ezin da publikatu noski, denen artean asteko psikoaktiboenak bilatuko ditugu).
Ez beldurrik izan literaturaren muga klasikoak hausteko! Irudi, abesti edo bideoekin aberastu zuen mikropilulak, zuen esku geratzen da…
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks