Torturatzaileak atxilotzeko agindua 48 orduz “bahitu” zuen fiskaltzak
Izquierda Unidako koordinatzaile nagusi Cayo Larak Twitterrez salatu du auzia Fernando Andreu epailearen eskuetan ez erortzeko maniobratu zuela Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. Andreu nazioarteko zuzenbidean aditua dela dio Larak. Europa Pressek ohar bidez zabaldu du Cayo Lararen salaketa. 1. La Fiscalía retuvo 48 horas la orden de detención de los policías franquistas para poder entregarle la causa al juez Ruz — Cayo Lara (@cayo_lara) September 26, 2013 Argentinako María Servini de...
Read MoreJesus Muñecas: “Anparo Arangoaren ustezko tratu txarrak ezin izan ziren frogatu, gertatu ez zirelako””
Jesus Muñecas guardia zibil ohiak Estrella Digital atariari esan dio ETAren mehatxuengatik aldatu zutela 1976an Tolosako kuarteletik eta ez Anparo Arangoaren tortura kasuengatik. Argentinako Servini epaileak bera atxilotzeko agindu du 1968an Andoni Arrizabalaga Itziarren Semea torturatzeagatik. Muñecasen esanetan “[Anparo] Abengoak (sic) salaturiko ustezko tratu txarrak epaitegiko ahozko judizioan ikusi ziren eta ezin izan ziren frogatu, gertatu ez zirelako”. Aitzitik, Arangoaren...
Read MoreMuñecas eta frankismoko beste hiru torturatzaile atxilotzeko agindua du Interpolek
Argentinako María Servini de Cubria epaileak frankismo garaiko lau torturatzaile atxilotzeko nazioarteko agindua eman du, Celso Galván Abascal Espainiako Errege Etxeko eskolta ohia, Jose Ignacio Giralte González poliziaren komisario ohia, Juan Antonio Gonzalez Pacheco inspektorea –Billy el Niño izenez ezagun egin zena–, eta Jesus Muñecas Aguilar guardia zibilen kapitain ohia. Duela gutxi Jesus Muñecas kapitainaren iragan iluna azaltzen duen biografia argitaratu genuen. Besteak beste...
Read MoreKatalunia “guziz leial ilezkorra”
Artur Mas Kataluniako lehendakariari “leialtasuna” eskatu dio Mariano Rajoy Espainiakoak. EAJren eta PSEren arteko itun fiskalean ere Patxi Lopezek “leialtasuna eman eta exijituko” duela azaldu du. Modan jarriko ote da berriz ere ditxosozko hitza? Zenbatetan ez ote dugu irakurri “muy noble y muy leal” goiburua gure erakundeetan? Iztuetak “guziz leial ilezkorra” deskribatu zuen Gipuzkoa. Iraganean, erreinu eta leinuen garaietan, ohorea eta leialtasuna zegoen ezeren gainetik, Erdi...
Read MoreHerri akordioak?
EAJk eta PSEk atzo adostu zuten akordio ekonomikoak esparru zabalak jasotzen ditu bere baitan eta sinatzaileek ez dute dudarik izan dokumentuan (pdf) “herri akordio” hitza erabiltzeko. Izan liteke bi alderdiren artean egindako akordioa, edo, Idoia Mendiak esan moduan, “herritarren mesedetan” egindako akordioa –zeinen mesedetan bestela?–. Baina herri akordioak lortzeko bidean, osagai asko falta zaizkio oraindik. Alde batetik, funtsezkoak diren indar politikoak falta...
Read More
Iruzkin berriak