Gerretako ikusezinak
Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak dokumentala lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen joan den astean. Jadanik ezaguna zaigun Ahotsak.eus proiektuak sarean eskura utzi digun ondaretik abiatuta, Beñat Iturrioz zinegileak historia ikusezin hori bildu eta emakumeek garai zailenetan izandako paper garrantzitsua agerian utzi du. Hernaniko Udalak “andreen iragan biziaz” antolatutako ekimenaren baitan egin zen emanaldia, eta horren aurretik emakumeek lan munduan izandako esperientziak ere...
Read More“Egin orea denontzat”: Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute
Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an Zaragoza, Errioxa eta Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan bezala, Bastidan dozenaka lagun kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari. Ordu batzuez lurralde akrata bihurtu ziren Toloñopeko mahasti eta zelaiak, baina asaltoko guardiek ordena berrezarri orduko mendekuaren itzal...
Read More
Iruzkin berriak