Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?
Abu30 0

Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

Atalak: Ekonomia, Gizartea, Historia, Natura, Osasuna

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean ezkutatzen zen ekonomia eta funtzio sozial garrantzitsua.

Ansóko Torreta edo dorre zaharrean paratu dute erakusketa abuztuan zehar –lehenago Jacan, Huescan, Madrilen eta Zaragozan ere izan da–, Elena Gusano Galindok komisariatua, A Gorgocha elkartearen eskutik: Mujeres ansotanas. Las vendedoras de té. Solairuz solairu, emakume haien bizitzaz ez ezik, bailara osoko testuinguru sozialaren jabe egiten da bisitaria.

Anso herriko torreta edo dorretxea, Garderako bidea kontrolatzen zuen antzina. Erakusketa bertan izan da ikusgai.

Ansó herria 2.000 biztanle izatera iritsi zen XX. mende hasieran. Pirinioetako beste txoko batzuetan chesoa, belsetanera, chistabinera, ribagorzatarra eta aragoieraren beste dialekto batzuk hitze egiten ziren moduan, Anson bazuten bere hizkuntza, ansotarra, oraindik irauten duena. Hango ekonomia abeltzaintzan zegoen oinarriturik, baina hitzaren ordainari kasu eginez, abelburuak aberatsentzat ziren. Etxe pobreetan urte sasoi jakinetan migratzea zen irtenbideetako bat, are gehiago emakumea izanik, “aho bat” gutxiago neguan elikatzeko.

Espartingile Maulen, te saltzaile Bilbon

Hainbat lanbidetan jardun ziren emakume ansotarrak bailaratik kanpo: Ebroko Erriberan jornalera moduan lihoa lantzen, Panticosako eta –egun Esako urek irentsitako– Tiermaseko bainuetxeetan neskame eta zerbitzari lanetan, edo espartin fabriketan. Erronkariko edo Zaraitzuko ainaren gisan, dozenaka ziren urtero hilabete luzetan Maulera joaten ziren ansotarrak.

Espartingileak Maulen, tartean ansotarrak ere baudaude.

Gusanoren esanetan, bidaia aprobetxatzen zuten bailarako sendabelarrak saltzeko medikurik ordaindu ezin zuten herritarrei, kamamila kasu, eta ondoren kontrabandoan pasatako Suitzako tea ere hasi ziren saltzen itzuleran. Horrela egin ziren ezagun. Fabriketako lanerako balio ez zuten neskatilak eta emakume adinekoak herriz herri joaten ziren oinez, Madril, Bilbo, Tarragona eta antzeko hiri handietaraino, basquiña izeneko jantzi tradizionala erreklamo bezala hartuta.

Miguela Gurría (1879-1974) izan zen emakume haietako bat, Gurria Etxekoa, hamahiru urterekin tea saltzen ibili zen Nafarroan, Gaztelan, Extremaduran eta Andaluzian, honela kontatzen zuen:

“Con la basquiña farta d’agua, teneban que dormí en pallás cheladas de frío” (Basquiña urez blaituta, hotzez akabatuta lo egin behar genuen txaboletan).

Ansóko kamamila ere komertzializatu zuten.

Dozena batzuk izaten ziren handik honantz ibiltzen zirenak, baina arreta piztu zuten kostunbrismoaren gerizpean aritzen ziren margolari eta idazleen artean, Espainia “autentikoa” ordezkatzen omen zutelako. Ignacio Zuloagak ansotarren inguruko hainbat margolan egin zituen, eta Joaquín Sorollak 1911n Ansoko bi emakume sendabelar saltzaile erretratatu zituen Madrilgo bere estudioan.

XX. mendeak aurrera egin ahala, gero eta gutxiago ziren saltzaile moduan aritzen zirenak. Pascuala Mendiara, Cherón Etxekoa, izan zen azkenetakoa. 1936ko Gerrak Madrilen harrapatu zuen senide batzuen etxean, han utzi zituen abandonaturik azken te fardelak, beharrez utzi ere.

Joaquín Sorolla margolaria estudioan ansotar emakume eta gaztetxoa erretratatzen. Ondoan, argazkia atera zienekoa: Sebastiana Puyó eta iloba Sebastiana Brun, Tomasé Etxekoak.

“Ansoko etxe pobreetako emakume saltzaile ibiltariek bizimodu tradizionalaren sistema mantentzen lagundu zuten”, ondorioztatu du erakusketak. Berezia da oso kasua, baina ez bakarra, adibidez Toledon (lagarterak) eta Kataluniako Cadí mendilerroan (trementinaireak) antzeko ezkutuko ekonomia ibiltariak sortu ziren sendabelarrekin –Euskal Herrian ere zenbatekoa ote zen jarduera horren pisu ekonomikoa gure baserrietan?–.

Ekonomia ibiltari sistema berezia sortu zuten Anson.

Trementinaireen lagun-sareak

Tuixent herrian Trementinaireen Museoa bisitatu daiteke. Transhumantziaren bideei jarraiki Pla d’Urgell edo Camp de Tarragonaraino joaten ziren oinez urtean birritan, sendabelarrak, olioak eta perretxiko sikuak saltzera. Zera irakurri dezake museora gerturatzen denak:

“Urtez urte, bazekiten ze ate izango zuten irekita, non aurkituko zuten plater bat edo ohatze bat lo egiteko. Bidaiaren eskasiatik eta esperientzia gaiztoetatik harago –kasu batzuetan fama txarra baitzuten–, trementinaireek lagun-sare sendo bat josi zutelako eta bazekitelako non izango ziren ongi etorriak. Beren bezero onenak herrietan eta nekazarien etxeetan zeuden, medikua bisitatzeko baliabiderik ez zuten herritarren artean”

Azken trementinairea Sofía Montane i Arnau (1908-1996) izan omen zen, Osserakoa (Urgel Garaia). Hamar urterekin hasi zen amonarekin belar saltzen. Zerbitzatzen ere aritu zen epe batez, baina Miquel Borrellekin ezkondu eta gero, senar emazteak herriz herriko salmenta ibiltariari ekin zion bete-betean; 1982an egin zuten azken bidaia, Sofiak 74 urte zituen.

Sofía Montane i Arnau, Urgel Garaiko (Katalunia) azken trementinairea.

Kuriosoena da, hirian tradizioaren erreferente ziren horiek, euren bailara eta herrietan “aldaketaren motor” izan zirela. Hala dio Sergio Sánchez editoreak, Mujeres. Migración a la modernidad (Pirineum, 2020), liburuan. “Nire ustez gizarte tradizional haren akats handienetako bat emakumearen bazterketa historikoa izan zen”, zioen egileak El Diario.es hedabidearekin egindako elkarrizketa batean. Bere esanetan, Pirinioek emakumea “etxetik egotzi” zuten, baina hiri zein bainuetxeetan ikusitako haize berriak ekarri zituzten bueltan.

Gizarte patriarkal hertsi batean hezitako emakume haiek, garai modernoetara igarotzeko zubi izan ziren, beraz.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA