Moneta sozialez nazioarteko mintegia Arrasaten
Tokiko ekonomia eta kontsumo ereduak eraldatzeko moneta sozialek sortzen dituzten aukerez hitz egingo dute asteazkenean, hilak 29, Garaia Berrikuntza Gunean.Europan gero indar handiagoa dute moneta sozialek: Alemaniako Chiemgauer mugimenduan biltzen diren 30 moneta ezberdinak, Bristol hiriko “Pound” edo Okzitaniako Tolosako “Sol Violette” aipa daitezke esaterako. Euskal Herrian ere ugaritzen ari da tokiko ekonomia sustatzeko finantza baliabide alternatibo hori, Bilboko “Ekhia”, Ipar...
Read MoreKutxabankek adreiluari lotutako negozioaren erdia saldu du
ARGIAk duela gutxi iragarri zuen bezala, Kutxabankek Lone Star inbertsio funtsari saldu dizkio higiezinen operazio arriskutsuetako aktiboak, 930 milioiren truke. Tartean da 1.500 milioi eurotan baloratuta zegoen Neinor Barria agentzia. Operazioa oraindik guztiz itxita ez dagoen arren, Kutxanbankek publiko egin du albistea. Adreiluari lotutako bere negozioaren %50 AEBetako Dallas hirian egoitza duen Lone Star inbertsio funtsaren eskuetan geratuko da apirilaren 30etik aurrera. Kutxabankek Neinor...
Read MoreEkonomia kolaboratiboaren abaraska
Konpartitzea oinarri duen kontsumo ereduak boom egin duen honetan, Jeremiah Owyang analistak ekonomia horretan dabiltzan enpresen “abaraska” eguneratu du. Gela berean ikus ditzakegu nola konpainia biliodunak, hala onura soziala bilatzen duten ekimenak. Eztabaida zabalik dago. Etxeko logela, autoa, jakintza, aurrezkia, ortua… Gure eskuetan askotan soberan ditugun ondasun eta zerbitzuak besteekin konpartitzeko ideia da kontsumo kolaboratiboa, eta azkenaldian teknologia berriak izan...
Read MoreBaleren Bakaikoak GEZKIko zuzendari izateari utzi dio 25 urteren ondoren
GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua 1987an sortu zuen EHUk, ekonomia sozialaren inguruan ikertzeko eta batez ere kooperatibismoa lantzeko helburuz. Bertako zuzendari izan da 25 urtez Baleren Bakaikoa EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna eta ARGIAko kolaboratzailea. Erretiroa hartu behar duela-eta, zuzendaritza berri bati lekukoa eman dio Bakaikoak eta Oinez bidea eginez iritzi artikuluan bildu ditu institutuak gaur arte eman dituen urratsak. GEZKI-ko zuzendari berri...
Read MoreLanpostuek %36 egin dute gora ekonomia sozial eraldatzailean
REAS sareak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 70 erakunde aztertu ditu. 1.938 egun osoko lanpostu eta 100 milioi euroko diru-sarrerak dituzte orotara. Aurreko urtean baino 10 erakunde gehiago ikuskatu ditu REAS-Euskadi ekonomia alternatibo eta solidarioaren sareak eta egun osoko lanpostuak 1.421 izatetik 1.938 izatera igaro dira (+%36). Enpresa eta erakunde horiek 100 milioi euroko diru-sarrerak eta 98,2 milioi euroko gastuak dituzte. 2013ko datuak biltzen ditu oraintxe publiko egin duen...
Read MoreNeinor Barria erdi-prezioan saltzear da Kutxabank
Atzerriko hainbat inbertsio funtsekin ari da negoziatzen operazioa. 1.500 milioi euroko aktiboak dituen higiezinen agentzia 800 milioitan salduko luke bankuak. Kutxabankek huts egindako operazio urbanistikoetan inbertitutako dirua Neinor Barria higiezinen agentzian (“banku txarra” ere deitua) dauzka bilduta. 1.500 milioi euroko aktiboak direnak 800 milioi eurotan salduko lituzke orain, eta horretarako Goldman Sachs eta Lone Star inbertsio funtsekin ari da negoziatzen. Expansión...
Read MoreTxingudiko mankomunitateari 3.000 euroko zigorra, Endara errekaren emari ekologikoa ez errespetatzeagatik
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak isuna jarri dio Bidasoaldeko uraren kudeaketaz arduratzen den Txingudiko Urak SA sozietate publikoari, 2013ko irailean Endara errekak ur gutxiegi zeramala frogatutzat eman ondoren. Sozietateak ura errekatik ateratzen du zentral hidroelektriko bat hornitzeko. 2013ko azaroan Eguzki talde ekologistak salaketa jarri zuen, Endara errekak ur gutxiegi zeramalako. Kantauriko Konfederazioak zigor espedientea ireki zion Txingudiko Mankomunitateari (Txinzer),...
Read MoreInertzia alderdikoietatik haragoko Kutxa
Kutxaren zuzendaritzak erabaki du batzar orokorrean ez eztabaidatzea Gipuzkoako Aldundiaren proposamena, Kutxa banku arrunt bilakatzea lekarkeena. Eskaria EH Bilduren ildoko Kutxako kontseilari orokorrek egin zioten Xabier Iturberi, Administrazio Kontseiluak proposamena gai-zerrendatik kanpo utzi ondoren. Astekari honi eskainitako elkarrizketan, Iturbek azaldu zuen begiratzen ari zirela “nola konpondu” eskaeraren tramitea. Bada erantzuna jadanik eman du Kutxako lehendakariak, atzo Joseba...
Read MoreXabier Iturbek onartu du Kutxako patrono izateko Batzar Nagusien proposamena ez dela loteslea
ARGIArekin izandako elkarrizketan (2434. zenbakian argitaratuko da) Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak onartu du banku fundazioan aginduko duten patronoak legez ezin dituztela Gipuzkoako Batzar Nagusiek izendatu, baina hala izan dadin “mekanismoa” sortu dutela dio. Lau egun barru, urriaren 24an, erabakiko du Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtuko den ala ez. Gipuzkoako Aldundiak Kutxa fundazio arrunt bihurtzeko mahairatutako alternatiba (pdf) eztabaidatu ahal izango den...
Read MoreMundua, Adegiren arabera
Adegik enpresarien artean egindako inkestaren berri eman du. Ondorio nagusietako bat da Europako ekonomiaren geldialdiak arriskuan jar dezakeela egungo goranzko joera. Abagunea aprobetxatuz, politika neoliberalak defendatu ditu berriz ere Gipuzkoako patronalaren elkarteak: sozietateen gaineko zerga eta gizarte segurantzaren kotizazioa jaisteko eskatu du. Dena lehiakortasunaren izenean. Lehiakortasun hitzaren atzean ezkutatzen den errealitatea ulertzeko Pello Zubiriak astekari honetan...
Read More
Iruzkin berriak