Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?
XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean ezkutatzen zen ekonomia eta funtzio sozial garrantzitsua. Ansóko Torreta edo dorre zaharrean paratu dute erakusketa abuztuan zehar –lehenago Jacan, Huescan, Madrilen eta Zaragozan ere izan da–, Elena Gusano Galindok...
Read MoreAmiantoan suspentso
Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal administrazioaren partetik, baina ez dirudi ikasle finak izan direnik, ez behintzat gai zehatz bati dagokionez: amiantoa. Kataluniako Generalitatak uda honetan hamazazpi ikastetxetan obrak egin ditu, eraikinetan oraindik...
Read MoreOsakidetzako oposaketan… euskaldun izatia zein nekeza dan
Osakidetzako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aurtengo deialdia uztailean hasi zen eta momentu hauetan azterketa betean da, azarora arte gutxienez. Sekula baino plaza gehiagorako deialdia egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak: guztira 110 lanbide-kategoriatako 7.000 plaza baino gehiago, eta 110.000 lagunek eman dute izena parte hartzeko. Zehazki, oposizioetako azterketak euskaraz egitea zenbatek eskatu duten ez dakit, baina haietako baten esperientzia iritsi zait. Arabako EHUren Campusa,...
Read MoreZuk diozu pirolisia, nik diot erraustegia
Komunikazioaren munduan oso ezaguna da BBCren titular ironiko bat: You Say Tomato, I Say Bailout (Zuk diozu tomate, nik diot erreskate). 2012ko ekainean Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak eginahalak egin zituen prentsaurrean “erreskate” hitza ez erabiltzeko, eta bankuei emandako 100.000 milioi euroak “finantza babesa” zirela esan zuen. Errealitatea eufemismoekin ezkutatzen saiatzean, malo, sinesgarritasuna erabat kentzen dio adierazi nahi denari, kazetari...
Read MoreTxoriak etxetik behatuz, ikasi munduan bizitzen
Hiri eta herri guneetan, autoen burrunba askoz eramangarriagoa da sikiera, pandemiaren ondorioz larrialdi egoera ezarri zenetik. Zirkulazioa gutxitzeak, lehendik gurekin bizi ziren baina antzematen ez genituen animalia askoren hotsak entzun ahal izatea ekarri du. Etxeko balkoitik txori behaketa egitea zabaldu da entretenimendu gisara, baina aisialdi hutsa baino askoz gehiago da: naturako gure baliokideak kontenplatuz ikas dezakegu munduan bizitzen. Prismatikoak ez dira soilik auzokideak...
Read MoreAmiantoa? Bost inporta…
Lehenago edo geroago azaleratzen dela, hori du amiantoak, izan heriotza aurpegiarekin, izan gobernu krisi itxura hartuta. Esku artean dugun arazo potoloenetako bat lurpean gordetzeak ez du askorako balio. Zaldibarko luiziaren larrialdiari beste dimentsio bat eman dio mineral kantzerijenoa tartean izateak. Nahikoa dira 0,0001 zuntz/cm amianto, mesotelioma bat edo pleurako minbizia sortzeko, politikari arduragabe batzuek kontrakoa esan arren. Egiaz ez dago balore segururik, “ezin izan delako...
Read MoreAutopsiarako frogak
Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena. Celestino Tolosa Irungo CAF lantegian aritzen zen galdaragile, eta 1980an gaizki sentitzen hasi zen. Hurrengo hamarkadak sufrimendu...
Read MoreDioxina kopuru handia isuri duen erraustegiak kezka sortu du Herbehereetan
Harlingen hiriko erraustegian egindako neurketek gai toxikoaren maila oso altua eman dute. Berdeek “nahikoa da” esan eta azalpenak eskatu dituzte. Herbeheretako iparraldean dagoen Harlingen hiriko errauskailuko labeak neurriz kanpo zabaldu du kantzerra sor dezakeen dioxina. Martxoaren 23tik apirilaren 2ra egindako neurketek horixe adierazi dute, eta kutsadurak kezka handia sortu du Fryslân (Frisia) probintzian. Lurralde horretako Groenlinks berdeen alderdiko buru Retze van der Honing-ek...
Read MoreZenbat jende hilko du amiantoak?
Paco Puche ingurumenean adituak algoritmo bat sortu du mineral kantzerigenoaren iraganeko erabilerak munduan eragingo dituen heriotza kopurua jakiteko. 2015ak bi hilabete ez ditu egin eta aurten jadanik 7 pertsona hil dira EAEn iraganean amiantoa edo asbestoa arnastu zutelako. Azkenekoa General Eléctric enpresatik aurre-jubilatutako langile ohi bat da. 2008tik hona 148 lagun hil dira arrazoi beragatik Euskal Herrian, eta datozen hamarkadetan askoz gehiago izan daitezke, Paco Puche ekonomista...
Read MoreNafarroako sozialistak Sakanako atez atekoaz: “Hau etorkizuna da”
Laster hasiko dira Sakanan hondakinak atez ate biltzen. Altsasu eta Irurtzun oraingoz aparte geratu dira, baina gainerako herrietan %80 birziklatzeko karrerari ekingo diote; auzokonposta eta autokonpostarako jarri ditu Sakanako Mankomunitateak indar gehienak, bertako ekonomiarentzako pizgarri ere izateko helburuz. Duela bi egun Nafarroako Parlamentuko talde politikoak izan ziren eskualde horretako sistema ezagutzen. Gipuzkoan atez atekoaren kontra dauden politikarien ahotik entzuten ohitu gabe...
Read More
Iruzkin berriak