Ondarea bizitzeko
Aste honetan utzi beharko dute euren betiko bizileku izan dena Donostiako Martutene auzoan dagoen Erbetegi etxeko auzotarrek. Eraikina husteko agindu diete, derrigorrezko desjabetze azkarraren prozedura bidez, AHT egiteko botako baitute. Trenbidea ez da gainetik pasako, baina badirudi obren dardarizoek kaltetuko duten beldur direla, eta errazago zaie eraistea hura babestea baino. Bizilagunen urtetako borrokaren berri eman dugu ARGIAn, eta eraikinak duen balio historikoa ere azaleratu genuen:...
Read MoreAniceto Agirrebeitia milizianoaren azken orduak
Abenduaren 20an lurpetik atera zituzten Aniceto Agirrebeitia berriztar milizianoaren hezurrak Zornotzako Bizkargi mendian. 1937an borrokaldi batean hila, ahanztura ofizialak irentsita egon da orain arte, Aranzadiko teknikariek berreskuratu eta erakundeen aitortza jaso duen arte. Albistea azkar zabaldu da egunkari eta telebista nagusietan: 1936ko Gerrako gudari baten hezurrak aurkitu dituzte Bizkargin, batailoi komunista batekoak antza. Ez da lehen aldia halako aurkikuntza bat egiten...
Read MoreEz erlaxatu laneko atsedenaldietan?
Covid-19aren bigarren olatua “egonkortu” egin dela adierazi du Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak aste honen hasieran. EAEko koronabirusaren kutsatze datuen bilakaerarekin “oso pozik” agertu da, baina hala ere zuhurtasuna eskatu du, aldaketa baten aurrean gauden jakiteko asteak beharko baitira. Foku garrantzitsurik ez dute identifikatuta, baina behin uda garaia amaituta, lanean “kontu handiarekin” ibili behar garela...
Read MoreBardeatik Erronkarira, artzain baten azken pausoak Twitterrez
Domingo Urzainqui Burgiko artzainak bere artaldea Erronkariarren Errege Abelbidean zehar darama egunotan, mende askoko ohitura eta garraio modu jasangarriari eutsiz. Bere ibilia Twitterren jarraitzen ari da Burgiko La Kukula kultur elkartea. Iraganean arrunta bezain normala zena, gertaera berezi bihurtu da gaur egun: artzain batek transhumantziari ekin dio oinez, eta enegarren aldiz Bardeatik Erronkarirako bidea hartu du udaberria igarotzearekin batera, zintzarri edo ezkilen hari...
Read MoreKaleak, eskulturak, panteoiak… Honela zuritu ditugu XIX. mendeko euskal esklabista “filantropoak”
George Floyd ito zuen belaunetik gertuago dagoela ezin onarturik oheratu zen Iñigo Aranbarri, joan den igandeko Berria-ko zutabean kontatu zuenez. Ezin dugu onartu genozidioan eta esklabotzan oinarritutako ekonomia oso batetik zurrupatu dugula, sikiera zertxobait, eta belaun hori militar eta oligarkena dela diogu. Baina orduan, zergatik dauzkagu oraindik haien izenak gure kaleetan jarrita? Amerikaren genozidioan eta mundu globalaren hasierako konkistan gakoak izan ziren itsasgizonen...
Read MoreZatiketa? Ez, iritzi pluraltasuna da!
Osteguneko greba orokorraren bezperetan, berriz indar erakustaldi handia egin dute pentsiodunek Euskal Herriko kaleetan. Astelehenero legez, duela bi urtetik hona egin bezala, kontzentrazio eta manifestazioen bidez eskatu dituzte pentsio publiko duinak. Gasteizen zientoka lagunek hartu dute parte manifestazioan, Alea-ren bideo honetan ikus daitekeen bezala. Baina beste toki askotan ere elkarretaratu dira: Laudio, Ortuellan, Irunen, Donostian, Bilbon… Bizkaiko hiriburuan argazki indartsua...
Read MoreZamorakoen borroka gogoan
Duela 50 urte lehen euskal abadeak sartu zituzten Zamorako apaiz-kartzelan, frankismoaren errepresioa salatzeagatik. Apaiz kartzela filmak historia hura gogoratu eta belaunaldi berriei helarazi nahi die. “Kartzela tapiatu bat, ezin dena barrura sartu”, horixe aurkitu dute Apaiz kartzela dokumentalaren egileek Zamoran, Oier Arantzabalen arabera. Oroimen historikoa martxan jartzen duen ahanztura-makinaren metafora bat dirudike. Baina oztopo burokratikoak gainditu eta hormak berriz...
Read MoreZugarramurditik Vall d’Aneura: zergatik izan ziren Pirinioak sorgin ehizaren epizentroa?
Gaurko egunez, 1610eko azaroaren 7an, epaitu zituzten Logroñon Zugarramurdiko berrogei pertsona sorginkeria egotzita. Sorginen kontrako Europako lehen prozesu handiak Pirinioen magalean bizi ziren jendeak kolpatu zituen batez ere, berdin Nafarroan nola Katalunian. Herrialde hartan egindako ikerketa batek ondorio argigarriak dakartza: mendiaren eta landa gunearen arteko diferentziak, emakumeen kontrako misoginia eta bertako elite zibilek eragindako pertsekuzioa. Kataluniako Aneu bailara...
Read MoreKrisi ekonomikoaren hurrengo portua
Abuztuko beroan, oporraldian harrapatu ditu Europako agintari politiko ugari, kezkatzeko moduko albiste ekonomikoak: Alemania atzeraldian sartzeko zorian dago. “Saihestu dezakegu, neurri egokiak hartuz gero”, esan zuen Peter Altmier ekonomia ministro alemaniarrak Saarbruckeko udako etxetik. Baina egun batzuk geroago Bundesbankak berak jo zuen alarma. Alemaniako BPGa %0,1 jaitsi zen bigarren hiruhilekoan eta seguruenik hurrengo hiruhilekoa ere antzera joango da; beraz, teknikoki atzeraldian...
Read MoreStanley, genozida baten konplizea gurean
Esploratzaile mitikoa Araban izan zela 150 urteak ospatu dituzte egunotan Gasteizen eta Kanpezun. Kazetariak bertatik bertara ezagutu zuen Euskal Herria bidaia horretan, eta labanaz idatzita utzi zuen bere izena Gasteizko arbola batean. Belgikako Leopoldo II.a genozidaren zerbitzura Kongoko herritarrak odolusteko erabiliko zuen gero labana bera, “bide komertzial berriak” aurkitzeko aitzakian. Uztailaren 3an bete dira 150 urte Henry Morton Stanley esploratzaile eta kazetariak...
Read More
Iruzkin berriak