Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Zer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea

2017-10-24  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Edesa Industrialeko lantaldearen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.

ELA eta LAB sindikatuek joan den ostiralean kontra-informe bat aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Lan sailean, 141 enplegu deuseztatzeko Edesa Industrialeko zuzendaritzak  irekitako espedientearen kontraesanak agerian uzteko.

Besteak beste, enpresa komitean gehiengoa duten sindikatuek diote CNA taldeak ez dituela datuak garbi ematen eta ez dakigula zehazki Fagor Etxetresna Elektrikoak zena erosi zuen konglomeratu horrek noraino egin diezaiokeen aurre kiebrari eta noraino ez. (gehiago…)

“A por ellos”

2017-10-16  //  Gizartea, Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

Urriaren 7an Gasteizen Zaramagako bazterrak ezagutu genituen Argia Egunean, Martxoak 3 elkarteko lagunen eskutik. Langile auzo hartan duela 41 urte izandako sarraskiaren agertokiak bertatik bertara ikusi genituen; egun itxirik dagoen San Frantzisko eliza barruan ere izan ginen, Luis Llachen Campanades a morts entzunez orduko giro itogarria gure azalean sentitzeko. 1976an poliziak hango kristalak hautsi eta barruan zegoen milaka jende literalki gaseatu zuen.

(gehiago…)

Zikuñagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte

2017-09-07  //  Ekonomia, Historia  //  Iruzkinik ez

Zikuñagako emakume langile batzuk Hernaniko udal artxiboan gordetzen den mende erdialdeko erretratu historikoan.

1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten.

Hamarkadatan oharkabean pasa den gertaera horietako bat da hau, eta noski, emakumeak dira protagonista. Hernaniko Papelera de Zicuñaga S.A lantegi handian jazo zen duela mende erdi langile borroka aitzindaria, frankismoaren betean, enpresarien paternalismoak eta botereak mugarik ez zuenean. Erregimenak guztiz kontrolatutako Sindikatu Bertikalaren aurrean, JOC (Juventudes Obreras Católicas) bezalako erakundeetan soilik antolatu zitezkeen gazte zein langileak, horren ingurumarian ibili ziren 1967ko Zikuñagako grebalarietako asko. (gehiago…)

Faxismoaren beldur barik

2017-08-31  //  Gizartea, Historia  //  Iruzkinik ez

Argazkia: Alvaro Monge / El Periódico

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada. Polanyik arrazoi ote? Merkatu librearen eta sistema kapitalistaren ezinarekin, pixkanaka badoaz ideia baztertzaileak leku egiten, badator berriz ere piztia, faxismoa. (gehiago…)

Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan

2017-07-06  //  Historia, Politika, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

2

1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. “Amnistia osoa” eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat.

1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, Gernika eta Zarauztik zutabe bana abiatu zen Askatasunaren Ibilaldia deiturikoan eta Iruñea ondoko Arazuriko zelaietan amaitu zuten, milaka lagun bildu zituen bilkurarekin.

Frankismoaren atzaparretatik atera nahian zebilen euskal jendarteak oinarrizko hainbat aldarrikapen zuen: amnistia osoa, autonomia estatutua, indar errepresiboak desegitea eta euskal nazio identitatearen onarpena. (gehiago…)

Carrefour: Oiartzungo langileak estatuko ‘elefantea’ mugitzeko borrokan

2017-05-10  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

lan09ONA

 

Lan-hitzarmena Madrilen negoziatzeak ekartzen dizkien galeren kontra ari dira merkatalguneko 250 langileak. Maiatzaren 12, 13 eta 15ean berriz ere grebara joko dute.


 

Eguneraketa [2017-05-11]

Post hau idatzi eta 24 ordura ARGIAk iturri sindikaletatik jakin duenez Carrefourrek “fitxak mugitu” ditu eta onartu du Enpresa Batzordearekin hitz egitea. Horretarako ordezkaritza bat bidaliko du ostiralean Madriletik Euskal Herrira. Ondorioz, greba deialdiak bertan behera geratu dira oraingoz.


 

Hemen lan egin, hemen negoziatu. Oiartzungo Carrefourreko atarian dagoen pankartak oso garbi adierazten du merkatal gune horretan langileek daramaten borrokaren zioa: estatu mailako hitzarmenak ez die balio, baldintza oso kaskarrak ekartzen dizkielako, eta negoziazioa euskal esparrura ekarri nahi dute. (gehiago…)

EAJ, PSE eta PPren aurrekontuak “murriztaileak” direla esateko lau arrazoi labur

2017-04-11  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

legebiltzarra

Eusko Legebiltzarrak Urkulluren gobernuak aurkeztutako 2017ko aurrekontuak onartu ditu astearte goizean egindako bilkuran. EAJk, PSEk PPk adostutako kontuek kritika sozial zorrotza eragin dute.

EAJren eta PSEren baiezkoarekin eta PPren abstentzioarekin atera dira aurrera Gasteizko parlamentuan EAEko 2017ko aurrekontuak; EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kontra bozkatu dute.

11.000 milioi eurotik gora izango du Eusko Jaurlaritzak “historian lehen aldiz”, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak aurrekontuak onartu bezain laster nabarmendu duenez. Inoizko zifra altuena izanagatik ere, eragile sozialek “murrizketen aurrekontuak” deitu diete. Zergatik? (gehiago…)

Emakume langileak Araban, ezinbesteko irudiak

2017-03-24  //  Ekonomia, Historia  //  Iruzkinik ez

Sin título-1web

XX. mendean emakumeek lurralde horretako ekonomiaren garapenean izan zuten garrantzia erakusten du argazki erakusketa batek, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

44 iruditan Arabako emakume langileen historia hurbilean bidaia bat eta hausnarketa. Hori da erakusketa honek proposatzen duena. Eta bisitaria konturatuko da ezinbestekoa izan zela emakumeen parte-hartzea nekazaritzan, zerbitzu publikoetan eta baita industrian ere. (gehiago…)

Burgosko prozesuaren audioa berriz argitaratu dute

2017-03-01  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Burgoseko_prozesua1970ean frankismoari lotsak ateratzea lortu zuen ETAko militanteen kontrako gerra kontseiluaren grabazioa berriz masterizatu du Sapiens aldizkariak eta CD formatuan eskainiko du epaiketaren azken zatian 16 auzipetuek eginiko plantoaren audioa.

Frankismoaren kontrako borrokan mugarri bat izan zen Burgoseko prozesua: ETAko 16 militanteak epaitu beharrean, erregimena bera auzitan jartzea lortu zuten, jendartea eta nazioartea mobilizatu eta iratzarriz. Gertaera historiko hartatik dokumentu baliotsu bat geratu zaigu: 1970eko abenduan Madrilen egin zen epaiketaren audioa. Sapiens aldizkari katalanak berriz masterizatu eta esklusiban argitaratu du. (gehiago…)

Kutxabank auzian, non dago Kutxabank?

2017-02-15  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Kutxabank auziko epaiketa. Irudian Mikel Cabieces, Rafael Alcorta eta Mario Fernandez (Argazki Press / Aritz Loiola)

Kutxabankeko ordainketa bidegabeen epaiketa hasi da. Finantza entitateak kasua azaleratu eta bi urtera, akusatuen aulkian eseri dira hilean 6.000 euro jasotzen zituen Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohia, Kutxabankeko presidente zela ordainketak egiteko agindu zuen Mario Fernández bankaria, eta Rafael Alcorta abokatua.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. Epaitegian asteartean hasi ziren Kutxabanken ordainketa bidegabeen auziko epaiketa saioak eta ostiralean amaituko dira. Cabieces Kutxabanken “kolokatzeko” agindua alderdi politikoen bidez jaso zuela onartu du Fernándezek astearteko saioan, dirudienez merezi zuen halako lanpostu bat, “terrorismoaren kontra” aritu izanagatik. Bi eta hiru urte arteko kartzela zigor eskaerari egin beharko diote aurre, fiskaltzak alde batetik eta herri akusazioak bestetik, hala eskatuta.

Baina non da akusazio partikularra? Non kaltetua? Non dago Kutxabank? Erakunde publikoetatik sortutako bankuko arduradunek aspaldi erabaki zuten akusazio gisa ez aurkeztea. Cabieces-Fernández affairean garbi geratu da Kutxabank ez zipriztintzeko eta alde batera uzteko ahaleginetan ari direla, bai erakundea bera, eta baita akusatuen defentsa ere. (gehiago…)

11 / 37«Aurrekoa101112132030Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA