Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Bizi naizen herrian

2010-05-25  //  Gizartea, Historia, Osasuna  //  Iruzkinik ez

Bizi naizen herrian dena da posible, zioen Colinak. Ni bizi naizen herrian ere bai. Gure herria aurrerakoia eta puskatzailea izan da beti. Gure herriaren izena daraman antzezlana “puskatzailetzat” hartu zuten; bataille bat eta guzti gertatu zen askatasunaren defentsan. Eta karlisten garaian hortzak erakutsi zituzten “karken” kontra… (gehiago…)

“Gor…! Gora Euskadi Askatuta!”

2010-05-14  //  Uncategorized  //  5 iruzkin

Pasang Temba sherpa ikurrinarekin

Pasang Temba sherpa ikurrinarekin

1980ko maiatzaren 14a, Everest: “Gor…!”, “Zer izan da hori?”, “Gora Euskadi Askatuta!” “Aber Martin, aber Martin…”, “Gailurra da! Gora Euskadi!”. Horrela jakin zen euskaldunak munduko gailurrera iritsi ginela. (Ikusi 1980ko Zeruko ARGIAko erreportajea, hemen eta hemen). Martin Zabaleta hernaniarra eta Pasang Temba sherpa Everesteko puntara iritsi ziren arratsaldeko 15:30ak jota, piolet parea, zazpi metroko soka eta kamera erraldoi bat besterik ez zutela. Hor lortu zen denon ametsa eta hor hasi zen mitoa. (gehiago…)

Txerritoki honetan ‘pigs’ ugari

2010-04-28  //  Ekonomia, Historia  //  Iruzkinik ez

Greziako bonoen interesak izugarri igo diren garaiotan, eta Europako hainbat estaturen defizitak eta zor publiko handiak finantza merkatuak aztoraturik dituen une honetan, zer eta PIIGS akronimoa hedatu da zailtasunetan eta krisiak “zikinduta” dauden herrialdeak izendatzeko: Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainia (Spain). Zerriak, alegia. (gehiago…)

Viva la Pepa!

2010-04-14  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

Viva la Pepa 1927

Viva la Pepa 1927

Zaldibian, Arkakatik Enirioko txaboletarako bidean altxor bat gordetzen da. Mendi mazelan dagoen borda zaharkitu eta eder bateko egurrezko atean ez da Amabirjinaren irudirik edo gurutzerik ageri, bisitariak harrituta irakurriko du hau: Viva la Pepa 1927. Nola da posible? (gehiago…)

Zer dakigu Jose Antonio Agirrez?

2010-04-02  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

Agirre Carlton hotelean lanean

Agirre Carlton hotelean lanean

Martxoaren 22an bete ziren 50 urte Jose Antonio Agirre lehendakaria Pariseko erbestean hil zela. Urteurren hori prestatzeko Sabino Arana Fundazioak batzorde bat sortu zuen iaz eta batzorde horrek antolatutako egitarauaren barruan egin dira azken asteetako hainbat ekitaldi: martxoaren 6an Gernikako Arbolaren Gurutzearen domina eman zien Lopez lehendakariak Agirreren seme-alabei; martxoaren 22an, Agirre hil zela 50 urte betetzen ziren egunean, Begoñako Basilikan oroitzapenezko meza egin zen, ordezkari instituzional eta politiko ugariren aurrean; datorren apirilaren 11n lore-eskaintza egingo zaio Donibane Lohitzuneko hilerrian… eta egitarauak segida izango du ikastaro, argitalpen eta erakusketekin. (gehiago…)

Akerrak adarrak okerrak al ditu?

2010-03-16  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Akelarrea

Akelarrea

Nafarroako Zugarramurdi inguruetan sorgin ehiza hasi zela 400 urte bete dira aurten. Urtemuga hori gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Duela egun batzuk Logroñon izan ziren, hiri hartan egin baitzen Inkisizioaren 1610eko autofedea 53 lagunen kontra eta horietatik 11 erre zituzten sugarretan, gehienak emakumeak. Zugarramurdin ere egun gutxi barru egingo da ekitaldi bat hori guztia gogoratzeko. (gehiago…)

Zubietara “erreusa besterik ez” da iritsiko?

2010-01-22  //  Azpiegiturak, Gizartea, Osasuna  //  Iruzkinik ez

Zabalgarbi erraustegia

Zabalgarbi erraustegia

Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean.

(gehiago…)

Federico García Aitzol

2009-12-31  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: Lorcaren parkea egiteko lurrak erosterakoan erratu zirela, 80ko hamarkadan parkea egiteko obretan hezurrak azaldu eta berriz gorde zituztela nonbaiten, orain erabaki larri horren arduradunak mutu daudela, beste tesi batek diola gorpua frankistek atera zutela… Eta artikulua aurrera doan heinean paralelismo bat etortzen zaio bati burura behin eta berriz: Aitzol. (gehiago…)

Mundu batean goaz baina krisi berean ez

2009-12-18  //  Ekonomia, Gizartea, Historia  //  Iruzkinik ez

Emigranteak Ellis Islanden

Emigranteak Ellis Islanden

Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean: (gehiago…)

Diasporen ikuspegi ezberdinak Biarritzeko Versant-en eskutik

2009-11-13  //  Antzerkia  //  Iruzkinik ez

Diaspora Bidaian

Diaspora Bidaian

Biarritzeko Versant teatroak Diaspora bidaian antzezlana estreinatuko du gaur Bordelen (Pont Tournant-eko antzokia, 20:30ak). Joseba Sarrionaindia, Bernardo Atxaga eta Pier Paul Berzaitzen hainbat testu hartu dituzte kontuan obra egiteko, eta Venezuela, Haiti, Argentina, Quebec eta Euskal Herriko beste antzerki konpainiekin elkarlanean egina da. Arduradunek azaldu dutenez, euskal kulturak beste kulturetan izan duen eragina aztertu nahi izan dute eta bide batez nazioarteko antzerkilarien sarea sendotzea dute helburu. (gehiago…)

33 / 37«Aurrekoa10203032333435Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA