Kutxabank auzian, non dago Kutxabank?
Kutxabankeko ordainketa bidegabeen epaiketa hasi da. Finantza entitateak kasua azaleratu eta bi urtera, akusatuen aulkian eseri dira hilean 6.000 euro jasotzen zituen Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohia, Kutxabankeko presidente zela ordainketak egiteko agindu zuen Mario Fernández bankaria, eta Rafael Alcorta abokatua. Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. Epaitegian asteartean hasi ziren Kutxabanken ordainketa bidegabeen auziko epaiketa saioak eta ostiralean amaituko dira. Cabieces...
Read MoreZer egingo du orain Kutxabankek?
Bilboko Instrukzio Epaitegiaren autoaren zati bat baino ez da filtratu prentsa agentzietara –Mario Fernandezek ez omen du oraindik jakinarazpena jaso– baina haren ondorio nagusien berri badakigu jadanik. Ana Isabel Alvarez instrukzio-epailearen esanetan Mikel Cabiecesek bi urtez jasotako diruak ez zuen “proportziorik” epe horretan egindako lanarekin. Lau soldata “gehi 900 euro” jasotzen zituen Espainiako delegatu ohiak hilero kontzeptu “faltsu” baten pean eta “inolako...
Read MoreEspainiako Bankua eta Kutxabank pribatizazioaz hitz egiteko biltzear dira
El Mundoren arabera, Espainiako Bankuak hitzordua bertan behera uztea erabaki du, haren berri medioetan filtratu ostean. Kutxabanken kontrola mantendu ahal izateko erreserba-funtsa zehaztu behar dute. Hauteskunde kanpainaren atarian, Kutxabanken pribatizazioaren gaia berriz mahai gainean da. EFE agentziak atzo zabaldu zuen Kutxabankeko eta Kutxa, Vital eta BBK banku-fundazioetako presidenteak Espainiako Bankuko ordezkariekin bildu behar zirela gaur, 10:00etan, Kutxabanken pribatizazioaren...
Read MoreKutxabankek Cabiecesi egindako ordainketak isilean eduki nahi izan zituen
Gregorio Villalabeitiaren esanetan Espainiako Bankuak behartu zuen auzia publiko egitera. Kutxabankeko presidente Gregorio Villalabeitiak Cabieces auziari buruzko azalpenak eman ditu prentsaurrean. Esan du finantza entitatearen presidentzia hartu eta “ordu gutxitara” izan zuela Mario Fernandezek agindutako ordainketa irregularren berri, eta administrazio kontseiluan erabaki zutela 243.000 euroak berreskuratuz gero kontua publiko ez egitea, bankuaren “izen ona” mantentzearren. Baina...
Read MoreUrkullu: “Gipuzkoako Aldundian ba al dago ate birakaririk?”
Eusko Legebiltzarreko kontrol plenoan, besteak beste Kutxabanken ordainketa irregularren auziaz azalpenak eman ditu Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak. Oskar Matute EH Bilduko parlamentariak Cabieces-Fernandez auziaz eta “ate birakariez” azalpenak emateko eskatu dio Iñigo Urkulluri. Honek erantzun du esanez “testuingurua” inportantea dela: “Egon dira kasuak Espainiako Gobernuko delegatuak erailak izan direna, horregatik da garrantzitsua testuingurua“, esan...
Read MoreKutxabank: bost bertsio eta hamaika galdera
Kutxabanken ordainketa irregularren albisteak zenbait alderdi politiko nagusietako habeak dardarazi ditu eta itxuraz kontrajarriak diruditen bertsioak eskaini dituzte batzuek eta besteek. Benetan horrela al da? Lege ez idatziaren bertsioa. Lehenik Vocento taldeko egunkariek argitaratu zuten eta ondoren Mario Fernández Kutxako presidente ohiak berak berretsi. Honen arabera, PPko buruzagi batek eskatu zion Fernandezi Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatu ohiari laguntzeko, “idatzita ez...
Read More‘Kutxabank auzia’ artxibatzeko bidean?
Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernández eta EAEn Espainiako Gobernuko delegatu izandako Mikel Cabieces Carmen Adam fiskalaren aurrean izango dira, azkeneko honek irregularki hilero jasotzen zuen 6.000 euroko soldataren inguruan azalpenak emateko. Fiskalak delitu sozietarioa egotzi diezaieke ustezko irregulartasun horiengatik eta auzia epaitegira bidali, alor penalean ikertu dezaten. Kode penalak 6 hilabete eta 4 urte arteko kartzela zigorra ezartzen du halako delituengatik –edo...
Read MoreMikel Cabieces: BBK-ko patronatuko aulkitik, fiskaltzaren aurrean esertzera
Kutxabankeko ordainketa bidegabeen auzian sekuentzia kronologikoa gero eta bitxiagoa izaten ari da. Azken “kointzidentzia” Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (pdf) ekarri digu. Fiskaltzak Mario Fernandezen kontra Kutxabankek jarritako salaketa ikertuko zuela esan zuen egun berean, astelehenean, argitaratu du aldizkari ofizialak Mikel Cabiecesen uko egitea BBK-ko patronatu-kide gisa. Erabakia abenduaren 23an onartu zen, baina ez da herenegun arte ofizial egin. Testuan ez da uko...
Read MoreKutxabankek Mario Fernández salatu du, Mikel Cabiecesi hilero 6.000 euro ematea agindu zuelako
Bilboko abokatu bulego baten bidez jasotzen zuen dirua Espainiako Gobernuko delegatu ohiak. Fernández Kutxabankeko presidente zenean, bankuak 243.000 euro eman zizkion zerbitzu juridikoak eskaintzen zituen abokatu bulego bati. Barne auditoria baten ondoren jarduera “irregular” hori atzeman du Kutxabankeko zuzendaritza berriak eta Bizkaiko fiskal Carmén Adanen eskuetan jarri du kasua. Mikel Cabiecesek lotura zuen abokatu bulegoarekin. Hala, 2012an Espainiako Gobernuko delegazioa...
Read MoreKutxabankek adreiluari lotutako negozioaren erdia saldu du
ARGIAk duela gutxi iragarri zuen bezala, Kutxabankek Lone Star inbertsio funtsari saldu dizkio higiezinen operazio arriskutsuetako aktiboak, 930 milioiren truke. Tartean da 1.500 milioi eurotan baloratuta zegoen Neinor Barria agentzia. Operazioa oraindik guztiz itxita ez dagoen arren, Kutxanbankek publiko egin du albistea. Adreiluari lotutako bere negozioaren %50 AEBetako Dallas hirian egoitza duen Lone Star inbertsio funtsaren eskuetan geratuko da apirilaren 30etik aurrera. Kutxabankek Neinor...
Read More

Iruzkin berriak