Hasiera »
3000 kilometro eta hamaika istorio - Glasgow-Bucarest
Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)
Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
18. eguna: Gudevica, Bulgaria
2010-09-03 // Bulgaria // 2 iruzkin
Atzo gauean hitz egin bezala, ia bateriarik gabe dagoen mugikorreko iratzargailuak goizeko lau eta erditan esnatu nau. Teodor ere orduan jaiki berri da eta jantzi ostean mendirako bideari ekin diogu. Ilargiak nahikoa argitzen du baina Teodorrek etxetik pare bat linterna hartu eta euren argiaz ere baliatu gara mendian gora joateko. Bide osoan zehar Teodor bertako historiaren berri ematen aritu zait. Ze guda jazo ziren bertan, nolako eragina izan zuen komunismoak Gudevica bezalako baserritar herritan… Bere esanetan, ezeri buruz asko jakin...
Jarraitu irakurtzen17. eguna: Sofia, Bulgaria – Gudevica, Bulgaria
2010-09-03 // Bulgaria // Iruzkinik ez
Hiru egun hauetan gauza asko gertatu dira, baina lehenik eta behin argitu behar dut zergatik argitaratzen diren 17, 18 eta 19. egunak batera. 17eta 18. egunak, Gudevican, Bulgaria eta Grezia artean dagoen 10 biztanle inguruko herrixkan, pasa ditut. Imajinatuko duzuenez interneterako konexiorik ez zegoen bertan eta ondorioz nahiz eta idatzita egon, ezin izan ditut lehen aipatutako egun horiek argitaratu zibilizaziora bueltatu naizen arte. Orain, bidaiaren istorioarekin jarraituko dut, utzitako lekuan. Atzo gauean ostatura itzuli ginenean,...
Jarraitu irakurtzen16. eguna: Sofia, Bulgaria
2010-08-31 // Bulgaria // Iruzkinik ez
Bulgariako hiriburua da Sofia. Milioi eta erdi inguruko biztanleria du eta Europako hiriburu zaharrenetarikoa da. Gure ostatua, beste behin ere, hiriaren erdigunean izateko zortea izan dugu. Hostel Mostel izena du eta mundu guztiko bidaiariz beteta dago. Gaueko hamar euro balio du zortzi pertsonako logela txukun eta garbi batek. Gainera, iristean ongietorri bezala garagardo bat ere eskaintzen dizute bertako langile gazteek. Ostatu ondoan Natsionalen Dvorets na Kulturata edota Kulturaren Nazio Jauregia dagoenez eguneko bisita bertan hasi dugu....
Jarraitu irakurtzen15. eguna: Podujevo, Kosovo – Sofia, Bulgaria
2010-08-30 // Bulgaria, Kosovo // 2 iruzkin
Atzo Serbiako poliziak bertan sartzea galarazi ostean, gaur berriro atzera egin behar izan dugu. Podujevotik Pristinara jaitsi, hemendik Skopjera eta azken honetatik Sofiaraino iritsi gara. Egun luzea izan da baina berriro ere gure helburua, Bulgariako hiriburura iristea, lortu dugu. Atzo Jasnak autoa garbitzera eraman zuen tokian egin dugu lo. Garbiketa tokia ez ezik kafetegia ere badenez bertaraino hurbildu gara gosaltzera. Bertan gosaria eskatzen ari garen bitartean barra atzean zegoen mutilaren arreta geureganatu dugu. Bertan turista asko...
Jarraitu irakurtzen14. eguna: Skopje, Mazedonia – Nis, Serbia
2010-08-29 // Mazedonia, Serbia // 2 iruzkin
Atzo bezala, gaurko goiza Skopje ikusteko erabili dugu. Ostatutik beste behin nahiko goiz atera gara eta hau erdigunetik gertu dagoenez, hamarretarako hiriko plaza nagusian gaude. Tiranan bezala, plaza berreraikitze lanetan murgildua dago. Dena den, begi bistan ikusten da Skopje ondoko bizilaguna baino aurreratuagoa dagoela. Plaza ez ezik erdigune osoko hainbat eraikinetan lanean dihardute langileek eta argi dago beste lan asko duela ez hainbeste denbora amaituak direla. Hori bai, hemen ere, edonon herrialdeko bandera ikus daiteke eta hasieran...
Jarraitu irakurtzen13. eguna: Tirana, Albania – Skopje, Mazedonia
2010-08-28 // Albania // Iruzkinik ez
Milioi erditik gora biztanle dituen hiria da Tirana. Auto berriak eta eraikin moderno pare bat kenduta denboran 20 urte atzera joan garela dirudi. Nahiz eta arkitekturan aditua ez izan eraikin guztiek aire komunista dutela nabari da. Hiriaren erdian dagoen plaza berreraikitze lanetan murgildua dago, baina bertan makila handienetik airean flotatzen dagoen Albaniako bandera erraldoia lan guztien gainetik ageri da. Leku publiko askotan daude ikusgai bandera nazionalak herri honen abertzaletasunaren erakusgarri. Ostatuan mapa bat eman digute eta...
Jarraitu irakurtzen13. eguna: Tirana, Albania – Skopje, Mazedonia
2010-08-28 // Albania // Iruzkinik ez
Milioi erditik gora biztanle dituen hiria da Tirana. Auto berriak eta eraikin moderno pare bat kenduta denboran 20 urte atzera joan garela dirudi. Nahiz eta arkitekturan aditua ez izan eraikin guztiek aire komunista dutela nabari da. Hiriaren erdian dagoen plaza berreraikitze lanetan murgildua dago, baina bertan makila handienetik airean flotatzen dagoen Albaniako bandera erraldoia lan guztien gainetik ageri da. Leku publiko askotan daude ikusgai bandera nazionalak herri honen abertzaletasunaren erakusgarri. Ostatuan mapa bat eman digute eta...
Jarraitu irakurtzen12. eguna: Bar, Montenegro – Tirana, Albania
2010-08-27 // Albania, Montenegro // Iruzkinik ez
Gaurkoan Adriatiko itsasoari agur esan eta Itsaso Beltzaren bidean barrualderantz abiatu gara. Goizean hondartzara joateko asmoarekin esnatu gara Bar-en, baina nahiz eta euririk ez egin eguraldi kaskarra dago eta ideia berehalakoan baztertu dugu. Dena den, herria ikusteko asmotan portualderantz joan gara eta hondartza ikusteko aukera ere izan dugu. Egia esan ez dut ideiarik ere nolakoa zen hasieran batean joan behar genuen Budva herria, baina Bar-eraino oporretan joatea ez dut ideia ona denik uste. Nahiz eta turismoari zuzenduta dagoen herria...
Jarraitu irakurtzen11. eguna: Mostar, Bosnia – Dubrovnik, Kroazia – Bar, Montenegro
2010-08-26 // Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Montenegro // Iruzkin bat
Gaur Bosnian esnatu, Kroazian jan eta orain Montenegron joango gara lotara. Egun luzea izan da baina makina bat gauza ikusteko beta ere izan dugu. Goizeko bederatzietan esnatu gara Mostarreko Aksoj ostatuan. Mostar Belfasten antzera bitan zatituta dagoela esan daiteke. Neretva ibaiaren iparraldean kroaziarrak daude eta hegoaldean berriz, musulmanak. Erraza da zein aldetan zauden jakitea meskita eta elizak ikustean. Dena den, ibaiaren bi aldeetan ikus daitezke oraindik gudaren eraginak. Ez dago berritua izan ez den eraikinik, ezta kanpo...
Jarraitu irakurtzen10. eguna: Hvar, Kroazia-Mostar, Bosnia-Herzegovina
2010-08-25 // Bosnia-Herzegovina, Kroazia // Iruzkin bat
Goizeko zazpietarako katamarana hartu dugu Hvarreko uhartetik berriro ere Splitera itzultzeko. Esnatzea asko kosta zaigu, aurreko egunetako lasaitasunezko errutina hautsi dugu eta, baina gaurko gure helmuga Mostar izanik goizeko zortzietarako Spliteko portuan egotea ideia ona da. Spliteko portuan Iaski eta Bittorren autoan sartu eta Split kanpoaldeko bidera eraman gaituzte. Guk aurrera jarraitu behar dugunez eta beraiek ordea eguna Spliten pasa, elkar modu tristean agurtu eta lehendabizikoz Martarekin autoestop egiteari ekin diot. Leku...
Jarraitu irakurtzen