Twitter kartzelara iritsi da
Kartzelaren egunorokoaz luxuzko testigantza jaso dezake Twitter-en dabilenak, Pulp Fiction pelikularen gidoiagatik Oscarra irabazi zuen idazleak preso bizi dituen esperientziez idazten baitu 140 karaktereko mezuetan. Edanda gidatzeagatik pertsona bat akabatu zuen Roger Avary zinema gidoilari eta zuzendariak, eta urtebeteko kartzelaldira kondenatu zuten. Orain, bere esperientzia Interneten kontatzen doa egunero, Twitter sistemari esker. Nola erabili dezakeen Twitter kartzelatik? Los Angeles Time...
Read MoreHaur izendegiarekin bueltaka
Kontsulta jarri beharko dut martxa honetan. 2007ko urrian erreportajea idatzi nuen Hego Euskal Herrian jaioberriaren izenaren sexuarekin eta grafiarekin dauden arau zorrotzei buruz (malguagoak dira Iparraldean), eta oraindik zalantzaz beteriko iruzkinak jasotzen ditu erreportajeak Interneten, seme-alabarentzako aukeraturiko izena jarri ahalko ote duten galdezka. Guztira hamaika iruzkin zenbatu ditut, gehientsuenak izenaren sexuarekin kezkatuta. 36 urteko emakumeak galdetzen du ea “nola...
Read More‘One Hundredth of a Second’. Argazkilaria, lekuko ala laguntzaile?
Gogoan al duzu putrea ondoan duela makurtuta dagoen Sudango neskatilaren argazkia, Pullitzer saria irabazi zuena? Denbora luzez eztabaidarako aitzakia izan zen: zer egin behar du kazetari-argazkilariak, argazkia atera eta lekuko baino ez izan, ala egoeran esku hartu eta lagundu? Dilemak indarra hartu du berriro, One Hundredth of a Second film laburrarekin. Manhattango film laburren jaialdia irabazi zuenetik, geroz eta oihartzun handiagoa lortzen ari da Interneten (laburren ohiko erakusleihoan)...
Read MoreEz dute ‘Ander’ pelikula estreinatu nahi
Ander filma ikusi nahi duen EAEko edo Nafarroako herritarrak Ipar Euskal Herrira joan beharko du, Hegoaldean ez baitu estreinatuko duen banatzailerik aurkitu lanak. Berlinaleko Cicae sariak emandako bultzadaren ostean, 40 jaialditik gora bisitatu ditu aurten Roberto Castónen film euskaldunak, oso emaitza onekin beti ere, sari ugari eskuratuz. Hala ere Espainiako Estatuko zinema aretoetan proiektatu nahi ez izanak zer pentsatua ematen du bertako banaketa politikaz, hain itsua, itxia eta...
Read More
Iruzkin berriak