Beste zortzi urte Garoñaren mehatxupean
Hondakin erradioaktiboekin Alemania zeharkatzen duen trena gelditzeko egunotako protesta masiboek edo Fukushiman gertaturikoaren ondorioz Japonian oraindik bizi duten hondamendiak ez ditu lobby pronuklearrak kikildu. Frantziako Estatuan, AEBen atzetik zentral nuklear gehien dituen herrialdean (58), energia nuklearra beharrezkoa den ideia indartsu ari dira zabaltzen gizartean. Eta Espainiako Estatuan, Euskal Herritik hain gertu dugun Garoña zaharrak 2019ra arte funtzionatzen jarraitzea...
Read MoreAntxon Ezeiza, ahobilorik gabeko gizona
Antxon Ezeiza (Donostia, 1935) zendu da. Duela aste pare bat deitu nion telefonoz, osasunaz galdetzeko. Bi ebakuntzaren ostean, sendatze bidea gogorra egiten ari zitzaion, baina beti bezain sakon eta ozen mantentzen zuen ahotsa. Itzulingururik gabe mintzatzen zen, zuzen. Horregatik, iaz ezagutu nuenean ahobilorik gabe hitz egin zidan euskal zinemaz: hainbat zinemagile biltzen dituen Zeluloidezko begiradak libururako elkarrizketatzera gerturatu nintzen ni, eta nik berari adina galdera luzatu...
Read MoreApokalipsia pizza eta garagardo artean
Zein unetan hasiko zinateke, heriotza usaineko bunker itogarrian giltzapetuta, erotzen? Zenbat iraungo zenuke, hasi arte biziraupenaren izenean albokoa zanpatzen, lagun-etsaia torturatzen, gizatasuna galtzen? Berdin dio ama prestu, suhiltzaile edo abokatu zaren zure egunerokoan, lurpeko bizilekuan sen primarioena gailentzen da, muturreko egoeran barru-barruko izaerak egiten du eztanda. Eta beldurgarria da emaitza. Beldurgarria delako The Divide, agonikoa, hertsia. Baina lehenbizi girotu dezagun...
Read More
Iruzkin berriak