Jendartean
Hasiera » Zinema » Antxon Ezeiza, ahobilorik gabeko gizona
Aza16 0

Antxon Ezeiza, ahobilorik gabeko gizona

Atalak: Zinema

Antxon Ezeiza, Euskadiko Filmategiaren argazki batean.

Antxon Ezeiza (Donostia, 1935) zendu da. Duela aste pare bat deitu nion telefonoz, osasunaz galdetzeko. Bi ebakuntzaren ostean, sendatze bidea gogorra egiten ari zitzaion, baina beti bezain sakon eta ozen mantentzen zuen ahotsa. Itzulingururik gabe mintzatzen zen, zuzen. Horregatik, iaz ezagutu nuenean ahobilorik gabe hitz egin zidan euskal zinemaz: hainbat zinemagile biltzen dituen Zeluloidezko begiradak libururako elkarrizketatzera gerturatu nintzen ni, eta nik berari adina galdera luzatu zizkidan berak niri. Ezbairik gabe, elkarrizketetatik baino gehiago ikasten da norberaren usteak zalantzan jartzeko eta gogoetatzeko bide ematen duten horrelako solasaldietatik. Azken finean, euskal zinemari buruz luze eta zabal hausnartutako gizona zen, teoria hori guztia batez ere bi proiektutan islatu zuelarik: Ikuska saila eta Ke arteko egunak filma. Obra handiak, biak ere.

Bere biografia eta filmografia osoa azaltzeak luze joko ligukeenez, bi proiektu horiek nahiko nituzke aipatu, duten garrantziagatik. 1980ko hamarkadako lehen urteetako artxibo lan bikaina da Ikuska saila (zehazki, 1978 eta 1985 artean filmaturiko 20 dokumental), sasoiko euskal gizartearen errealitatearen berri ematen duena. Ezeizaz gain, beste hainbat zuzendarik ere hartu zuten parte Antxonek gidaturiko proiektuan, tartean Xabier Elorriagak, Montxo Armendarizek, Juanba Berasategik, Imanol Uribek edota Koldo Izagirrek. Euskararekin eta euskal gizartearekin zerikusia duten gaiek hornitu zuten Ikuska, eta honako hitzekin agurtu zuen saila azken dokumentaleko off ahotsak: “Ikuska-k etorkizuneko zinemagintzari euskararen lekukoa ematen dio. Hasi genuenean lehenengo Ikuska, Euskal Herri lainotuarekin hasi genuen, eta Euskal Herriko arazo eta borroken lainoan, zinemarena pixka bat kentzea dagokigu guri. Arazo eta borroka berean jarraitzen dugu, baina hori bai, laino gutxiagorekin”.

Ikuska saileko bi fotograma.

Ke arteko egunak (1989) lanak berriz, Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria eskuratu zuen eta Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu den euskarazko lehen pelikula izan zen. Kritikari askok, dena den, ez zion barkatu obrak zuen kutsu ezkertiar abertzalea. Filmean, Pedro Sansinenea Euskal Herrira bueltatu da herri-minak bultzatuta, hogei urte Mexikon igaro ostean. Giza harremanez mintzo da Ke arteko egunak, maitasunaz, familiaz, desiraz… eta sufrimenduaz, sufrimendu pertsonala eta sufrimendu politikoa, testuinguru mugitua bizi baitu Euskal Herriak, manifestazioetako ke arteko egunak dira, eta bere gordinean ageri da gatazka.

"Ke arteko egunak" filmeko bi fotograma.

Pelikulak errodatzeaz gain, idatzien bitartez Euskal Zinema Nazionalaren bere ideia zehazten joan zen 70eko hamarkada bukaeraren eta 80ko hasieraren artean. Euskal zinemaren oinarriez egin zuen gogoeta, hiru adar nagusiri tiraka:  hizkuntza, estetika eta edukia. Handik urte askora, 2003an bere herriko Zinemaldiaren eskuetatik Ama Lur saria hunkituta jaso zuenean, koherente eskertu zuen garaikurra: zinema euskalduna, euskaraz eta askea aldarrikatu zuen. Ahobilorik gabe.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)
  • Eskolako jaialdiak ere, mugikorrik gabeko arnasgune?
  • Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad

Iruzkin berriak

  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Haizea(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA