Mehatxu sotila
Andonik esan dit oraingoan ez duela greba egingo, ezin duela. Nagusiak debekatu al dion galdetu diot. “Ez, baina ostiralerako pieza guztiek bukatuta egon behar dutela agindu dit, eta horretarako ostegunean lan egin beharko dut nahitaez”. Sotilki egindako mehatxua ere mehatxu da. Hizkuntza Eskolan azterketak greba egunean egitea lanera behartzeko beste modu sotil bat da, adibidez. Berdin gutxieneko zerbitzu “gehiegizkoak” ezarriz gero, sindikatuek salatu duten moduan. Greba...
Read MoreNuclenor-ek adarra jo digu berriz
Antzerki hutsa zela ohartarazi zuten eszeptikoenek, Espainiako Gobernuari (eta honek sektore energetikoan ezarri nahi zuen zerga-sistema berriari) presioa egiteko iragarri zuela Nuclenor enpresak Garoña zentral nuklearraren itxiera. Hain zuzen, betiko ixteko data baino hilabete eta erdi lehenago, martxan jarraitu nahi dutela adierazi dute zentralaren arduradunek. Eta utzi egingo diete gainera. Izan ere, antzezlan honetan laguntza ordainezina du Nuclenor-ek (alegia, berau osatzen duten...
Read MoreNoiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
Bada, helduak tartean sartzen direnean. Hori islatzen du asteburuan minibenjamin-aurreko kategoriako partidu batean atera zuten argazki honek. Irabazteko lehiatzen, elkarrekin beharrean elkarren kontra jokatzen, aurkaria zapaltzen eta jokoaren arauak ez errespetatzen helduongandik ikasten dute haurrek, eta goizegi. Ikuskizun tamalgarriak izaten dira umeen zenbait partidu –bereziki futbolean, hori ere esan behar da–, gurasoak garrasika –irainka– hasten zaizkionean arbitroari, aurkariei,...
Read MoreIsiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
Gaur eraman behar zuten LOMCE legea Espainiako Ministro-Kontseilura, hezkuntza erreforma polemikoari buruzko eztabaida parlamentuan abiatzeko. Azkenean atzeratu egin dute eguna, baina gaiaz aritu nintzen atzo irakasle birekin eta kezkatuta zeuden, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren isiltasunaz mesfidati. Erreformak EAEk dituen hezkuntza eskuduntzak urratzen dituela edota euskararen estatusaren kontra egiten duela esana du sailburuak, lege-proiektuak “hainbat akats”...
Read More
Iruzkin berriak