Euskal film arrakastatsuenen rankinga
Estreinalditik kasik hamar urte igaro direnean, Aupa Etxebeste! pelikulak jarraitzen du izaten aretoetan ikusle gehien bildu dituen euskarazko filma. Zein da sekretua? Zer dugu gustuko ikus-entzule euskaldunok? Rankingaren lehen postuei begiratuta behintzat, komediak du arrakasta. Tira, rankingean (Espainiako ICAA institutuaren datuetan oinarritua eta Irudiz eta euskaraz blogean ikusia) titulu esanguratsuak falta dira, tartean dokumental guztiak (Barrura begiratzeko leihoak, Bertsolari…),...
Read MoreTxosnak, hobe erbestean
Ez, ez naiz Iruñerriko txosnekin UPNk duen fijazioaz ari. Oraingoan, Irunen piztu da polemika: datozen San Martzial jaietan, txosna gunea eta kontzertuak Mosku auzotik Ficobara aldatzea erabaki du udal gobernu taldeak, jai eredu jakin baten alde, jai eredu jakin baten kontra. Irun hiriko bihotzean, giro berezia sortzen da Moskun (arnasgune ere bada sarri), eta haserre daude Udalaren erabakiarekin diru asko galduko duten inguruko tabernariak (auzoa eta auzoko giroa bizirik mantentzeko...
Read More11 urteko haurrak kontuak garbi
Langabezia, ustelkeria eta krisia. Horiek, hurrenez hurren, Espainiako Estatuko azken barometro soziologikoaren arabera herritarren kezka nagusiak. Hiruretatik zerk arduratzen dituen gehien galdetu zieten atzo umeei, Ser irrati espainiarrean. 11 urteko haurrak eman zuen erantzuna: “Tira, hirurek elkarri eragiten diote, ezta? Esan nahi dut, ustelkeriak krisia ekarri du eta krisiak langabezia. Gauza handiago baten (baina gauza beraren) zati dira hirurak”. Horixe...
Read MoreIjitoentzako kontzentrazio esparruak
Hori, pasa den martxoan Paul-Marie Coûteaux Fronte Nazionaleko buruetako batek proposaturikoa: Frantzian ijitoak “esparruetan kontzentratzea”, komunitate horren “inbasioari” eta eragiten duten “eraso estetikoari” aurre egiteko eta “duintasun nazionala” berreskuratzeko. Bozen %7 lortu du alderdiak udal hauteskundeetan. “Ijito familien zikinkeriak epidemiak sortuko” dituela irakurri diogu FNko agintari honi, eta ez da ateraldi eroa izan. FNren programa bera xenofoboa eta...
Read More
Iruzkin berriak