Euskara, hizkuntza gatazkatsu hori
Argiarekin ateratako Bizi baratzea liburua aurkezten ari zen Jakoba Errekondo Donostiako Bretxan. Halako batean, emakume bat hurbildu da eta galdetu dit euskaraz baino ez al dagoen liburua. Baietz. “Y entonces, ¿los que no sabemos euskera no tenemos derecho a leer el libro?”, berak. “¿Y los que sabemos euskera no tenemos derecho a leer en euskera?”, nik. “Hombre, pero podíais haberlo hecho bilingüe”. Gaztelania hutsean beste liburu asko dituela eta haiek irakur ditzakeela...
Read MoreBengoetxearen txapelketa
“Aurten bai!” irakur zitekeen Bizkaia frontoira hurbildu ziren zale askoren kamisetetan, Pablo Berasaluzeren aurpegia alboan irudikaturik zutela. Bizkaitarrarekin zegoen frontoia eta “Pablito!” zen harmailetatik gehien errepikatzen zuten oihua. Duela bi urte ere Binakako Txapelketako finalera iritsi zen Berasaluze, baina Akilesen tendoia apurtu zuen partida hasieran, eta arantza ateratzeko aukera zirudien oraingoak. Aurkariak, ordea, ez zeuden horretarako prest. Bikain aritu zen Oinatz...
Read MoreSuper-heroi neskarik ez dutela merkaturatzen “mutilek ez dituztelako nahi”, ama batek jasotako erantzuna
Big Hero 6 filmeko pertsonaiak seme-alaben kuttunak direla-eta, pertsonaiekin kuxinak egiteko oihala erostera joan da Veronica estatubatuarra. Baina hara, Springs Creative oihal-enpresa handian (10 milioi metro oihal ekoizten dituzte urtean) Big Hero 6 taldeko bi pertsonaia falta dira. Bai, asmatu duzu: Honey Lemon eta GoGo super-heroi neskak dira inongo oihal puskatan ageri ez direnak. Konpainiari eskutitza idatzi zion Veronicak, kexu. “Aj, neskak! Ze nazka!” Enpresatik erantzun zioten...
Read MoreEtorkinen eskolaratzea… etorkinen ikuspuntutik
Etorkin gehienak eskola publikoak hartzen dituela eta ikastetxeen artean oreka zaindu ezean ghetto sozioekonomiko eta linguistikoak sortzeko arriskua dagoela sarri entzun dut azkenaldian. Ikasgelan kulturaniztasuna nola jorratu bada hausnartu beharreko gaia, ea haur etorri berrientzat harrera protokolorik dagoen, ea “integrazioa” eta “asimilazioa” bezalako kontzeptuen aurretik elkarbizitza jartzen den, euskara ikasteko programak ondo egiten al diren, irakasleen eta eskola komunitatearen...
Read More
Iruzkin berriak