Jendartean
Hasiera » Gizartea » Aldaketaren Sanferminetatik jai eredu berrirantz: bost gako, bost argazki
Uzt13 0

Aldaketaren Sanferminetatik jai eredu berrirantz: bost gako, bost argazki

Atalak: Gizartea

Feminista. “Kalea, gaua eta festa denona da” aldarri, berdintasunean oinarrituriko jaien alde egin du udal gobernu berriak. Eraso sexisten aurkako kanpaina indartsua bultzatu du, José Diego Yllanesek 2008ko Sanferminetan hil zuen Nagore Laffage gogoratu eta omendu du zazpi urtean lehenengo aldiz (irudian, Iruñeko alkatea Laffageren familiarekin, Astelehen Lilak kolektiboaren elkarretaratzean) eta txupinazoan eta gune jakinetan azken urteotan eman diren eraso sexistak saihesteko neurriak hartu dituzte, besteak beste.laffage

Euskaltzalea. 1979. urtetik ez zen ikurrina inoiz Iruñeko Udaleko balkoian zintzilikatu. Txupinazorako, masta ofizialean jarri dute aurten, “aldaketaren sinbolo” gisa, Joseba Asiron alkatearen hitzetan. “Gizartearen sektore zabalagoa ordezkatzea” izan dute helburu eta pentsatzekoa da instituzionalki bederen euskarak presentzia handiagoa izango duela aurrera begirako Sanferminetan.ikurrina_EFE

Herrikoia. Txupinazoa nork botako duen alkateak erabakitzen du eta orain arte beti politikariek jaurti dute suziria, bost kasutan ezik (irudian, Iruñeko Orfeoiaren eta La Veleta peñaren ordezkariak, txupinazoa jaurtitzen). Joseba Asironek argi esan du aurrerantzean prozesu herritar eta parte-hartzaileak erabakiko duela nork botako duen txupinazoa. Erabakia herritarren esku uztearen aldeko dira, baita ere, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra. Udaletxea gizarteari irekitzeko modua izan da, baita ere, txupinazo egunean aurten eragile sozial ugari bertara gonbidatzea, tartean SOS Arrazakeria, Etxe Kaletaratzeen Aurkako Plataforma, Oinarrizko Errenta, Astelehen Lilak edota Pobreziaren Kontrako Sarea.la veleta eta orfeoia

Konprometitua. 1978ko uztailaren 8an, German Rodriguez iruindar gaztea hil zuen poliziak, buruan tiro eginez. Minutu batzuk lehenago, peñetako hainbat kide zezen plazara atera ziren, presoen amnistia eskatzen zuen pankarta eskuetan, eta aitzakia horrekin polizia andana tiroka hasi ziren, zezen plazan ez ezik baita hiriko kaleetan ere. Esana zeukan Espainiako polizia komandanteak: Iruñeari “eskarmentua” emango ziola agindu zuen, hiri “oso errebeldea” zelako. Asironek parte hartu duen ekitaldien artean (parte ez hartzea ere esanguratsua izan da, prozesio osteko mezan ez baitzen izan adibidez), German Rodriguezen omenaldian izan da; hori egin duen Iruñeko lehenengo alkatea da.german

Parte-hartzailea. Sanferminen Mahaia gakoa izango da aurrera begira, aurtengoa ez delako izan udal gobernuak nahiko lukeen jaia, alkateak onartu duenez (gauza gehienak aurretik lotuta zeuden). Gora Iruñea plataformaren hitzetan, “90eko hamarkadan, zinegotziak, peñak eta herri mugimenduetako eragileak biltzen ziren egitaraua erabakitzeko. Ondoren aldiz, UPNren Udalak lehiaketara atera ditu plaza publiko gehienak, enpresa pribatuek beren gain har dezaten jaietako egitaraua”. Bada, Mahaia berriz aktibatuko duela iragarri du alkate berriak, herritarrek hitza izan dezaten UPNk instituzionalizatu dituen jaiotan. “Sanferminei beren nortasuna itzultzen saiatuko gara”, adierazi du.penak

Festa makro eta masifikatu hauek uzten duten neurrian, Sanfermin herrikoiagoen aldeko apustua du Udalak; beste eremu batzuetatik dagoeneko bide horretan lanean ari direnei entzutea izan beharko litzateke abiapuntua.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun

Iruzkin berriak

  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Gontzal [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA