Errefuxiatuekin “poli ona-poli gaiztora” jolasten ari da Europa
Europako liderrek errefuxiatuen harrerarako 100.000 plaza adostu berri dituzte Bruselan, baina mugak zorroztea eta poliziez indartzea ere hitzartu dute, agerian geratu da euren arteko zatiketa, badirudi nork errefuxiatu gutxiago hartu dela Estatuburuen kezka nagusia… eta oraindik betetzeko dituzte aurretik hartutako konpromisoak. Solidaritatea eta ardura eskatu du Angela Merkelek, baina bere herrialdean erreforma legala egin du Alemaniako Gobernuak, kanporaketak bizkortzeko eta migratzaileei...
Read MoreMaskulinitateak emakumeak hiltzen ditu
Maskulinitate eredu nagusiak gizon boteretsuak ditu erreferente, eta boteretsuak uste du zapalduta, kontrolpean eta menpeko izan dezakeela albokoa; gizon indartsuak ditu gogoko, eta indartsuari iruditzen zaio ondokoa gutxietsiz eta ahulduz sentituko dela ahaltsu; gizon ausartak ditu maite, heroiak, eta heroiek salbatu beharreko biktima behar dute inguruan; gizon arrakastatsuak ditu gustuko, eta arrakastatsuak pentsatzen du bestearen porrotak azpimarratuko duela bere arrakasta. Ez beti, jakina,...
Read MoreEskolaz kanpoko jardueren atzean, lehia eta kontziliazio-arazoak
Betiko gaia da, baina harrituta nago: 3 urteko ilobak lagun dituen adinkide guztiek eskolaz kanpoko jarduerak dituzte, ingelesa, musika edota igeriketa praktikatzeko. Adin horretako umeentzat dagoen eskaintza zabalak ere erakusten du ikastaro eta tailer hauen arrakasta, nahiz eta 3 urterekin jarduera libreaz gozatzeko adinean dauden bete-betean, jarduera bideratuetan ito ordez. Ez dut ukatuko, gustuko arloak lantzeko eta arlo horiek beste haur batzuekin partekatzeko interesgarriak izan...
Read MoreAlderdiek euskarari ematen dioten garrantzia
Irungo udal aldizkaria iritsi zait etxera. Ataletako batean, udalean ordezkaritza duen alderdi bakoitzak agintaldi berriko lehen mezua helarazi die herritarrei, batzuek eta besteek hizkuntzarekiko dituzten politika antagonikoak agerian utziz. Argazkiari erreparatuz gero, gaztelaniazko zatia beltzez dagoen testua da eta euskarazkoa berriz, gorriz dagoena: – EH Bildu da idatzia euskara hutsean igorri duen bakarra, %100 euskaraz – EAJ-k bere idatziaren %42 eskaini dio euskarari –...
Read MoreTelesailetan gizona ere biluztu dadila eta orgasmo unean enfoka dezatela
Game of Thrones telesail famatuko aktore emakumeen aspaldiko kexa da: eszena asko eta askotan biluztu behar dutela emakumezkoek, gizonezkoek aldiz apenas. Berriki, telesaileko aktore gizon batek ere, Jack Gleeson-ek (Kevin Bacon eta beste hainbatek bezala), biluzietan oreka handiagoa aldarrikatu du, telebistan nahiz zineman. Ildo berean, The Affair telesailean sexu eszenek duten tratamendu matxista gogor kritikatu du bertako protagonista Ruth Wilson-ek: “Eszena hauetan emakumea...
Read MoreIkastolak eta eskola publikoa, elkar ulertzeko premian
Euskal Herriko errealitateak esaten digu EAEko ikastetxeen %50 publikoak direla eta beste %50 kontzertatuak (ikastolak eta kristau-eskolak, gehienbat); Ipar Euskal Herrian ikastolek baino ez dutela bermatzen Euskal Herriko ikuspegia duen euskarazko heziketa; eta Nafarroan, UPNren politika medio, ikastolek funtsezko funtzioa bete dutela oraintsu arte. Publiko-pribatu eztabaidatik harago (eskola publikoak argi du bera dela eredu publiko bakarra eta beraz ardatz izan behar duela; ikastolek diote...
Read MoreOinezkoak vs. txirrindulariak
Gure herri eta bideetan lehentasun osoa duten autoak egurtu beharrean, oinezkoen eta txirrindularien arteko hika-mikak entzutea egokitu zait azkenaldian. Oinezkoak sarri bidegorritik joaten direla, txirrindularien eremua inbadituz; txirrindulariak azkarregi eta errespeturik gabe ibiltzen direla espaloitik… Finean, agerikoak dira batzuen eta besteen espazioa definitzeko eta espazioak partekatzeko arazoak. Atzerrira bidaiaren bat egitea baino ez dago, ordea, konturatzeko zeinen ondo moldatzen...
Read More
Iruzkin berriak