Jendartean
Hasiera » Mugikortasuna » Oinezkoak vs. txirrindulariak
Urr05 5

Oinezkoak vs. txirrindulariak

Atalak: Mugikortasuna

Gure herri eta bideetan lehentasun osoa duten autoak egurtu beharrean, oinezkoen eta txirrindularien arteko hika-mikak entzutea egokitu zait azkenaldian.

Hiri antolamendua aldatu gabe adabakiak jartzea da sarri hemengo soluzioa. Argazkian, Alderdi Eder (Donostia).

Hiri antolamendua aldatu gabe adabakiak jartzea da sarri hemengo soluzioa. Argazkian, Alderdi Eder (Donostia).

Oinezkoak sarri bidegorritik joaten direla, txirrindularien eremua inbadituz; txirrindulariak azkarregi eta errespeturik gabe ibiltzen direla espaloitik… Finean, agerikoak dira batzuen eta besteen espazioa definitzeko eta espazioak partekatzeko arazoak.

Atzerrira bidaiaren bat egitea baino ez dago, ordea, konturatzeko zeinen ondo moldatzen diren oinezko eta txirrindulariak Europako herri txiki, hiri handi eta herriarteko bide asko eta askotan. Harrigarria egin zait, esaterako, zenbat adineko gizon eta emakume ikusi ditudan bizikleta gainean aurtengo udan Frantzian; jendea leku batetik bestera mugitzeko bizikleta hartzera ohituta dagoen seinale. Hain juxtu, ohiturak eman die garraiobideen arteko elkarbizitzarako kultura, espazio berean errespetuz eta sen onaz jokatzeko behar dituzten klabeak. Gainera, gehientsuenak dira momenturen batean auto-gidari, txirrindulari eta oinezko, eta enpatia horrek erraztu egiten ditu gauzak.

Ohitura ez da ezerezetik sortzen

Ohitura, baina, ez da ezerezetik sortzen. Herri txiki, hiri handi eta herriarteko bide horiek txirrindularientzat oso ondo prestatuta daude, espazio zabalak eta behar bezala seinaleztatuak partekatzen dituzte oinezkoek, txirrindulariek, autoek, tranbiek… Lankide batek eman digu gakoa: hiri antolamendua berregin duten lekuak dira, non autoentzako bide zirenak oinezko eta txirrindularientzako bihurtzen joan diren, bidegorri sareak ehuntzen, errepideak auto eta txirrindulariek partekatzeko behar bezala egokitzen, autobusentzako errail bereziak bizikletarentzat ere baimentzen… Ikusi adibidez ondorengo argazkia, Amsterdamgo bilakaera nabarmen erakusten duena:

Amsterdamgo hiri antolamenduak izandako bilakaera.

Amsterdamek izandako bilakaera.

Aldiz, hiri antolamendua aldatu gabe adabakiak jartzea da sarri hemengo soluzioa: autoei espaziorik kendu nahi ez eta errepidean txirrindulari bat margotzearekin eta 30 km/orduko idaztearekin ez da nahikoa. Donostian dugu adibidea (eta lankideekin bazkaltzen izandako eztabaidaren iturburua): Alderdi Eder parkea (beheko argazkietan) oinezko eta txirrindulariek partekatzen dute, baina leku turistikoa izatea (eta jendez betetzea), zuhaitz tartean ibiltzea eta batik bat bidegorria modu ez oso argian markatuta egotea traba handia dira elkarbizitzarako. Nola esan oinezkoari bidegorria ez zapaltzeko, kasik oharkabean egiten da-eta? Nola esan txirrindulariari 5 km/orduko joan behar duela, hain geldi joatea kasik ezinezkoa denean?

Ohiturak eta hiri antolamendu egoki batek ematen ditu espazio partekatuetan errespetuz eta sen onaz jokatzeko klabeak.

Ohiturak eta hiri antolamendu egokiak ematen ditu espazio partekatuetan errespetuz eta sen onaz jokatzeko klabeak.

Gasteiz, eredu

Dena esate aldera, Espainiako Estatuan bidegorri dentsitate handiena dutenen artean daude Hego Euskal Herriko hiriburuak, baina Gasteiz da mugikortasun ereduan integralki jokatu duen bakarra: “Ez ditu soilik bizikletaren gaineko erabakiak hartu, garraiobide guztiak kontuan hartuz jokatu du, lurraldearen planifikaziotik eta hiri eredutik abiatuz”, diote Diagonal egunkarian.

Europako Bizikleta-logistikaren Biltzarra, Donostian

Urriaren 15, 16 eta 17an hiri barruko mugikortasunaz topaketak egingo dituzte Donostian, bizikleta oinarri hartuta. Egun bakoitzean gai baten inguruan ardaztuko dira hitzaldiak: karbono dioxidorik gabeko hiriguneak, hiri antolamendurako ikuspegiak, eta bizikleta-logistika Espainian. Lehenengo bi egunetan ingelesez arituko dira partaideak eta hirugarrenean gaztelaniaz, baina euskarara itzulitako materiala izango da.

Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak, Suedia, Belgika, Espainia, Frantzia, Txekiar Errepublika eta Austriako hizlariak arituko dira, baita Donostiako Txita zerbitzuan lan egiten duen Harri Zuazo eta Iruñeko Oraintxe konpainiako Eneko Astigarraga ere. Biltzarrak hirugarren edizioa du hau; lehenengoa Erresuma Batuan egin zuten 2012an eta bigarrena Herbehereetan, 2013an.

5 Iruzkin

  1. aitor | 2015-10-05 at 15:32

    Galdera bat daukat…eskertuko nuke erantzuna jakinaren gainean dagoen norbaitek ematea: ni autoan banoa eta norbait zebrabidean pasatzen bada BIZIKLETA GAINEAN… berak lehentasuna du…nahiz eta une horretan oinezkoa ez izan…beste ibilgailu bat baizik? Susto asko hartu ditut begiratu ere egin gabe bizikleta gainean zebrabideak ziztu bizian pasatzen dituztenekin…Ni ibiltzen naiz oinez, bizikletaz, motoz eta autoz eta denen eskubideak errespetatzea gustatzen zait baina…jakin nahi nuen hori eskubidea den edo…norberak hartzen duen lizentzia.Milesker.

    Reply
  2. Martin | 2015-10-05 at 16:40

    (Uste dut ezetz, Aitor, zebrabide “normaletan” bizikletak ez duela lehentasunik; baina badira pasabide berezi batzuk, horiz margotuta egoten direnak, zeinetan bizikletek lehentasuna duten.)

    Nire esperientzia kontatu nahi nuke, Gasteiztik… Goizero erdialdetik Lakuara nator, bizikletaz, Abenidan zehar (guztira, ordu laurden bat).

    1.- Goizeko 07:45ean ilun samar dagoenez, ez da erraza ordu horretan eskolara argirik gabe (eta gehienak beltzez jantzita) doazen gazte ugariak saihestea.
    2.- Freskatzen hasi denez, ohikoa da gazte jendea bizikleta gainean eskuak poltsikoan ibiltzea (beste batzuek eskuak telefono mugikorarri begiratzeko ateratzen dituzte poltsikoetatik, martxan betiere!)
    3.- Banan-banan ilaran joan beharrean, tarteka beti topatzen ditut bidegorrietan aurrez aurre binaka berriketan datozen txirrindulariak (txirrina desesperatuki jotzen hasten naiz).
    4.- Abiaduraren muga eta norantza arrazoizkoa errespetatu gabe, asko eta asko ikusten dira abaila bizian eta sigi-saga zoroan.

    Total, ez nukeela adineko pertsona bat animatuko lanera bizikletaz joatera, goizeko ordu horretan behintzat. Gaur-gaurkoz, oso arriskutsua iruditzen zait; baina ez autoengatik, txirrindulariengatik beraiengatik baizik. Zoragarria iruditzen zait Gasteizen hainbeste jendea bizikletaz ikustea, baina uste dut oso arazo larria dugula bide-hezkuntzarekin, batik bat txirrindularion aldetik.

    Reply
  3. Kraken | 2015-10-05 at 23:07

    Pentsatu dut idatzi ala ez, baina azkenean nire iritzia ematea ideia ona dela iruditu zait, beraz, eztabaidari puntu gehiago gehituz, hementxe doa nire iritzia, nire esperientzian oinarritua:

    Nik aurtengo udan bidaia luzea egin dut Europan barrena bizikleta gainean, eta Mikelek dioen moduan, oinezko, bizikletari eta gainerako ibilgailuen artean errespetu handia dago orokorrean “hor kanpoan”. 80 urtetik gorako jendea bizikleta elektrikoetan, ezgaitasun fisikodunak “handbike” edo bestelako bizikletetan, 7 pertsonako familiak 5 umerekin -zaharrenak 12 urte gehienez edukirik- eta beste milaka adibide ikusi ditut. Bidegorri eta “pista ziklable” sare itzela dago, eta bidegorriak ez dauden lekuetan, bizikleta asko errespetatzen dute autoek, errepidea konpartituz.

    Egunerokoan bestalde, ni bizikletaria eta bizikletazalea naiz eta nire egunorokoan, garraio moduan erabiltzen dut bizikleta Donostian zehar ibiltzeko, bai modu azkarra eta osasuntsua delako, baita garraiobide honen militantea naizelako, eta orokorrean enpatia falta nabari dut alde guztien aldetik: denok ulertu behar dugu beste partea (bidegorriak ez du “barra librea ematen”, bideggorria ez da korrika egiteko ez eta maletatxoa eramatekolekua, bidegorria ez da oinez azkarrago joateko bidea, zebrabide eta semaforoak errespetatzeko daude, bizikleta gainean ez da ez mugikorra erabili behar ez eta musika entzun behar, errepidean dabilen bizikletaria oso ahula da auto baten ondoan eta berdin oinezkoa bizikletarentzako-gogoratu gutxieneko 1.5metroak-, etab.).

    Gainerakoan, asko dugu egiteko denok: agintari zein herritar garen aldetik (batzuek gehiago egin dezaketelako eta besteek gehiago eskatu behar dutelako) eta baita erabiltzaile garen mailan ere (oinezko, bizikletari eta auto erabiltzaileen arteko bizikidetzan).

    Ez dakit oso garbi gelditu den, baina haria jarraitu daitekeela iruditzen zait.

    Bestalde, atera ditzagun autoak gure herri eta hirietatik, oinez mugi gaitezen, arinago bizikletaz eta ezin bada garraio publikoaz, eta egin ditzagun gure inguruneak atseginagoak eta osasuntsuagoak, buruak eta gorputzak eskertuko digute eta. Beste eredu bat posible da eta egunerokotik hasten da hau.

    Reply
  4. Mikel Garcia | 2015-10-06 at 9:20

    Mila esker, Aitor, Martin eta Kraken, zuen esperientziak kontatzeagatik. Denok ondorio antzekoa ateratzen dugula iruditzen zait: garraiobide ezberdinen arteko bizikidetzarako eta espazioak errespetuz partekatzeko heziketa dexente falta zaigu oraindik…

    Reply
  5. bizibidaia | 2015-10-07 at 11:01

    Atzerriko hainbat eredu ezagutu ahal izan ditut hurbiletik eta egia da elkarbizitzan ez garela oso eredugarri. Artikulu honen ideia batekin bat nator bereziki. Korapilatzen bagara oinezko-txirrindulari-korrikalari-patinatzaileen arteko gatazketan, benetako arazoaren sortzailea poz-pozik egongo da, ibilgailu motordunen gidaria, alegia.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun

Iruzkin berriak

  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Gontzal [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA