Eta 16 urteko gazteek bozkatu ahalko balute?
Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea 16 urtera jaistea proposatu du ERCk Espainiako parlamentuan: proposamena eztabaidatzearen kontra agertu dira PP eta Ciudadanos, eta abstenitu egin da EAJ. Lan egiteko, zergak ordaintzeko, juridikoki zigortuak izateko… adina aitortzen bazaie, zergatik ez bozkatzekoa? Zeren beldur dira alderdiok? Ezezkoaren eta abstentzioaren alderdietatik argudio pobreak nagusitu dira, tekniko-burokratikoak, baina ez diote mamiari heldu. Zergatik ez dute gustuko gazteenek...
Read MoreEz ukitu nire pekak!
Emma Watson aktore ilegorriari aurpegiko pekak ezabatu dizkiote krema iragarki batean eta polemika piztu da sarean. Gogora ekarri dit haurra nintzela ekitaldi familiar batean amaren lehengusu bat gerturatu zitzaidanekoa: etxean krema oso on bat zuela eta utziko zidala bota zidan bat-batean, pekak disimulatzeko primerakoa. Ordura arte ez zitzaidan burutik pasa ere egin pekak zerbait txarra, itsusia edo disimulatu beharrekoa izan zitezkeenik. Azaleko tolesdurarik eta oreztarik gabeko Emma Watson...
Read MorePresioak presio, arbitro homosexualak eraso homofoboa salatu du
“Buztanjale bat zara eta ipurtzuloa apurtu diezazutela da gustatzen zaizuna, marikoia. Nazkatu arte jango dituzu zakilak. Kanpoan zure zain egongo naiz”. Halakoak jasan zituen, kadete mailako futbol partidu batean, Jesús Tomillero arbitro andaluziarrak. Publikoki bere homosexualitatea onartu duen Espainiako Estatuko lehen arbitroa da bera eta gertatutakoa ezkutuan mantentzeko presioak jasan dituen arren, erasoa salatzea erabaki du. 21 urteko arbitro honen erabaki batekin ados ez, eta...
Read MoreOngi etorri Gipuzkoara… aberatsa bazara
Bai EAJk bai PSEk gogor kritikatu zituzten Javier Maroto eta popularrak, hainbat kolektibori Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatu nahi izan zietelako. Orain Gipuzkoako Foru Aldundia da Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntzak kenduko dituena, eta PPk egin zuen bezalaxe, orain EAJ da etorkinak diru-laguntzetatik bizitzera datozela iradoki duena. Laguntza horiek “migrazio isuri artifiziala” eragin omen dute, “erakartze efektua”, Maite Peña Gizarte Politikako legebiltzarkideak argudiatu...
Read MoreIjito eta feminista
Apirilaren 8an Ijito Herriaren Eguna ospatu ondoren, hurrengo egunean Feministok Prest Gasteizko manifestazio nazionalera joango zen bat baino gehiago, ijito feministak ere bultzaka datozelako, euren kulturarekiko ditugun aurreiritzi antzu eta umiliagarriei aurre eginez. Emakume izateagatik diskriminatuak eta ijito izateagatik diskriminatuak. Eta ijito komunitatearen barruan ere, ez da erraza emakume izatea, baina argi dute: “Ijito komunitatea matxista den? Orokorrean bai, baina baita...
Read MoreKontziliazio parekidea lortzeko sei neurri eraginkor
Seme-alaben zaintzaren eta lanaren artean kontziliazioa lortzeko, eta kontziliazio hori gizon eta emakumeek maila berean partekatu dezaten, eredu ona izan daitezke Suedian hartu dituzten neurriak. Salvados telebista saiotik jaso ditugu: – Gaixotu den haurra zaintzeko baimen bereziak. VAB hitza sortu dute Suedian, “umea zaintzen etxean geratuko naiz” esaldiaren siglekin osatua. Haurra gaixo badago, gurasoetako batek lanera deituko du, lanera ez dela joango adierazteko, ondoren...
Read MoreEgin kasu Mafaldari
50 urte bete dira aurten, Mafaldaren istorioek egunkaritik liburura salto egin zutela. Ingurua etengabe auzitan jartzen zuen neskato argentinarraren gogoeta zorrotzek zer pentsatua ematen dute oraindik. “Ez ote da izango, egungo bizitza modernoak gehiago duela modernotik bizitzatik baino?”. Esaldi filosofiko burutsuak utzi dizkigu Mafaldak. Ados, pesimista handia da, baina pesimista umoretsua, azkarra, garratza. Erdi mailako familiaren ajeez, lanaren esklabotzaz, kapitalismoaz, emakumeek...
Read More
Iruzkin berriak