Emakumeen Hiria, Kolonbiako emakume desplazatuek eraikia
“Autoeraikuntzan trebatu ginen eta guk geuk egin genituen gure etxeak. Esan ziguten ez ginela kapaz izango, zailtasunak jarri zizkiguten”, mehatxuak eta asmo txarrez eragindako suteak tarteko, baina 98 etxebizitzako auzoa sortu zuten. Kolonbiako gatazka bortitzaren biktimak dira, Emakume Desplazatuen Ligakoak, eta babestuta sentitzeko gunea lortu dute: Emakumeen Hiria. Emakumeen Hiria, hala deitzen diote Turbaco herri kolonbiarreko auzoari. Datu ofizialen arabera 220.000 hildako eta sei...
Read More“Mercadona sekta bat bezalakoa da”
“Abusuzko tratua”, “presio psikologiko jasangaitza” eta hautaketa eta formazio prozesuetan “doktrinamendua” leporatzen diote Mercadonako langileek supermerkatu kateari, “sekta bat bezalakoa” delako: “Aginduak zalantzan jarriko ez dituen menpeko langile otzana lortzea dute helburu”. Ondo dator hitzok gogoratzea, jakinik maiatzaren 27an Mercadona irekiko dutela Irunen, eta oso denbora gutxian 45 saltoki aurreikusi dituztela Hego Euskal Herrian. Lan baldintzen inguruan sarri...
Read More“Afrikarrak tentelak garen ideia dago Gobernuz Kanpoko Erakundeen proiektuen atzean”
“Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrika salbatzera datoz euren proiektuekin. Ez dugu behar inork salbatzerik, guk geuk egin dezakegu. Proiektu onak dira, baina atzean ezkutatzen duten ideia da afrikarra bere burua antolatzen ez dakien tentela dela. Ez dugu nahi Afrikara ikastetxe bat eraikitzera etortzerik, Mendebaldeak gure baliabideak esplotatzeari uztea nahi dugu, afrikarra gutxiesteari uztea”. David Dieye 32 urteko senegaldarra da mintzo dena, Marta Saizek egindako elkarrizketan. 2006an,...
Read MoreIrakaskuntza, zirko mediatiko bihurtua
“Metodo berritzaileak darabiltzaten irakasleak” bilatzen ari da TVE kate espainiarra, prestatzen ari den azken reality show-arentzat. 40 irakaslek hartuko dute parte, eta 6-12 urte arteko haurrak arduratuko dira profesional horien jarduna baloratzeaz. Ustezko berrikuntza metodologikoa ikuskizun ponposo bilakatu nahi dute, eta bitartean, benetako berrikuntza metodologikoak itotzen dituzten hezkuntza politikak dira nagusi. Ikasgeletan ahalegin berezia egiten duten irakasleak elkarrizketatzea?...
Read MoreKutxabank ikasgeletan. Nork ireki dio azeriari oilategiko atea?
Jendea etxetik kaleratzen errege, klausula abusiboekin eta preferenteekin herritarrak itotzen aritua, bezeroei neurriz kanpoko komisioak kobratzeagatik salatua eta iruzur egiteagatik epaitegietan kondenatua, Kutxabank alegia, finantza ikastaroak ematen ari da ikastetxe publiko eta kontzertatuetan. Altruismoaren haizeak jo du eta iruzur horiek nola saihestu irakatsi nahi die bat-batean gaztetxoei, ala etorkizuneko bezeroak lotzea eta bankuen inguruan eraikitako kontsumismo eta ekonomia eredu...
Read MoreHomofobia? Ze homofobia?
Lesbiana bikote bati Billabesan ez musukatzeko eskatzea, “bidaiariak molestatzen” ari direlako; eskola-jazarpenik nagusienetakoa bullying homofobikoa izatea; arbitro gayak futbola uztea, irain eta barreen erruz “ezin dut gehiago” erabakita; EAEn galdekatutako gazteen artean 7tik 1ek erantzutea ez dutela homosexualik nahi auzoan; marrazki bizidun eta telesailetan hetero ez bestelako joerak irudikatzen direnean, behin eta berriz zentsuraren guraizeak agertzea; familia eredu...
Read MoreEraso homofoboak salatu zituen arbitroak futbola utzi du
“Ezin dut gehiago”. Halaxe mintzatu da Jesús Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz ere irainak eta barreak jasan ostean eta Andaluziako Futbol Federazioaren aldetik “baztertuta” sentitu ostean. Oraingo honetan, penalti bat adierazi eta oihuka hasi zitzaizkion harmailetatik: “Hori da telebistan agertzen den marikoia, gola ipurditik sartuko...
Read MoreTentsioa guraso, irakasle eta eskola-zuzendarien artean, LH 3ko probaren harira
Zilegi al da gurasoen iritzia eta nahia aintzat hartu gabe Irakasle Klaustroak erabakitzea LH 3ko proba polemikoa egin ala ez egin? Eta irakasleena kontuan izan gabe eskolako zuzendaritzak hartzea erabakia? Ikastetxe bakoitzaren bizkar utzi du Jaurlaritzak egiteko edo ez egiteko ardura, eta Eskola Kontseilu edo ikas-komunitate osoak elkarrekin erabaki ez duten ikastetxe batzuetan desadostasunak ematen ari dira. “Ikastetxeak ez du gurasoon baimenik azterketa hori egiteko, baina jaso genuen...
Read MoreBi emakume estatubatuar ustez liberalak Marokon
Marokon bizitakoa kontatu digu Iraitzek. Short motz-motzak eta eskote handiko tiradun kamisetak soinean iritsi ziren bi emakume estatubatuarrak Marokoko hamman batera (bainuetxe publikoa). Ingurukoen begiradak iltzatuta zituztela, harro eta eroso ziruditen, emakume liberatuak nahi duten moduan janzten direla erakutsiz, eta gorputza estalita zeramaten emakume marokoarrekiko errukior eta kondeszendiente. Halako batean, sartu ziren hammanera, gizonak alde batera, emakumeak bestera. Aldageletan...
Read More
Iruzkin berriak