14 urterekin bortxatua, eraila eta zakurretara jaurtia
Larraga, 1936ko abuztuaren 15a. Guardia zibilak Vicente Lambertoren etxean agertu dira (UGTko militantea Errepublikan). Udaletxera eraman nahi dute, galdekatzeko. Lambertoren 14 urteko alabak, Maravillasek, esan du aitarekin joango dela. Udaletxera ailegatu eta behin baino gehiagotan bortxatuko dute Maravillas, ondoren aita-alaba hil eta neskaren gorpu biluzia zakurretara botako dute, animalien bazka izan dadin. Ahanzturan galdu ezin daitekeen ekintza lazgarriak 80 urte bete berri ditu. 77 urte...
Read MoreTabernan lan egiteko eskotea eraman behar izateari uko egin dio emakume honek
Asturiasko taberna batean arratsalde-gauez zerbitzari aritzeko lan baldintzez ari dira Whatsapp bidez taberna ireki nahi duen gizona eta lana behar duen emakumea. Zenbat urte dituen galdetzen dio nagusiak. 20 urte. “Ondo, helduentzako taberna lasaia izatea nahi dut, eta badakizu jende horri neska oso gazteak gustatzen zaizkiola. Kopa bat lasai hartzea emakumezko zerbitzari gazte eta jator bat ikusiz”. Segituan dator hurrengo galdera: – Eskotea eramateko eragozpenik zenuke? – Ba...
Read MoreArropa eranztera behartua eta umiliatua, burkiniaren aurkako gurutzadan
Pistoladun lau polizia gizonezko gerturatu eta tunika urdina eranztera behartu dute emakume bat Nizako hondartzan, burkiniaren aurkako debekua aitzakia hartuta. Alaba negarrez eta inguruko jendea txaloka eta “joan zaitez etxera” oihukatuz, horixe egun bizi dugun islamofobiak utzitako eszena tamalgarria. Burkinia debekatu duten Frantziako Estatuko 15 herrietako bat da Niza, “Frantziak eta leku erlijiosoek atentatu terroristak sufritzen dituzten uneotan, erlijio batekiko atxikimendua...
Read More
Iruzkin berriak