Jendartean
Hasiera » Arrazakeria » Arropa eranztera behartua eta umiliatua, burkiniaren aurkako gurutzadan
Abu24 2

Arropa eranztera behartua eta umiliatua, burkiniaren aurkako gurutzadan

Atalak: Arrazakeria, Generoa, Xenofobia

Pistoladun lau polizia gizonezko gerturatu eta tunika urdina eranztera behartu dute emakume bat Nizako hondartzan, burkiniaren aurkako debekua aitzakia hartuta. Alaba negarrez eta inguruko jendea txaloka eta “joan zaitez etxera” oihukatuz, horixe egun bizi dugun islamofobiak utzitako eszena tamalgarria.burkini

Burkinia debekatu duten Frantziako Estatuko 15 herrietako bat da Niza, “Frantziak eta leku erlijiosoek atentatu terroristak sufritzen dituzten uneotan, erlijio batekiko atxikimendua erakusten duen arropa” ez dela egokia argudiatuta. Baina hondartzara gerturatzen diren mojek esaterako, jasango al lukete halako tratu iraingarria? Emakumeak zapia eta tunika zeramatzan, eta harengana joan da polizia, zuzen. Kutsu populista-xenofoboa dario legeari, gizartean haustura eta mesfidantza –are handiagoa– bultzatzeko aproposa.

Cannesen dagoeneko isuna jaso du gutxienez emakume batek, burkinia erabiltzeagatik. Bertako Udalak esana da bainujantzi integrala “yihadismoarekiko atxikimenduaren seinale” dela. Manuel Valls Frantziako lehen ministroak ere babestu du erabakia, bere hitzetan jantzia ez datorrelako bat Frantziaren balioekin: “Emakumezkoen menderatzea oinarri duen proiektu politiko baten” emaitza da.

Burkinia probokazioa al den, epaitegietan eztabaidagai

Frantziako auzitegi gorenean apelazioa aurkeztu du Giza Eskubideen Aldeko Ligak, burkiniaren aurkako neurria bertan behera gera dadin. Aurretik, neurria balizkoa dela ebatzi du Nizako epaitegiak, burkinia “probokazio gisa interpretatu daitekeelako eta tentsioak areagotu ditzakeelako”.

“Esklabotza ez, askatasuna”

“Zer jantzi behar dugun esaten diguzue. Zoriontasuna, gozamena eta ariketa fisikoa sinbolizatzen duen jantzia hartu eta gorrotorako produktu bilakatu duzue”, kritikatu du burkiniaren sortzaileak. Bainujantzi hau neska eta gazte askorentzat esklabotza ez, askatasuna izan dela dio, ordura arte kirol, igerileku eta hondartza askotatik baztertuta zeuden emakumeentzat arnasa ekarri zuelako.

Espazio publikoetatik baztertuak

“Beloa, bainujantzia ez dira eztabaida, eztabaida da arrazoia dena dela ere horrela janzten diren emakumeak espazio publikoetatik baztertzen ari garela. Eta emakume hauek, gainera, Europan biolentzia arrazista bereziki latza jasaten ari den talde minorizatu baten partaide dira; arnasa hartu ahal izateko eremuak errazten aritu beharko ginateke eurentzat”, adierazi du Briggite Vasallo aktibistak.

Gaiari lotuta:

Burkinia, bikinia… Kontua emakumeek egiten dutena epaitzea da.

Burkini bat erostera noa.

2 Iruzkin

  1. Kaxiano | 2016-08-24 at 16:27

    Hamaika urteko militantzia dutenen ahotsa entzutea ere merezi duelako: http://www.sinpermiso.info/textos/de-velos-islamicos-y-extremas-derechas-el-significado-profundo-del-laicismo-republicano-y-el-cobarde

    Reply
  2. Mikel Garcia | 2016-08-24 at 21:12

    Eskerrik asko iruzkinagatik, Kaxiano.

    Irakurketa interesgarria proposatzen duzuna, beloa/nikaba/burkinia eta gisakoen atzean dagoen eztabaida konplexua dela eta sarri emakumeei ezarritako inposizioaren emaitza direla ulertzeko aproposa, nahiz eta hainbat kasutan beloa adibidez identitate eta komunitate jakin baten ikurtzat defendatzen duen feminista arabiarrik ere badagoen.

    Tamalez, Frantzian harturiko neurriak ez du zerikusirik emakume musulmanek jasan dezaketen inposizioari aurre egiteko nahiarekin (‘bertako’ emakumeek jasaten duten inposizioari aurre egiteko neurriak hartzen has zitezkeen, bide batez). Bestela, soluzio gisa emakumeen aurkako balizko inposizioari ez liokete inposizio gehiago –debekua– gehituko (ingurukoek ekintza poliziala txalotzeak eta “joan zaitez etxera” oihukatzeak ere ez dirudite emakume horren askatasuna/ahalduntzea defendatzeko erreakzioak direnik). Ez, Le Pen eta eskuin xenofoboa jarraitzaileak irabazten ari den garaiotan, beste behin Daesh eta musulmanak zaku berean sartu (argudio gisa, Frantziako atentatu terroristak ditu abiapuntu neurriak), gizartearen sektore ahulena jomugan jarri eta populismo hutsa egitea da asmoa, ‘herrialde atzeratu horietako kultura atzeratuez’ eztabaidatzea, eta ez Frantziaren nazioarteko –eta Estatu barruko– politikaz (Manuel Vallsek berak babestu du neurria). Ala norbaitek uste du, garai delikatu hauetan, elkarbizitza hausteko eta batzuen eta besteen arteko gorrotoa areagotzeko beste ezertarako balio dezakeela halako neurri batek? (Emakume eta musulmanak are gehiago zapaltzeaz eta baztertzeaz aparte)

    Zinismoak goia jo du Nizako epaitegian: gizartea zatitzea dakarren neurria defendatzeko dio burkinia “probokazio gisa interpretatu” daitekeela, “tentsioak areagotu ditzakeelako”. Baionako alkate hura gogoratu dit, emakumeak bortxatzearen errua emakumeena beraiena zela iradoki zuenean, minigona jantzita probokatzen zihoazelako.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun

Iruzkin berriak

  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Gontzal [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA