Jendartean
Hasiera » Arrazakeria » Berlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista
Urr17 0

Berlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista

Atalak: Arrazakeria, Gizartea, Xenofobia

Graffitiak eta aktibismoa gazteen kontua direla? Irmela Mensah-Schramm emakume berlindarrak 70 urte ditu eta hiru hamarkada daramatza paretetako mezu homofobo, antisemita, arrazista eta naziak, gorroto mezuak oro har, ezabatzen edo mezu baikorrengatik ordezkatzen. 100.000 pegatina eta pintadari egin die aurre eta epaitegietatik pasa berri da, pareta batean spray-arekin idazten atzeman zutelako. Berak garbi du, faxismoaren kontra jarraituko du, eskuin muturra indartzen ari den garaiotan.hau

Joan den udaberrian, errefuxiatuen aurkako pintada bat berregiten ari zen spray-arekin, norbaitek poliziari deitu zion eta 300 eurotik gorako isuna jarri zioten. Baina ez zuela ordainduko erantzun zuen Mensah-k, eta epaitegietan bukatu du. Pasa den astean ebatzi du auzia epaileak: oharra baino ez da izango azkenean, prozesuaren gastuak ordaindu beharko ditu eta baldintzapeko askatasunean egongo da urtebetez; alegia, berriz ere spray-arekin harrapatzen badute, isuna ordaindu beharko du. Baina Mensah ez da kikildu, eta dagoeneko lokalizatuta dauka itxuraldatu nahi duen hurrengo mezua. Azken finean, gorroto mezuak kaleetatik ezabatzeko Justizia ez da hain azkar mugitzen, dio, eta aktibisten kriminalizazioa salatu du.

Lanera bidean hasi zen dena, duela 30 urte

“Nazien Kontra” idatzia duen telazko zorroa eramaten du gainean, eta barruan espatula, esmalte-kentzekoa, trapua, spraya eta gertatzen den guztia idazteko liburua. Erretiratu arte ezgaitasunen bat duten umeekin lan egiten zuen pedagogo terapeutiko honek 1986an ekin zion faxismoaren aurkako gurutzadari, lanera bidean: Hitlerren konfiantzako gizon izandako Rudolph Hess kartzelan zen eta haren askatasuna eskatzen zuen kartela ikusi zuenean, ezin izan zion eutsi, giltzak hartu eta ezabatu egin zuen. “Eta sentsazioa izugarria izan zen”. Horrela hasi zen dena.

“Errefuxiatuak dira etsai berriak”

Gorrotoak bultzaturiko erasoren baten lekuko izan denetan, ez da isilik geratu, eta neonazien aldetik erasoren bat edo beste jasan behar izan du. Rosa Luxemburgo, Nelson Mandela eta Martin Luher King ditu eredu, “Gorrotoak suntsitu egiten du” izeneko erakusketa ibiltaria ere badauka eta arrazakeriaren kontrako eta elkarbizitzaren aldeko tailerrak ematen ditu.

Lanik ez zaio falta Irmela Mensahri: “Errefuxiatuak dira gaur egungo etsai berriak”, dio, eta mezu xenofoboen “gorakada dramatikoa” nabaritu du leku publikoetan, baita mezu horien atzean dauden taldeen kopuruan ere.

Gaiari lotuta:
Paintback: nola egin graffiti ikusgarriak, bide batez naziak izorratuz.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun

Iruzkin berriak

  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Gontzal [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA