Irakasle-klaustroak eta ikasleekiko harremana erdaraz?
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, egokitu zaion ikastetxean irakasle-klaustroak erdaraz egiten dituztela kritikatu du irakasle ordezko batek sare sozialetan: “Nahiz eta guztiek euskara ulertu, erdaraz egiten dira klaustroak”; eta gehitzen duenez, D ereduko beste ikastetxe batean “irakasleek erdara darabilte beraien artean, eta gehiengoak ikasleekin ere erdaraz hitz egiten du”. Beste ordezko batek erantzun du 15 ikastetxetan aritu dela bera, eta bakarrean egiten...
Read MoreBeste 13 urte itxaron behar al dute duin hil nahi dutenek?
Alaitz Chamorroren kasua ezagutu dugu duela gutxi (argazkian): ezin du gorputz atalik mugitu, mina du gorputz osoan, eta sedazio aringarri bidez heriotza duina eskatu du, baina Espainiako Zigor-Kodeak eskubide hori debekatzen die Chamorrori eta askatasunez erabaki bera hartu duten herritarrei. Lehengo astean bueltatu da esperantza: PPk jada gehiengo absolutua ez duen Kongresuan, eutanasia legeztatzeko Unidos Podemosek aurkezturiko lege-proposamena aurrera ateratzeko aukera zegoen. Baina PSOEk,...
Read MoreDiru publikoaren 0,01: horra gaitz guztien jatorria
Iruzurraren Aurkako Taldea sortuko du Jaurlaritzak, udaltzain eta ertzainekin elkarlanean: Ustelkeria kasuetan, komisio ilegaletan edota azpiegiturei lotutako pelotazoetan milioika euro eramaten dituztenak pertsegitzeko? EAEn urtero 2.000 milioi euroko zuloa (13.500 milioikoa ikuspegi ezkorrenen arabera) uzten duten iruzurgile fiskalak harrapatzeko?… Ez ba, %0,3ra iristen ez den diru-laguntzetako iruzurra zorrotz kontrolatzeko sortuko dute taldea Lanbiden. Iruzurgile kopurua bakarrik ez,...
Read MoreEmakumea zela uste zutenean, gutxietsi egiten zuten lanean
Bi langile: Martin eta Nicole, gizona eta emakumea, bezeroekin email bidez jarduten direnak. Martin kokoteraino dago mespretxuz erantzuten dion bezero batez; halako batean konturatu da emailak Nicole izenez bidaltzen ari dela eta okerra argitu dio bezeroari. Bat-batean, oso galdera eta proposamen onak egiten dituela hasi zaio esaten bezeroa. Orduantxe erabaki zuten Martinek eta Nicolek esperimentua abiatzea… Bi astez, Filadelfiako (AEB) enpresa honetan Martinek Nicole sinatuko zuen bezeroei...
Read MoreIkasgelako aniztasunak ez du berdintasuna bermatzen, baina abiapuntu ona da
Sexu-joera, arraza, kultur, sinesmen, gorputz… anitzak nahi ditugu ikasgelan, nahasketa aberasgarria, baina zer pentsatua eman didate Moha Gerehouren hitzok: “Jendeak dio eskoletan gaur egun jatorri eta azal kolore anitzeko ikasleak daudela eta elkarrekin hezten badira ez dela arrazakeriarik emango, baina elkarrekin egote hutsa ez da nahikoa, atzean dibertsitate politikak ez badaude. Ama, arreba… ere baditugu, eta gure gizartea oso matxista da”. Guk geuk helduok ditugun botere harreman...
Read MoreAbesti arrakastatsua jotzeari utzi diote kontzertuetan, indarkeria matxista sustatzen duelako
Kontzertuetan publikoak La ingrata abestia jotzeko eskatzen dieten arren, duela hilabete batzuetatik euren kantu arrakastatsuenetakoa jotzeari uko egin diote Café Tacvba talde mexikarreko kideek, abestiak sustatzen duen indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia garatu dutelako urteotan: “Askok esango dute kantu bat baino ez dela, baina kantuak kultura dira eta kultura horren eraginez jende batek sentitzen du beste norbaiti erasotzeko baimena duela”. “Balazo pare bat oparitu beharko...
Read MoreLehen aldiz, pertsonaia esplizituki homosexuala izango du Disneyren film batek
Disneyren pelikulak milioika haur eta helduk ikusten dituztela jakitun, aspaldiko eskaera da: pertsonaia homosexualak ere sar ditzatela filmetan. Kostatu zaio konpainiari, baina estreinatzear den Piztia eta Ederra obraren bertsio berriak pertsonaia esplizituki gaya izango du lehenengoz, eszena batek hala frogatzen duela aurreratu baitu zuzendariak. Istorioko maltzurra da Gaston, eta haren laguntzailea Le Fou (irudian, elkarrekin): “Le Fouk gaur Gaston izan nahi du eta bihar Gaston musukatzea...
Read MoreEz gizonik eta ez emakumerik Lilatoian
Gizonek ez dutela Lilatoian atera behar idatzi ostean, espero ez nuen ikuspegitik egin didate kontra: batek esan dit korrika egiten ateratzen direnak ez direla emakumeak, pertsonak baizik, eta hala ikusi behar ditugula, generoaren arabera sailkatu gabeko gorputzak bailiran, berdin duela zakila edo bulba izan eta beraz denok elkarrekin atera beharko genukeela. Kontzeptuarekin ados egon ninteke… errealitatearekin talka hain bortitza egingo ez balu: ez, lasterketetan ez ditugu pertsonak ikusten,...
Read MoreIkasleen esperimentu arrakastatsua: jaso duzu Nicoren mezua?
Niri asteazkenean iritsi zait mezua, whatsapp bidez: “Lagundu iezadazu munduari itzulia ematen. Nico naiz” (ikusi irudia). Ziztu bizian zabaldu da astearte goizean Madrilgo ikastetxe batean abiaturiko esperimentua: helburua, ohartzea irudiak zeinen azkar hedatzen diren, inongo kontrolik gabe. Frantzia, Hungaria, AEB, Venezuela… bisitatu ditu dagoeneko Nicoren mezuak. 14-15 urteko gazteei proposatu zien proiektua irakasleak eta whatsapp, Facebook, Twitter eta Instagramez bidali dute...
Read More
Iruzkin berriak